Pandemiarekin, zergak igo edo jaitsi? Murrizketak bai ala ez?

Pandemiarekin, zergak igo edo jaitsi? Murrizketak bai ala ez? –

  • Ezkertiarra: zergak igo ditzagun! Zerbitzu publikoak indartu! Inor ere ez dadila estatuaren babesik gabe egon!

  • Eskuinzalea: jaitsi ditzagun zergak! Gobernuak ez gaitzala kontrolatu! Askatasuna gure diruarekin nahi duguna egiteko!

Horiek dira ideologia klasikoan egiten den banaketa. Gaur egun errealitatea konplexuagoa da eta ñabardura gehiago dago, noski.

Baina ezustekoan harrapatu gaituen pandemian, non krisi ekonomikoa sakona eta estrukturala den, zer egin behar da, zergak igo edo jaitsi?

Nik esango nuke biak egin behar direla. Izan ere, pandemiaren erruz galera ekonomiko handiak izan dituzte enpresa eta autonomoek. Baina, aldi berean, beren irabaziak izugarri handitu direnak ere badaude: farmaindustria, enpresa teknologikoak…

Hortaz, pandemiaren eraginez irabaziak handitu dituzten horiek aurkitu eta aztertu ondoren, zergak progresiboki handitu beharko litzaieke.Baina haiek ezingo dute gainontzekoen galera guztiei aurre egin, jakina.

Beraz, murrizketak, bai ala ez?

2008ko krisiaren ondotik, “EZ, EZ, EZ MURRIZKETARIK EZ!” aldarrikatzen zuten gizarte eragileek. Baina pandemiaren krisi ekonomikoarekin, estatuen diru-sarrerak izugarri jaitsi dira. Nahiz eta -aurretik proposatu bezala- batzuei zergak igo, jarduera ekonomikoa hainbeste jaitsita, zerga bilketa edo errekaudazioa jaitsi da, duda barik.

Hortaz, murrizketak aplikatu behar dira, bai ala ez?

Estatuek dirurik ez badute, zorra handitu dezakete. Baina dagoeneko zor handia dute. Ezin dute modu mugagabean zorpetu. Zor hori gainera, esku pribatuetan daude. Eta beste zati handi bat Txinako gobernuaren esku. Beraz, ziurrenik murrizketak etorriko dira, gustatu ala ez. Baina, nori, non eta zenbat murriztu? Hori da gakoa.

Gakoa da gehien daukatenek ahalegin berezia egitera behartzea. Zerbitzu batzuk oinarrizkoak dira: osasuna, hezkuntza, gizarte-babesa… Baina horiek aurrekontuaren zati handia eramaten dutenez, ziurrenik gobernuek -berdin eskuma zein ezkerra- aurrekontu murrizketak aplikatuko dituzte.

Ondorioz, ahalegina ez dute bakarrik aberatsek egin beharko. Maila baxuagoko gizarteak ere gerrikoa estutu beharko du eta erosotasunari uko egin beharko dio: gutxiago bidaiatu…, autoa edo altzariak  aldatzeko denbora gehiago itxaron. Kontua da inork ez duela murrizketez hitz egiten, baina bada garaia gaiari heltzeko, ezta?

Pandemiarekin, zergak igo edo jaitsi? Murrizketak bai ala ez?

Inazio deitzen naiz eta nahiz eta Bilbon jaio nintzen, Logroñon bizi izan nintzen hamaika urtetaraino, gero Bilbora itzuli nintzen. Iaz Sarrikoko unibertsitate ikasketak bukatu nituen.

2 pentsamendu “Pandemiarekin, zergak igo edo jaitsi? Murrizketak bai ala ez?”-ri buruz

  • Gutxiago jan…, ipoteka eta lanerako autobus tiketa ordaintzeari utzi. Zergatik ez? Azken finean klubaren parte ez direnak ez dira gizakiak eta ez dute axola.

    Ezkerrez jantzitako eskuina garaile absolutua izan da 2020 honetan. Ezker, eskuin, ostia guztiak herritarroi.

  • Nik garbi daukat: Amazonek geurean pakete bakar bat saldu nahi badu, zergak behar diren bezala ordaindu beharko ditu edo bestela ukatu egingo zaio. Diru horrekin komertzio txikiak lagunduko nituzke. Googlerekin eta beste guztiekin ere berdin. Ez da posible Amazonek Espainiari zergetan urte osoan milio euro zikin bat besterik ez ordaintzea.