“OPEN ARMS” afera. Zein da sakoneko arazoa?

“OPEN ARMS” afera –

Uda honetan bolo-bolo ibili da “Proactiva Open Arms” Gobernuz Kanpoko Erakundearen eztabaida. Erakunde honek 3 itsasontzi omen ditu. Horietako bat, Bilbon matrikulatutako erremolkadore ohiak Mediterraneo inguruan ibili da migratzaile eta asilo eskatzaile edo errefuxiatuak jasotzen. Itsasontzi horrek eman ditu zeresan gehien 2019ko abuztuan.

2015eko krisi humanitarioan sortu zen “Open Arms”, Oscar Camps enpresaburu kataluniarraren eskutik. Erakundearen helburu nagusia da gerretatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihesi Europara heltzen direnak itsasotik erreskatatzea. Mediterraneo eta Egeoan laguntza behar duten pertsonen itsasontzien zaintzan eta salbamenduan aritzen dira, baita gertatzen ari diren injustizia guztien salaketan ere.

Jatorriz, Proactiva itsas salbamendu eta sorospen enpresa bat zen, Proactiva Servicios Acuaticos deiturikoa. 2015eko irailean Pro-Activako zuzendariak Lesbosera joatea erabaki zuen, enpresako hiru kiderekin batera. Enpresak hondartzetako zaintzan esperientzia handia zeukan, beraz, Egeo itsasoan egunero gertatzen ziren heriotzei aurre egiteko erabiltzea erabaki zuten. Hasieran, neoprenoak, hegatsak eta erreskate hodiak ziren haiek zeuzkaten tresna bakarrak. Taldearen ekintza nagusia errefuxiatuei hondartzetara heltzeko laguntza ematea zen, gehienbat oso itsasontzi prekarioetan Siriarrak edo Turkiatik etortzen zirenak. Denborarekin, ordea, ekipamendua hobetu zen, batez ere partikularren dohaintzei esker.

Egiten dituen ekintzengatik, Proactivak hainbat sari jaso ditu. Horien artean, nabarmenenena da 2016ko Europar Herritarraren Saria. Gainera, fundatzailea, Oscar Campos, Urteko Katalan izendatu zuten.

Geroago, aldiz, Europar Batasunak Turkiarekin hitzarmen bat sinatu zuen, Ekialde Hurbiletik zetorren jende uholdea nola edo hala eteteko. Ordutik, Mediterraneo ekialdetik itsasoz zeharkatzen saiatu diren pertsona kopurua nabarmen jaitsi da. Siriako gerra baretzeak ere, eragina izan du.

Geroago, presio migratorioa Mediterraneo erdigunera igaro zen. Batez ere Libiatik itsasontziak ateratzen hasi ziren, jendez gainezka. Frantzia, Estatu Batuek eta beste nazio batzuek Gadafi Koronela kanporatzea eragin zuten eta herrialde hori kaosean murgildu zen. Gaur egungo Gobernu zentralak botere gutxi du eta hainbat talde armatuk indarrez bere lurraldean ezarri nahian dabiltza. Egoera horretaz eta migratzaileen sufrimenduaz baliatuz, hainbat talde mafiosok Europara bidaiatzeko aukera ematen diete -legez kanpo-.

Ondorioz, Italiara urtean 100.000 pertsona inguru heldu ziren 2017an. Segidan, eskuin zein ezker ideologiako gobernua eratu zen (Liga eta 5 Izarretako mugimendua), baina Salvini Barne Ministroa nabarmentzen zelarik. Bere ezaugarri nagusietako bat Afrikatik zetorren immigrazioa gelditzea izan zen. Horretarako, Italiako portuak migratzaile gehiago ez jasotzea zin egin zuen. Eta hala egin zuen.

"OPEN ARMS" afera

2018an Aquarius deituriko itsasontzi bati, beste hainbati adierazi bezala, ezezkoa eman zion Salvinik. Espainiako Sanchez-en gobernuak ordea, baiezko borobila eman zion. Baina hurrengo hilabeteetan, Sanchez-ek bere migrazio politikari 180ºko bira eman eta Open Arms bezalako erakundeei oztopoak jartzen hasi zen. Itsasoratzeko baimena ukatu eta isunekin mehatxatu zuen. Salviniren argudioen arabera, erakunde hauen helburua ez da soilik erreskatatzea, baizik eta mafia taldeekin elkarlana egin: itsasontziak non geldituko diren esan eta GKEak horra doaz jasotzera. Baina Afrikako portu irekiak hurbilago egonda ere, Europara zuzentzen dira.

Sakonean dagoen arazoa zein da? Europan jada migratzaile ugari bizi dira. Herriade batzuetan %40ra heltzen da. Baina Europako Biztanlerian (500 milioi) heriotza gehiago daude jaiotzak baino, beraz, populazioa txikitzen ari da. Afrikan ordea (1.300 milioi) belaunaldi bakoitzean bikoiztu (2100 urtean 4.000 milioi izango dira). Afrikatik Europara migratzaile fluxuak jarraitzen badu, litekeena da, belaunaldi batzuk barru, Europako jatorrizko biztanleak gutxiago izatea Afrikako migratzaile kopurua baino.

Pertsona batzuentzat aldaketa demografiko hauek ez dira garrantzitsuak. Beste batzuentzat bai. Hau izan daiteke migrazio gaiaren sakoneko arazoa, baina beste hainbat arrazoi ere badaude.

“OPEN ARMS” afera

“OPEN ARMS” afera

3 pentsamendu ““OPEN ARMS” afera. Zein da sakoneko arazoa?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-09-18 13:23

    Migratzaileen jatorrizko herrietako arazoak aipatzeaz gain aipatu beharko zenituzke Europako herrietako arazoak eta nola ez Euskal Herrikoak. Euskal Herriko biztanleen %20a soilik jaio da Euskal Herrian bertan. Euskararen erabilerak, Nazio Batuen Erakundearen parametroen arabera, desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza bat dela adierazten du (%17ko erabilera baino murritzagoa). Eta euskararekin batera beste guztia, hau da, euskal etnia desagertze bidean. Beraz, hemen arazoak toki guztietan daude. Aski da globalizazio suntsitzaile honetaz, den-dena suntsitu nahi duen globalizazio hau. Zerorrek esan duzu, Open Arms-en sortzailea enpresaria da. Bitxia benetan enpresari bat GKE batean. Guzti hauei debekatu egin behar zaie itsasoratzea. Lagundu behar bada, gobernuek egin behar dute, herritarrok aukeratu ditugun gobernuek herritarrok nahi dugun politikarekin. Zer da GKE horiek gobernuen gainetik egotearen hori?! Hor euskaldunok ezer gutxi dugu egiteko, gure politika propiorik ezin dugulako egin. Beraz, euskaldunok nahiko arazo badugu Afrikaz arduratzen hasteko. Zeren, beltza=pobrea istoria horrek beltzei beraiei ematen diete nazka.

  • Insistentzia 2019-09-18 14:23

    Ipar-Hego justiziari buruz izan nuen irakasle batek zion modura: Hegoaldeko herriek ez dute laguntza behar, esplotaziotik askatzea baino. Zer hobe, harri bakarraz bi kolpe egitea baino: gu inperialismotik askatuz haien arerioa ahultzea…

    Hori bai, hustutzen ari den herri hau Espainia eta Frantziako jendez betetzeaz gain, hegoaldekoez bete nahi badugu, eta bide batez hegoaldeko herriei gazteria kendu nahi badiegu hona inportatuz… inperialismoa elikatzen ari gara.

    Ez dakit afrikar libertadore bakar bat ere egongo den bertako gazteria hona ekartzearekin. Ez dakit zer pasa zaion herri honetako ezkerrari. Ezkerra eskuin bihurtu da eta alderantziz. Sorginkeria itzela, egin digutena.

  • euskaldun bat 2019-09-18 19:23

    Bai arrazoi duzu. Nik uste dut gure ezkerrak Soros-en funtsatik dirua jasotzen duela. Oaintxe bertan Soros izango bazina zein partidu finantzatuko zenuke zure idealak betetzeko? Duda izpirik gabe, ezkerreko partiduak. Azken urte gutxitan hartu duten norantza globalizazio neoliberalarena da.