Pobrezia energetikoa eta isiltasuna

Pobrezia energetikoa

Pobrezia energetikoaLaurogeita bat urte zituen emakume bat hil da astelehen honetako goizeko hiru eta erdietan, bere apartamentuan eragin zen sute baten ondorioz. Emakume hau, Rosa izenekoa, Reus-eko hirian bizi zen, eta sute horrek andreak berak eragin zuen nahigabe, kandela baten bitartez. Biktimaren auzokideen arabera, atsoa bera bakarrik bizi zen, eta noizbait iloba batek bisitatzen zuen. Bere bizitza amaitu egin zen gauean, bera bakarrik zegoen eta kandelak piztera behartuta ikusten zuen bere burua, argia ordaindu ezin zuelako.

Ezinezkoa dirudi, ezta? Non aurkitzen ziren zerbitzu sozialak emakume horri laguntza emateko? Zergatik andre hori pobrezia horretan bizitzera behartuta zegoen? Ulertezina da. Argia eta uraren enpresa handien betebeharra baliabideak ordaindu ezin dituen edozein pertsonari argia eta ura moztea da? Enpresa bezala, etekinak ateratzea soilik dute objektibo, eta ez dira jartzen diru eskasia duten pertsonen azalean.

Bada, atso honen kasuan, bakarrik bizi zen, eta bere ilobak ezin zuen beti bisitatu. Adin horretako emakumeek, normalean, haien senarraren edo norbaiten beharra izaten dute, eta kasu honetan, ez zeukan inolako laguntzarik eguneroko bizitzan. Bere bizitzako azken urteotan, anonimatuan bizi izan zen, bere auzokideek ere ez zekiten bere sekulako zaurgarritasunari buruz, sei pisuko blokea izanda ere. Auzokide batek dioenez, zerbitzu sozialak haren etxeko interfonora jotzen zuten errakuntzaz, atsoaren pisura joan nahian. Baina zerbitzu sozialen laguntza ez da izan nahikoa andrearen bizitza hobetu ahal izateko.

“Generalitat”-eak dioenez, oso kasu arraroa izan da zerbitzu sozialen ikuspuntutik, eta errua edonola botatzen dio laurogei urte beteak zituen andrearen familiari, esanez “familia desestrukturatu eta dohakabea” zela. Rehus-eko udalak baieztatzen du, bertako alkatea pertsonalki egon zela Rosaren ilobarekin, bere amonaren hiltzearen ostean, baina hil zen momentuan Rosa bakarrik aurkitzen zen. Udaletik, andrearen muturreko ahultasun egoeraren ezjakintasuna baieztatu egin da, ikertu egin da, eta Rosa zerbitzu sozialen laguntza behar zuten pertsonen zerrendetan aurkitzen zen, eta zerbitzu hauen laguntza izan zuen 2013. urtetik. Ez dute zehaztu atsoari, duela urte bat, ura ordaintzera lagundu zion enpresaren izena, baina Gas Fenosa enpresari errua botatzen diote, hornikuntzarik gabe uzteagatik eta bere “pobrezia energetikoaren” berri ez emateagatik, legeak eskatzen duenez. Kontua, kontsistorio katalanak Fiskaliaren eskuetan utzi du.

Asteazken honetan, PAH-ak prestatu duen protesta zaratatsua izan da, udalaren ateetan, hildako andrearen pisutik metro gutxi batzuetara. Hirurogeita hamar protestante hauen artean ez zen aurkitzen familiakorik, eta inork ez zuen Rosa ezagutzen. Protestanteek “ez Rosa gehiagorik” eta “pobrezia energetikoak hiltzen gaitu” gogoz oihukatzen zuten. Rosaren etxeak ezaugarri moduan izan zuen isiltasuna, azken astelehenean apurtu egin zen. Andre honek pobrezia isiltasun osoan bizi izan zuen, eta bere isiltasuna bere hiltzearen borrero bihurtu da.

Pobrezia energetikoa