Telebista kateak, kaltegarriak?

Telebista kateak, kaltegarriak? –

1958. urteko telebista

“Nire garaian telebistak bakar-bakarrik kate bat zuen, hau da, herritarrek guztiak programa bera ikusten zuten, zuri-beltzez, noski, eta hori gutxi balitz bezala, iluntzerakoan programazioa bukatzen zen, hurrengo egunera arte.” Halakoa zen telebista duela bizpalau hamarkada, egun pentsaezina deritzogu telebista ez izateari, azken urteetan izan dugun aurrerakada dela medio, gailu hau nahitaezkoa bihurtu da mundu garatuetako pertsonentzat, lehen pribilegiatuek baino ez zutena.

Telebista eskaintzen dituen paradak ugari dira, bai publizitateari begira, baita informazioaren alorrean. Industriek, gobernuak eta gizabanakoek etekinak (ekonomikoak ez ezik, ospeari ere lotutakoak, adibidez) atera dezakete komunikabide honen bidez; alabaina, nire uste apalean, gero eta erabilera txarragoa ematen diogu telebistari. Egia da entretenimenduko programak ez dutela helburu didaktikoa ala informatiboa, hala ere, mota honetako programen gehiegikeria salatu nahiko nuke, hauek herritarren kultur maila, nolabait, bideratzen dutelako, maila gero eta baxuagoa. Bakoitzak aukeratuko du nola inbertitu nahi dituen bere eguneroko orduak pantaila honen aurrean; nik, bederen, gomendatzen dut zarama honek eklipsatzen dituen programei oportunitate bat ematea, askok, puri-purian ez egon arren, oso interesgarriak izan daitekeelako.

TELEKOMUNIKAZIOA:

Telebista kateak, kaltegarriak?Beste aldetik, azpimarratu nahiko nuke telebistaren gehiegizko erabilera kaltegarria dela, sedentarismoa bultzatu ez ezik, arazo sozialak ere sor ditzake eta. Haien etxeetatik ateratzen ez diren haurren eta nerabeen kasuak gora egin dute, telebista, drogak bezala, mendekotasun-sortzailea izan daiteke eta. Gero eta eskaintza berriak eskuragarri ditugu, telebista interaktiboa bat aipatzekoarren, baina benetan beharrezkoak direlakoan gaude? Zergatik ez gara kalera ateratzen benetako pertsonekin interkomunikatzeko, fikziozko pertsonekin harreman izan arren?

Bukatzeko eta ondorio gisa, proposatu nahiko nuke telebista ikusteko ohitura onak sustatzea, hala nola, lagunekin edo etxekoekin ikustea, edota berriak ikusiz gero, zentzu-kritikoa garatzea eta besteekin komentatzea ikuspuntu desberdinak ezagun ditzagun.

Telebista, produktu guztiak bezala, probetxugarria ala kaltegarria izan daiteke, gure esku dago hainbeste abantailak sor digun baliabide honi onura ateratzea; orduak eta orduak pantaila honen aurrean emanez gero, ez ezazu ordu guzti horiek galdu, produktibitate pixka bat atera iezaiozu gutxienez.

Telebista kateak, kaltegarriak?

4 pentsamendu “Telebista kateak, kaltegarriak?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-02-26 13:20

    Telebistaz esaten dituzunak, Internet-telebista paketeaz esango dituzula pentsatzen dut. Nerabeek hainbeste estimulu dituzte alde guztietan, ezinezkoa zaiela ataza batean kontzentratzea. Zaharragoak garenoi ere kosta egiten zaigu zerbaitetan fokoa jartzea, pentsa zenbateko eragina izan dezakeen nerabeetan! Eta horrek kaltea eragiten du. Matematikako problema bat ebatzi nahirik ordubetez pentsatzen egotea gaurko nerabeentzat ezinezkoa dela iruditzen zait. Eta ordubete esatea astakeri bat dela iruditzen zait, baita ordu erdia esatea ere. Gainera estimulu guzti horiek berehalakoak dira, ez dago itxaron beharrik: plazer txikiak kateatzen etengabe. Eta pertsona ohitu egiten denez, plazer dosi handiagoak eskatzen hasten da. Honek guztiak kaltea eragiten du, nerabeetan are gehiago. Nik ez dakit honek guztiak nora garamatzan.

  • euskaldun bat 2018-02-26 13:28

    Eta ez dut pentsatu ere egin nahi zer gerta daitekeen errealitate birtuala eta errealitate areagotua zabaltzen direnean. Eskutatik joango zaigula iruditzen zait. Agian neurriak hartu beharko dira, tabakoarekin edo alkoholarekin hartzen diren bezala. Ezin dena da gaztedia nola hondatzen zaigun ikusten egon ezer egin gabe batzuk negozioa egin dezaten.

  • Eugenia Garay
    Eugenia Garay 2018-02-27 09:24

    Baita mugikorrarekin edo halako baliabideekin sortu ahal diren menpekotasunak…

  • euskaldun bat 2018-02-27 23:48

    Aurreko batean autobidea zeharkatzen zuen zubi batetik eskegita sare sozialen aurkako pankarta bat ikusi nuen eta poztu egin nintzen. Betiko pankartak ikusten ohituta gaude baina, ala! Sare sozialen aurkakoa! Ez nuen sekula horrelakorik ikusi. Ez dut gogoratzen pankartako testua hitzez hitz baina libre bizitzeko, sare sozialetatik askatzeko deia luzatzen zuen eta Twitter, Facebook eta antzekoen logoak agertzen ziren. Pankarta euskaraz zegoen idatzita. Bada garaia jendea ohartzen hasteko. Geroz eta kritika gehiago entzuten dira azkenaldian mundu osoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude