Postako “sarrera-ontzia” txukundu: behar duzuna besterik ez!

Postako “sarrera-ontzia” txukundu: behar duzuna besterik ez! –

Argi dago posta elektronikoak gure bizitzak guztiz aldatu dituela. 1971n, Ray Tomlinsonek, e-mailen sortzailetzat hartzen dena, lehen mezua bidali zuen, “QWERTYUIOP”, ARPANET (interneten aitzindaria) sarearen bidez. Harrezkero, bai enpresak bai publiko orokorra mezuak zuzenean bidaltzen hasi ziren gizakien arteko komunikatzeko modua  betirako aldatuz.

Bere sorkuntzatik, sistema oso gutxi aldatu da eta sare sozialen leherketatik bizirik irten  dira, hala ere, jende askorentzat korreoren erabilera gero eta lan astunagoa da. Eta arrazoirik ez zaio faltatzen. Zenbait hamarkadatatik, “merkadologo”ek asko erabili dute korreoaren zerbitzua “spam” izeneko zabor-mezuak bidaltzeko. Honez gain, mugikorren boomarekin edozein lekutan irakur ditzakegu gure korreoak etxean/lantokian egon barik. Azkenean, Whatsappa eta beste motatako bat-bateko elkarrizketa sistemek posta elektronikoari jarraitzaileak kendu dizkioten arren, oraindik lantoki gehienetan posta tresna  ezinbestekoa da. Gainera, adituen esanetan, uzten dugun hatz-aztarnak ondorio garrantzitsuak ditu gure eguneroko ohikerian.

Edonola ere, hasieran mezu bat jasotzeak ilusioa egiten zigun, baina batez ere laneko eta publizitate hainbeste mezu jasotzearen ondorioz, “sarrera-ontzia” gainezka dugu. Eta jada mezuak jasotzea ez da hain erakargarria. Hori dela eta, anima zaitez zure bizitza ordenatzera aholku sinple hauekin posta elektroniko kaotikoa antolatzeko:

  1. Posta elektronikoa ez da Whatsappa: Ez erabili posta ordezko hizketa izango balitz bezala, bide hobeak daude. Gainera, gogoratu komunitzatzeko modu gizatiarrena  aurrez aurreko elkarrizketak direla. Badirudi batzuetan ahazten zaigula…
  2. Zaindu zure posta “lorategia”: betetako Posta elektroniko zaindu gabeko lorategia bezalakoa izan daiteke, nahi gabeko mezuaz beteta dago eta ez duzu gogoratzen noiz egin zenuen harpidetza mezu gehienak jasotzeko. Hala ere, hau konpontzea nahiko sinplea da,harpidetza kentzen denbora eman ezazu. Egia da izugarrizko lan aspergarria dela baina epe luzera onuragarria izango da, benetan mezuren bat bilatzen duzunean, errazago suertatuko zaizu topatzea
  3. Zure “spam” karpeta irakatsi: Primeran izango litzateke postako “spam”-ak bere lana ondo egin dezan, baina, zoritxarrez, errealitatea ez da horrela. Izan ere, eskatu gabeko mezuaren karpeta ume txikia bezalakoa da, hasieran spam-tzat hartutako mezu asko, benetan ez dira spam. Zuk berreskuratu beharko duzu nahi  dituzun mezuak eta adierazi aurrerantzean bidaltzailea spam-tzat ez jotzea.. Egon lasai, “spam” ikasle azkarra da!!
  4. Argi izan eta ez lotsatia: Bistan dago gaur egungo eskatu  gabeko mezu gehienak (txisteak, memeak edo beste motatako tontakeriak) whatsappez bidaltzen direla. Horregatik, oraindik postaren bidez bidaltzen duen lagun astuna baduzu, esan beldurrik gabe.
  5. Zuk zeuk mezuak idazten dituzunean, idatzi modu sinplea eta ulergarrian: Hauxe tontakeria hutsa dela dirudi baino postako gainkarga sortzen duen arazo nagusia da. Gauza gehiegi eskatzea ez da egokiena, adibidez, bost eskaera bidaltzen badituzu, bostgarrenari baino ez diote ondo erantzungo eta mezu berriak idatzi beharko duzu. Erabili zerrendak eskaerak argi uzteko. Ildo beretik, ahalik eta argien ez bazara, mezuen trukea bukaezina izan daiteke.
  6. Zure denbora hobeto aprobetxatu: Ez da beharrezkoa posta etengabe ikustea, hobeto esanda, ez duzu hori egiterik. Adituen esanetan, posta bakarrik ordu zehatzetan irekitzen badugu, eraginkorragoak izango gara eta gure estresa erabat gutxituko da. Gainera, bat-bateko harremanak bilatzen badituzu, badaude beste tresna hobeak.
  7. Guztiz nekatuta bazaude posta elektronikoarekin zergatik ez duzu uzten? Gero eta erakunde gehiagok postarekin lan egiteari utzi diote eta ondorioak baikorrak izan daitezke. Batek daki, agian hauxe da behar duzuna zeure bizitza suspertzeko.

Aholku hauek hasiera egokia izan daitezke zure posta nahaspilatik salbatzeko eta gogoratu, batzuetan geure bizitza hobetzeko gauza sinpleekin hasi behar da.

Postako “sarrera-ontzia” txukundu: behar duzuna besterik ez!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude