Telerrealitatea ¿zerbait eskaintzen dio gizarteari?

Telerrealitatea ¿zerbait eskaintzen dio gizarteari? –

Azken urte hauetan, telebistaz ematen diren “Reality Show”ak gero eta ezagunagoak eta ohikoak bihurtu izan dira. Programa mota hauetan ikusleentzat ezezagunak edo kasu batzutan ezagunak diren pertsonen eguneroko bizimodua aurkezten da. Nahiko ohikoa da subjektu hauek muturreko egoera eta erronken aurrean duten jokabidea telesaian agertzea. Kasu batzuetan epaituak izaten dira, lehiakide onena aukeratzeko helburuarekin.

Esan bezala, telerrealitatea ikusteko aukera mordo daude. Internet eta sare sozialei esker gure telesai kutunen kapituluak nahi einean ikus eta horietan agertzen diren aktore edo lehiakideak jarrai ditzakegu. Gainera, era askotakoak izan daitezke telesai hauek, mundu osoko 10 ospetxuenetarikoak hurrengo adibideak izanik:

Telerrealitatea ¿zerbait eskaintzen dio gizarteari?Keepin Up With the Kardashians
America’s Next Top Model
X Factor
Survivor
Hell’s Kitchen
Man Vs. Wild
Master Chef
Big Brother
The Voice
Jersey Shore (eta bestelakoak)

Baina telerrealitatea zerbitzu publiko bat ala produktoreen negozio onuragarri eta berekoia da? Premiazkoa da pertsona hauek haien telesaiak eragin sozial ikaragarria dutela jakitea. Askotan esan da programa mota hauek inolako lotsarik gabe pertsonen esplotazio eta mina aprobetxatzen dutela ikusle kurioso eta morbosoak asetzeko. Honen aurkako argumentu batek “Reality”ak sozietateari intersatzen zaizkion ikerketa sozial sakonak direla esaten du. Bi aurkako jarrera hauek ikusita hurrengo galdera egitera animatzen zaituztet: ikusten ditudan telerrealitateko programek (ikusten baditut) ze o zer eskaintzen didate?

Hau da telebista gero eta gutxiago ikusteko daukadan arrazoi bat. Argi dago produktoreek bakarrik ikusle kopuru handiak ziurtatuko dizkieten programetan inbertitzen dutela. Badirudi gaur egungo gizarteak zaborra baino ez duela eskatzen, txutxu-mutxuen, drama, antzerkien… menpeko bihurtuz. Hau da, entretenimendu erraz, desinteresatu eta iraungikor baten esklaboa den gizartea eratuz.

Telerrealitatea ¿zerbait eskaintzen dio gizarteari?
gizartea, telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude