Sarah Brown, semea eduki eta ametsari uko egin

Sarah Brown, semea eduki eta ametsari uko egin.

sarah-brown-1-435

Sarah Brown Amerikako Estatu Batuetan jaio zen eta atletismoko 1.500 metroko lasterketan espezializatuta dagoen kirolari bat da. Bere marka onena, lau minutu, hiru segundo eta hogei dezima izan zen pasa den urtean (marka honekin hain zuzen, Joko Olinpikoetan urrea lor zezakeen). Rio de Janeirorako bidean, hilabete batzuk lehenago oso txarto sentitzen hasi zen, harean (hondarrean) korrika egingo balu bezala. Medikuarengana jo zuen eta hark esan zion haurdun zegoela, momentu txarrenean hain justu. Maialen Chourraut (aurten domina lortu duen kirolari gipuzkoarra) ez bezala, Sarah haurdun geratu zen Olinpiada batzuen aurreko urtean eta bi aukera zituen; umea edukitzea eta Joko Olinpikoetan parte hartu ez, edo umea EZ edukitza eta Joko Olinpikoetan parte hartzea.

Sarahk umea edukitzea erabaki zuen, eta gaur egun, bere umeak bost hilabete du gutxi gorabehera eta bere izena ez da ailegatu komunikabideetara. Edonola ere, haurdunaldiaren ondorioz, berak, bere prestakuntza erdizka utzi zuen. 32a7a63a00000578-3514863-image-m-17_1459300242414Ez zen sailkatu Joko Olinpikoetara, nahiz eta haurdunaldian entrenatzen jarraitu, sailkapeneko lasterketan azkena geratu zen (normala, izan ere, haurdunaldian forma fisikoa galtzen da).

Bere senarra ere atleta da eta bere entrenatzailea gainera. Hasieran, Sarahk ez zeukan hain argi umea eduki edo abortatu, baina bere senarrak lagundu zion erabaki bat hartzera. Gaur egun, ordea, oso pozik daude biek semea edukitzeagatik.

Nire ustez oso polita izan da Sarahk semea edukitzea (bere amets eta ahaleginari uko eginez), baina nahi bazuten semeak eduki beste forma batean planteatuta egon behar zen. Maialen Chourrautek, lehen aipatu dudan pertsona, Londresen brontzezko domina lortu zuen, hurrengo urtean bere alaba Ane jaio zelarik. Horren ondoren, hasi zen Joko Olinpikoetan pentsatzen eta lan egiten beste domina bat lortzeko. Oso ziklo zaila izan da Maialenentzat, baina urrezko domina lortu zuen Rio de Janeiron eta hortaz, oso pozik dago. Berak esan zuen bere alabari ezin izan ziola berari gustatuko litzaiokeen adina kasu egin lehiaketan ondo egon ahal izateko. Baina urrezko domina irabazi eta gero pozez lehertzear zegoen.

Sarah Brown, semea eduki eta ametsari uko egin.Hori bai izan zen planifikazio on bat seme bat edukitzeko, baita Joko Olinpikoetara ailegatzeko ere. Atletismoa eta piraguismoa ez dira kirol oso ezagunak, jende gehienak bakarrik ikusten du Joko Olinpikoetan, horregatik sasoi betean egon behar da lehiaketa honetan.

Zoritxarrez, Sarah haurdun geratu zen 29 urte zituela. Beraz, seguruenik zailagoa izango da berarentzat hurrengo Olinpiadetan (4 urte barru) urrezko domina lortzea. Edozein modutan, aipagarria da berak DIU sistema erabiltzen zuela haurdunaldia saihesteko. Sistema hau oso fidagarria omen da (%99an), baina oraingoan huts egin zuen.

Zuk zer uste duzu? Zuzena izan al zen bere erabakia? Ona al da hain ume gutxi dituen gizarte batean (gurean arazo larria da) emakumeak umeak ez edukitzeko presio hau edukitzea?

Sarah Brown, semea eduki eta ametsari uko egin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude