Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Fashion Revolution eguna ospatuko dugu apirilaren 24an. Oraindik ere hilabete batzuk falta dira, baina preparatiboak hasi ditugunez, zuen parte hartzea animatzera nator eta bide batez kontzeptua azaltzera.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

2013ko apirilaren 24ean egin zuen gainezka kontuak, Bangladeshen Rana Plazako 8. Pisua goitik behera etorri zenean. Egun hau izendatu zuten gerora modaren industriari transparentzia eskatzeko, eta nahikoa dela salatzeko.

1130etik gora pertsona hil ziren istripu hartan eta gehiago zauritu. Ordutik hona ere izan dira txiripak, eta beste hainbat hildako istripu txikiagoetan, lehenengo munduak moda tendentziak jarraitu ditzan.

Metafora bat izan zen hura, gogorregi hitz egin ez dezadan gura baduzue. Eta han lanean zebiltzanak azpikontratatutako enpresak besterik ez ziren, fast-fashion marka handiek kontratatuak, baldintza eskas baino kaskarragoetan murgilduak. Jakin badakigulako tailer hauetan sarri urratzen direla lan baldintzak lan aldi luzeekin, soldata baxuekin, gainjartze fisiko zein psikologikoekin edo eta haur lana ahalbidetuta. Gutxik dakite istripua gertatu zen momentuan gainera garai bereko arropak josten ari zirela (imajinatu presioa, normalean urte beteko aurrerapenarekin produzitzen dira kolekzioak).

Horregatik Carri Somers eta Orsola de Castrok iniziatiba hartu eta Fashion Revolution Day eguna izendatu zuten.

 

Helburua

Moda pertsonak baloratzen dituen industria izatera bultzatzea da. Ingurugiroa errespetatzen duen industria izan dadila, sormena sustatzen duena eta onurak produkzio zein kontsumoaren aldetik jorratu behar dituena.

Modaren benetako kostua zein den ikusi dezagula alajaina. Eta ez hori bakarrik, baizik eta konturatzea aldaketa egitea posible dela. Arropek ez dutelako moda industria aldatuko, aldaketa hori arropa janzten duenak egingo baitu. Eginak egin azkeneko jantzia jantzi behar duenak erosten baitu. Eta bezero moduan eskubide guztia baitugu produktuak erosten diegun enpresen produkzioaren nondik norakoa jakiteko. Jaten duguna, janzten duguna nahiz medikazio moduan hartzen duguna zer den jakiteko eskubidea dugu.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

 

.

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoaNork egin du nire arropa?

2020. urtera bitartean hauxe izango da urtero marka eta produzitzaileei galdetuko dieguna apirila gerturatzen den heinean:

“who made my clothes?”

Horretarako duzun arropa alderantziz jantzi , etiketa bistan duela, eta argazkia sarera igo markaren izena eta #whomademyclothes etiketatuta. Erantzun dezatela eskatuko diegu denok batera.

 

 

Irakasleok hezkuntzan txertatu dinamika

Aldaketa nonbaitetik etorriko bada hezkuntzatik da. Kontsumorako sortzen dugun kulturatik. Etxean, kalean nahiz ikastetxeetan. Eta modak zerbait ona baldin badu nerabeetan atentzioa emateko duen gaitasuna da. Bada lotura estu hau baliatuta dinamika bat sortu dezagula eskoletan.

Helburua berriz ere lotura eraikitzea da janzten dugun arropa eta arropa hori egin duenaren artean. Era berean, honek beste hainbat gai lantzeko aukera emango dizue ikasgelan: globalizazioa, lan eskubideak, produkzioaren transparentzia, materialen iturriak (jatorria), garapen jasangarria eta praktika komertzial etikoak besteak beste.

Gainera hezkuntzarako programa prestatua dute Fashion Revolution fundaziokoek. Webgunean erregistratu eta programaren jarraibideak, ekintzen nondik norakoa eta kontzeptu hauek lantzeko moduak jasoko dituzue berehala. (Laguntza behar baduzue nirekin pertsonalki kontaktua hartu, pozik lagunduko dizuet).

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

 

Modak benetako maitaleak behar ditu

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa

Eta alternatiba eraiki dezagula kontsumoan. Aiton-amonen arropak erreskatatzeari, bai!. Love Miss Daisy da Vintage modaren adibideetako bat. Etxean lehengo arropa asko baldin baduzu, eraiki honelako webgune bat.

Bigarren eskuko arropa dendak ere ezagutzen ditugu, ausartu. Europa mailan egiten diren bigarren eskuko azoken berri ematen duten webguneak badira, hauxe esaterako: swishing.com.

Erabili eta itzuli. Alokatu edo eman alokairuan zure armairuko arropa. Rentez-vous da ezagutzen dudan atari profesionalena honetarako. Baina badira beste asko, Girl meets dress esaterako.

Kustomizatu zuen arropa, Tilly And The Buttonsek bereziki ongi egiten ditu tutorialak.

Eta erosi, inbertsioa eginda armairuan. Inbertsioak beti behar du izan pentsatua, hausnartua eta zaindua. Marka jasangarriei egin erosketa filosofiagatik, erabilitako materialagatik, ingurumenari zein etikari dioten errespetuagatik. Izan dadila iraunkorra bai diseinuan bai eta kalitatean.

Hona Fashion Revolutionek Berlinen egindako kanpaina handienetako bat, modaren benetako kostuaz jabetzeko:

.

 

Esperientzia benetakoago batean, 3 gazte Kanbodiara eroan zituzten, beraien erropa non josten zen erakustera.

People care when they know / Jendea dakienean arduratzen da

Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoA / Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa / Transparentziak moda erreboluzionatu zuenekoa
arropa, bangladesh, Berlin, bigarren eskuko arropa, fashion revolution, hezkuntza, kontsumoa, Kultura, Lan baldintzak, moda, moda jasangarria, rana plaza, who made my clothes
katalin Antxia

@themodubat Sortzailea naiz zentzurik zabalenean. Modaz eta moduaz edo patroien formaz hitzegin gura nuke zurekin. Eztabaidak diseinuratzeko proposamenak beti dira ongietorriak nirean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude