Sorgin gurpil batean sartu nintzen

Sorgin gurpil batean sartu nintzen –

Sorgin gurpil batean sartu nintzenKaleak bustita daude, egun osoa euria egiten egon da eta nire zapatak putzuengatik busti dira. Amak erositako zapatak ziren, beltzak; graduaziora eraman nituenak. Nekatuta nago, ez dakit zer ordu den, korrika egon naiz denbora puska bat. Kaleko jendea tabernetan zerbait hartzen ari da, eguneroko bizitzako egoerei buruz hitz egiten dute, esku batean edalontzi bat garagardo eta bestea poltsiko barruan. Hotz naiz, azaroa denez, airea hezea da eta euria egin duenez, nire berokia bustita dago.

Taberna batera hurbildu naiz, zerbait hartzeko eta berokia berokuntzari esker sikatzeko. Zerbitzaria gizon zaharra da, irratia entzuten duen bitartean garagardoa atera dit, eta amaitu eta gero ordainduko niola esan diot. Salda hartzen dudan bitartean, tabernan zeuden pertsona guztiek niri begiratzen ari direla konturatu naiz, zerbitzariaren begirada barne. Bost minutu egon naiz begirada horiek jasaten eta nire buruari galdetu diot: Jada  nire buruaz dakite?

Ez diot zerbitzariari ordaindu, ez dut berokia hartu, eta korrika egiten hasi naiz. Arratsalde osoa neraman alde batetik bestera korrika egiten eta bakar-bakarrik egoteko tokiren bat bilatu nahi dut. Ezin nuen imajinatu nire bizitza 180ºko aldaketa pairatuko zuenik, ez nuen inork zauritu eta nire inguruko jendea desagertu zen. Pentsatzen hasi naiz, mundu osoan bakar-bakarrik nagoela sentitzen dut, baina nire inguruko pertsona batek ni segika ibiltzen dela sumatzen dut.

Beste putzu batean sartu naiz, nire neskalagunaren antza duen emakume bat nire alboan pasatu da. Nire neskalaguna izan ahal da? Egindakoa egin nuenetik, nire neskalaguna nire albotik urruntzen  hasi zen. Orain dela urte bat nire bizitzaren bidea aldatu zen, nire amaren heriotzagatik. Gainera sorgin-gurpil batean sartu nintzen, eta nire lanpostua galdu nuen, nire jokaeragatik. Bat-batean kalezuloaren amaieran itzal ilun bat agertu da. Beldur naiz, badirudi pertsona baten itzala dela, emakume batekoa. Itzal hori nire alboan jarri zen eta etxera joateko ordua zela esan zuen. Nire neskalagunaren ahotza zen, eta beti bezala, gehiegi edan nuela esan zidan.

Sorgin gurpil batean sartu nintzen

2 pentsamendu “Sorgin gurpil batean sartu nintzen”-ri buruz

  • Eguneroko bizitzan ikusten dugun egoera modu xume batean deskribatu duzu. Deskribapenean, guk pertsonaiaren alboan egongo bagina bezala idaztea lortu duzu, irakurlea istorioan murgilduz. Primeran.