Soldata arrakalak

Soldata arrakalak –

Krisialdi ekonomikoaren ondorioz lan baldintzak zakartu egin ziren. Langabezia handiagotu egin zen, ezegonkortasuna hedatuz non-nahi. Jendartean etsipena eta oinazea sustatu egin ziren. Gobernuek, garapen neurrigabearen aurrean, batez ere eraikuntzan, ez zuten ezer egin, harik eta zorpetze tasak jasanezineko mailara heldu ziren arte. Honen ondorioz, soldatek beheraka nabarmena jasan zuten eta areagotu egin zen haustura lansariei buruz eremu pribatu eta publiko artean.

Soldata arrakalak

Orokorrean betidanik lan baldintzak hobeak izan dira sektore publikoan pribatuan baino. Halaber, Krisialdi ostean alde batetik arlo publikoak enplegu eskaintzak murriztu zituen eta soldaten aldetik ere beherakadak egon ziren. Baina sektore pribatuan ondorioak askoz ere larriagoak suertatu ziren, hots, lana aurkitzea helburu nagusitzat bihurtu zelarik. Edozein lan, edozein baldintzatan, sos batzuk poltsikoan sartzeko, bederen. Behin-behinekotasuna gailendu ez ezik, jasotako dirua ere miseriatzat hartu zitekeen, kualifikazio maila edonolakoa izanda ere. “Miladunak” izenekoak sortu ziren, lan desberdinak uztartuz bata bestearen atzetik, egoera etsigarri bihurtuz. Geroztik soldata arrakalaren afera okerrera joan da. Talka bat sortaraziz lan-merkatuek eskaintzen eta langileek aldarrikatzen dutenarekin.

Finean, ematen du etsipena dela irtenbide bakarra soldata arrakalaren aurrean. Zer egin genezakeen honen aurrean? Ezer gutxi. Gaur egun zabalduta dago men egin behar dugula botere faktikoen aitzinean, zeren eta, baikortasun handiegia izatea bakarrik frustrazioa lekarke. Honek dakartzan ondorioek zera eragiten dute, bizitzaren baldintzak ezegonkortu. Gazteak, zein nerabeak, irten ezaren etorkizunaren aurrean, lansari ziztrin eta kaskar aitzinean, nahiz eta goi mailako kualifikazioa izan hezkuntza aldetik, atzerrira joan beharrean aurkitzen dira bizimodu hobe baten atzetik.

Beraz, gaur egun argi dago, soldata arrakala izugarria dela, alde batetik, enpresa pribatua publikoarekin konparatuta, baina aipatu ditzakegu ere beste faktore batzuk, esaterako, heziketa maila, lan-arriskua, eskaintza eta eskariaren arabera, negoziazio gaitasuna, ordutegia, ordu kopuruak, esperientzia, eraginkortasun eta azkenez langile moduan eskaintzen dituzun emaitzak. Nire aburuz, izendatu beharrean gaude ere, genero afera, hau da, gizona edo emakumea izateagatik soldata desberdina bereganatzea, lan berdina egiteagatik eta kualifikazio berbera izateagatik. Oro har, helburua izan beharko litzateke soldata bidezkoak eta justuak jaso genitzakeela geuk eskaintzen dugunarekin, saihestuz, askok lana edukitzearren ezin dutela duintasunezko bizimodua aurrera atera, premia gorrian bizirik.

Soldata arrakalak

Zer duzu buruan “Soldata arrakalak”-ri buruz

  • “Nire aburuz, izendatu beharrean gaude ere, genero afera, hau da, gizona edo emakumea izateagatik soldata desberdina bereganatzea, lan berdina egiteagatik eta kualifikazio berbera izateagatik. ”

    Hori gezurra da, emakumeek gutxiago irabazten badute orokorrean lan gutxiago egiten dutelako da, hau da, ama izateko baja edo familia zaintzeko lan orduen murrizketak dituztelako eta ez enpresak langilea emakumea delako gutxiago ordaintzen diolako. Hala balitz, enpresa guztietan soilik emakumeak lan egiten egongo lirateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude