Patuari iruzurra

Patuari iruzurra

“Patuaren jostailu hutsa naiz” jarri zuen Shakespearek Romeoren ahotan XVI. mende amaieran eta bost mila urte beranduago, ez al dugu guk ere zoriaren magalean babesturik bizitzeko joera? Hau da, geure erabakiaren erantzukizuna txanpon jaurtiketaren ausazko emaitza balitz bezala onartzeko joera?

Gaia aipaturik, urteotan zehar ilunpean dabiltzan mila kasuetatik bat argitaratzeko unea dela iruditu zait.  Birritan ezkondu eta halabeharrak idatzi izan balu bezala, bi alditan jipoitua izan den emakumearen kasua alegia. Superstizioak, zaharkituak gelditu diren mirari eta maldizioak eta salbuespenak (jakin badakigu badirela), alde batera utzita, bada garaia,  sarritan errepikatzen den esperientzia hau zorigaiztoko gizabanako batzuen zaku zaharkitun abandonaturik uzteko tendentzia ahaztu dezagun.

Etengabe aipatutako zori hau ez ote da gizarte honetako balioen mozorro? Geure mundua eraiki duten sinesmenen ondorio? Tamalez, gauregungo gizarte honetan errailetaraino barneraturik daude gizabanako ororen berdintasuna zanpatzen duten balio ugari. Hau honela, patua idatzita izan ordez, gizarte honetako erlijio eta ohituren inposaketak idatzirik ditu emakume honek bere jokabideetan, baita tratu txarrak pairarazi dizkioten gizon biek. Milaka aurpegi hartu ditzazkeen mozorro arriskutsu baten aurrean gaude, ordea, cibebullying, aporofobia, matxismo eta xenofobia bezalako hitzen eragile diren aurpegiak alegia.

Patuari iruzurraIdeiaren arira, bizitza antzezlan bat bezala uler dezagun non pertsona orok paper bat duen, rol bat, eta honen arabera bere jokabide guztiak burutzen dituen. Antzerki honen gidoilaria, nola ez, mendeetan barrena pilaturiko balioak lirateke eta hau honela izanik, sarritan drama bat bezala bukatuko luke non pertsonaren burujabetasuna antagonista den, gizabanakoaren barne-borrokaren eragile maltzur nagusia; izan ere, ez al da errazago korronteak eramanda, olatuen noraeza onartuta bizitzea?

Beste behin ere, patuak honela zoriz agindu didalako,oihu egin dezagun badela  garaia lema hartu eta olatuen aurka joateko. Burujabetasuna aldarrikatuz, banakoarekiko kidetasuna galarazten duten balio zanpaitzeleen aurka egiteko eta errespetu eta berdintasunean oinarritzen den gizarte parekidea eraikitzeko. Eraikuntzarekin hasteko, ordea, lehenik emakumearen, xiroaren edota afroamerikarraren hitzak, besteak beste, ixiltzen dituzten adreiluz osaturiko harresia bota dezagun eta berria elkarlanean eraikiko dugu, txikitik handira, geure barnetik emakume eta gizonenen herrira eta honen ostean, gazteenen heziketan, handitik txikira.

Patuari iruzurra

Irri eginez ere hortzak erakutsiz.