Pirinio Maitiak

Pirinio Maitiak –

Mendia hausnarketak egiteko benetan leku paregabea da. Aurten, nire lagunekin urtero Pirinioetara egiten dugun bidaian oso esker onekoa sentitu naiz. Horrelako paisaiaz gozatu ahal izateaz eta ditudan lagunak edukitzeaz. Egindako bidaia zuzeuko komunitatearekin partekatzea pentsatu dut beste norbait esperientzia berri baten bila baldin badabil.

Guztiok ezagutuko dituzue Pirinioak ziur, baina badaezpada, gogoraraziko dut Frantzia eta Penintsula bereizten duen mendilerroa dela. Iparraldetik, Kataluinara arte luzatzen direnak. Mendilerroan aurkituko duzun tontor altuena Aneto tontorra da itsas mailatik 3400 metrotara dagoena. Aurtengoa, Pirinioetara egiten dudan hirugarren kanpamendu bolantea da. Mendian lo egiteari Kanpamendu bolantea deritzo.

Pirinio MaitiakUrtero bezala Whatsapp lagun taldetik Pirinioen ibilbidea aukeratzeko bilera adostu  egiten dugu. Urtero pertsonaren bat atera edo sartzen da;  iaz, hain zuzen, norbaiti ibilbidea gogorregi iruditu zitzaiolako edo aurten abenturazale berriren bat dagoelako. Aurten erabakitako ibilbidea, Huescan dagoen 3000 ibonen ibilbide famatuaren zati txiki bat zen. Baños de Panticosasen hasi ginen, Bachimañako aterpetik pasatu, Respomuso aterperaino joan eta Gran Facha mendia inguratuz, Bachimañako aterpera ailegatu berriro. Horrela ibilbide borobil bat egin genuen, Baños de Panticosara bueltatuz kotxeen bila. Guztira 2 gau eta 3 egun igaro genituen mendian.

Pirinioetara hurbildu ahala, eguraldi txarra aurreikusten zuen internetek, beraz, lehenengo egunean camping batean lo egin genuen. Ez pentsa Kanpinean igarotako denbora galdutako egunak izan zirenik, are gehiago, inguruko herrietara txangoak egiteko aukera bikaina izan ziren. 

Kanpamendu bolantearen lehenengo egunean motxila jartzerakoan pozez bete nintzen, paisaia ikusteko irrikitan nengoen. Zenbatu ez genituen arren, ibon* pilo bat ikusi genituen ibilbidearen hasieratik. Pirinioez gehien gustatzen zaizkidan gauzak izarrez beteriko gauak, iboiak,animaliak, artzainak eta mendizaleak dira.

Pirinio MaitiakAdos nago aurten nire laguna Begok egindako adierazpenarekin “Pirinioetara igotzen den jendea benetan adiskidetsuena da”. Aterpetan atseden hartzera  gelditzean, erraztazun handiz hitz egiten duzu beste mendizaleekin. Amankomunean Pirinioekiko maitasuna duzuelako eta gehienak euskaldunak edo kataluniarrak direlako. Euskaldunok eta katalanak Pirinioekin harreman berezia dugula dirudi. Hain da horrelakoa, non, aurten Gure esku, FEEC eta assemblea´t elkarteek Pirinioetan autodeterminazioaren aldeko ekimena egin dutela, Pirinioetako bidea izenekoa.

Hala ere, naturari begirunea izatea ezinbestekoa da. Pirinioak arriskutsuak ere  izan daitezke. Ez da arraroa Pirinioetako istripuez entzutzea. Neguan adibidez, mendiak elurrez beterik daude eta elur-jausien arriskua dago. Aldi berean, ekaitz itzelak bizi ditzakezu bai eta elektrikoak ere. Guk iaz bizi izan genuena bezala. Horregatik, garrantzitsua da beti segurtasunez ibiltzea mendian. Segurtasun hori lortze aldera,, nik gomendatuko nituzkeen neurriak egunero eguraldia egiaztatzea, bakarrik ez joatea eta motxilan ezinbestekoak eramatea dira. Motxilako ezinbestekoen artean ura, azukre maila altua dituzten otordu arinak eta arropa egokiak azpimarratuko nituzke. 

Gure ibilbidea Panticosako kanpinean bukatu genuen eta kasualitatez herriko jaiak ziren. Azkenengo gomendio bat onartzen badidazue, data berberetan bukatu ezazue ibilbidea. Zelako parranda! Herrian famatuak egin ginen gau berberan bai eta Nageln izeneko kirol berri bat ikasi  ere. 

 

Funtsean, abenturaz beteriko egun batzuen bila zaudenean hurrengoan zure lagunak hartu,  kotxea motxilekin bete eta pirinioetara joan zaitez! Ez zarete damutuko! 

* Iboiak mendian dauden zuloak dira, urez beteta daudenak.

Pirinio Maitiak