Pentsio sistemaren arazoak eta konponbideak

Pentsio sistemaren arazoak eta konponbideak –

Gaur egungo pentsio sistemak arazo handia du. Arazo honen zergatia sistema hau diseinatu zuten modutik dator. Diseinatu zenean, 1919 urte inguruan, gizartearen piramideak forma bat zuen eta gaur egun beste bat. Gainera, bizitza itxaropena handitu egin da eta gazteriak lanean hasteko adinaren batez bestekoa ere handitu egin da.

Pentsio sistemaren funtzionamenduari dagokionez, lanean ari diren pertsonei diru ehuneko bat kentzen zaie eta jubilatuta dauden pertsonei diru horrekin ordaintzen zaie. Lanean ari diren bitartean kentzen zaien portzentai horren trukean (kotizazioa deitzen da hau), nagusitu egiten direnean pentsio bat kobratzeko eskubidea lortzen dute.

Baina, denbora aurrera joan ahala, gizakion bizitzeko era, ohiturak… guztiz aldatu dira. Aldaketa horien artean hurrengoak dira pentsio sistemari zuzenean eragiten diotenak: Jaiotza-tasa asko jaitsi da eta gero eta gazte gutxiago daude gure herrian munduan. Beste alde batetik, medikuntzan eman diren aurrerakuntzei esker pertsona nagusiak gero eta gehiago bizi dira batezbataz beste. Betidanik Izan dugun poblazio piramidea, aldatu egin da, eta buruz behera geratzen ari da, iraulita.

Beraz, langile gutxiren zergekin, jubilatu askoren pentsioak ordaindu behar dira.

2022: Murrizketa gehiago pentsioetan

Azken urteetan eman diren arazo hauek konpontzeko eskaerak egin dira, gehienbat pertsona nagusien artean, hauek baitirabait dira arazo hauen ondorioak pairatzen ari direnak momentu honetan (kasu askotan jasotzen ari diren pentsioak oso baxuak dira).

Konponbideak?, langileei zergak handitzea, pentsioak txikitzea, edo jubilazio adina igotzea izan litezke, baina konponbide hauekin beti norbait galtzen aterako litzatekezen.

Jende askok bilatu duen irtenbidea fondo pribatuak dira. Hauek, bere izenak dioen moduan entitate pribatuak dira, egiten diren diru ekarpenak kudeatzen dituzte. Horrela erakunde pribatu hauek administrazio publikoa ordezkatu lezake, guztiz edo partzialki. Honen arazoa da, jende pobreena babesgabe geratu daitekeela.

Askok ere aukeratu duten irtenbidea euren kabuz aurreztea da, nagusitzen direnean diru falta izango ez dutelanik bermatzeko. Adibidez: higiezin bat erosi (etxeak, garajeak, lokalak, lurrak) alokatzeko edo geroago saltzeko edo higikorrak (akzioak, bonoak…).

Euskal Herrian zehatz mehatz, Espainiako soldata handienetarikoak kobratzen direnez, pentsio sisteman arazoak badaude ere, Euskal Herriko pentsioak Espainiakoak baino nagusiagoak dira gehienbat. Hemengo gobernuak pentsio sistema propioa eskatzen du, baina momentuz Espainiako gobernuak uko egin dio eskumen hau.

Pentsio sistemaren arazoak eta konponbideak

2 pentsamendu “Pentsio sistemaren arazoak eta konponbideak”-ri buruz

  • Kaixo Leire. Oso gai interesgarria. Konponbidea nere ustez pentsioak jeistetik dator eta nolabaiteko bizi duin bat izateko minimo bat ezarri. Kotizazioek pentsioen zati bat besterik ez dute sustatzen izan ere Espainiako aurrekontu orokorren partida handiena pentsioetara dijoa (honek etorkizuna hipotekatzea suposatzen du). Pentsioen kantitaeari dagokionez, esan dezakedan bakarra da gaur Euskal Herrian kasu askotan aiton amonek beren biolbek baino diru sarrera handiagoak dituztela.
    Arazo handiena da Espainian ez dagoela gobernurik arazo hau benetan serioski hartuko duenik. Beraz, arazoa geroz eta handiagoa egingo da, egun batean eztanda egingo duen arte.

  • El país vasco ese que es, Leire, tienes un nombre exogeno, nabarro. Eta kotizazioak igotzen baditugu, eta bekak kendu, denak , alokatzeko laguntzak, seme-alabengatikoak, dena fuera. Eta zaharrek kobra dezatela kotizatu dutena. Atzetik datorrena hor konpon, pentsioak jaitsi. Erabat Jan zaituzte ideologia neocomek.