Sinbolo teknologikoen jatorria

Sinbolo teknologikoen jatorria –

Mugak, hizkuntza barrerak eta kultura ezberdintasunak zeharkatzen duten gauzen zerrenda ez da oso handia. Salbuespenetako bat gizakiak ideiak ordezkatu eta adierazteko sortu dituen sinbolo edo ikurrak dira. Denboraren poderioz, luze eta zabal hedatu dira. Bada alor bat non bereziki agerian dago ikurren “esperanto” antzekoa garatu den. Alor hori zera da; teknologia eta informatikari dagokiona. Jadanik dugun kontzeptu-figura sorta zabal eta anitz horren artean, bada multzo ederra zeinak gehiengoak ez duen ezagutzen bere jatorria, gai da, ordea, ziztuan ordezkatzen duen funtzioa jakiteko. Honek zergatiren bat eduki badauka. Murgildu gaitezen bada, egunero gailu elektronikoen bidez topatzen ditugun ikonoen jatorrien azalpenean.

.

POWER

GSinbolo teknologikoen jatorriaailu elektronikoak piztu edo amatatzeko ez da zertan bilatu “piztuta” edo “itzalita” hitzak, ezta “ON” eta “OFF” ere. Gure helburua zirkulu formako ikurra aurkitzea da, goiko partean barratxo bertikala daukana.  Ikono honek Bigarren Mundu Gerran du jatorria, hain zuzen, militarrek makinen botoiak identifikatzen zutenean sistema bitarraren bitartez. Garai hartan 0 itzalita esan nahi zuen; 1, aldiz, piztuta. 1973an, Nazioarteko Komisio Elektroteknikoa 0 eta 1 elkartu zituen. Hartara, 0 zenbakia apurtu eta 1 goiko partean sartu zen “stand by” moduari erreferentzia eginez. Ingeniari elektroniko eta elektrikoen institutuak abiatze, hibernazio eta itzaliaren sinbolo hauek guztiak erraztu zituen power ikur entzutetsuarenarekin batera. Poweraren sinboloan, 0 eta 1 zirkulu eta makiltxo bihurtu dira hurrenez hurren.

.

PLAY

Sinbolo teknologikoen jatorria

Oraingoan play kontzeptuaren inguruan ariko natzaizue. Jatorriak gorabehera, play-aren estreinako agerpena 60 hamarkadakoa da. Bobina irekietako magnetofonoen lehenengo zintei esker agertu zen play-a. Ikurraren botoia sakatu eta gero, geziak adierazten zuten zein norabidetara mugituko zen zinta bera. Zinta eskumatara abiaduran arruntean zuzentzen zela adierazten zuen play-ak. Rewind-aren ezkerretarako gezi bikoitzak, ordea, bobina abiadura bikoitzean zihoala atzera ohartarazten zuen. Horrez gain, fastforward-aren gezi bikoitzak eskumatara aurreratzen zihoala jakinarazten zuen.

 

.

PAUSE

Sinbolo teknologikoen jatorria

Play botoiekin gertatzen den legez, pause ikurraren jatorria ere ezezaguna izan ohi da. Sinbolo horrek musikan jatorria daukala esan omen da.  Zehazki, partituretan etenaren sinbolo moduan erabili ohi da hauen etena gauzatzen den unean.

 

.

.

BLUETOOTH

Antzinako jatorria daukan bestelako ikurra bluetooth-a da.  Danimarkako Harald erregearen omenaldi batean datza bluetooth-aren sinbolo hura (Harald “bluetooth” edo hagin urdina esan nahi du). Bluetooth-az baliatu zen lehen gailu elektronikoak hagin urdina erantsi balu ere, denbora pasa ahala ikurtzat hartu zen daniar erregearen errunen* inizialen aldaketa. Izen-aukeraketaren arrazoia erregeak Norvegia, Suedia eta Danimarkako nazioen bateratzea izan zen. Horrela, Bluetooth-ak modu berean egiten du fabrikatzaile desberdinetako ordenagailuak komunikatzen, alegia, bateratze-sistema eta bateragarritasun kode bat sortu.

*erruna edo runa: germaniar hizkuntzek latindar alfabeto erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen.

Sinbolo teknologikoen jatorria

.

USB

Sinbolo teknologikoen jatorria

USB (universal serial bus) irudikatzen duen sinboloak Neptuno greziar jainkoarekin harremana dauka, bere hiruhortzarekin (tridentearekin), hain zuzen ere. USBa irudikatzen duen hiruhortzak triangelu, karratu eta zirkulua osatzen dute; greziar jainkoaren objektuak, aldiz, triangelu formako hiru hortz zorrotz ditu. Forma horien helburua periferiko mota desberdinak sinbolizatzea da. Periferiko hauek atakari (portuari) egokitu daitezke.

.

A BILDUA

Sinbolo teknologikoen jatorria

A bilduaren jatorria VI. mendekoa dela diote. Mende honetan “ad” (-ra, “nora” erantzunez) latindar esaera erabiltzen zela deskubritu zuten. Ad hitza A. D. “Anno Domini” (Kristo ondoren) siglekin nahastu zitekeenez, karaktere berri hori marraztu egin zen eta “a” eta “d” elkartzen zituen. XIX. mendean, ikur hau “at rate of ” (zenbateko prezioan) ingeles esaeraren laburdura bezala erabili ohi zen (@ “at” bezala ahoskatzen da). 1973an, programatzaile batek a bildua erabiltzea erabaki zuen erabiltzaile-izena terminaletik banatzeko.

Gaur egun, a bildua ikurrak baliogarritasun handia dauka. Horren bitartez, mezu elektronikoak bidaltzeko aukera dago. Gainera, gaurko mundu digitalizatuan ia ez dago indibiduorik posta elektronikoko kontua ez duena. Eta posta helbide guztiek, hain zuzen, a bildua barneratzen dute. Hortaz, zeharo ezezaguna zen sinboloa izatetik, erabat hedatua den sinbolo izatera igaro da internet dela bide. 

 

.

ETHERNET

Sinbolo teknologikoen jatorria

Ethernet ikurraren diseinua sare lokalen sorkuntzaren ondoren egin zen. Ethernet marrazkiaren egileak, David Hillek (IBM-koa), jakinarazi zuen aukeratu izan zen ikonoak aldi berean eskuragarri dauden sare lokalen konexioak irudikatzen dituela. Zeinua osatzen duten blokeek modu ordenatuan kokatutako ordenagailuak irudikatzen dituzte.

Sinbolo teknologikoen jatorria  Sinbolo teknologikoen jatorria  Sinbolo teknologikoen jatorria