Non daude pertsona azkarrenak?

Non daude pertsona azkarrenak?

Pertsona azkarrena nor den galdetzen badizut, zer pentsatuko duzu, “abiadura handiena duena 100metroko lasterketa batean” edo “matematikako azterketa batean nota onena” ateratzen duena?

Resultado de imagen de inteligencia

Euskaraz “azkar” hitzak bi zentzu ditu: “fisikoki azkarra” edo “adimentsua”. Gizakien adimena neurtzeko azterketak aspaldi existitzen dira. Nolanahi ere, kontuan hartu behar dugu adimena mota askotakoa izan daiteke: sortzailea, memoristikoa, matematikoa, arrazionala, psikologikoa… baina bada azterketa bat adimen hori neurtzeko, forma estandarizatua neurtzen duena. Adimen-kozientea adimena neurtzeko erabiltzen diren test edo proba estandarren emaitzari deritzo. 1912 urtean erabili ziren lehen aldiz haurren adimen-adin eta adin kronologikoaren arteko zatiketa moduan. Gerora, proba estandar batek pertsona baten adimen-maila azaltzen duen neurketa adierazleari deitu zaio adimen-koziente, 100 balioa erreferentziatzat harturik eta 100etik gorakoak batezbestekoa baino adimentsuagoak eta 100etik beherakoak batezbestekoa baino adimen eskasagoa dutelarik. Ikerketen arabera, norberaren adimena garatzeko, hezkuntza eta inguruneak eragina du. Baina jatorri genetikoa ere badago. Bien nahasketak eragina du.

Mundu mailan taldekatuz gero eta www.worlddata.com webgunearen arabera, mundu mailako “azkarrenak” edo “adimentsuenak” Asia Ekialdeko herrialdeetan kokatzen dira: Singapore, Hong Kong, Taiwan, Hego Korea, Japonia, Txina… Ondoren Europa aldeko herrialdeak daude. Okerren kokatuta daudenak Afrikako herrialdeak dira, batez ere, Sahara azpiko eremuan, hau da, Afrika beltzean.

Resultado de imagen de mapa de iq mundial worlddata

https://www.worlddata.info/iq-by-country.php

Bestalde, azkartasuna “arintasun” zentzuan hartzen badugu, modu ezberdinetan baloratu dezakegu. Hau da, badago “leherketa” azkartasuna, hau da, sprint egitea. Normalki 100 metro inguruan neurtzen da atletismoan. Azkartasuna distantzia ezberdinetan ere neurtu daiteke. Hau da, 1.000 metroko probetan edo luzeenak, 42 km-ko maratoietan (erresistentzia lasterketa). Lasterketa hauek lurzoru lauean egin daitezke, baina baita aldapak dituen eremuetan, zoru mota ezberdinarekin (lokatza, belarra, asfaltoa…). Eta ez soilik lurrean, baita uretan ere. Orain arte gorputzarekin egiten diren probaz aritu naiz (oinez edo igeriz), baina proba horiek tramankulu batez lagunduta egin daitezke, bizikletan adibidez. Gorputzen eta muskuluen itxura ezberdina da, prestakuntza lasterketa batera edo bestera bideratzen bada.

Kontua da, azkartasun fisikoa neurtzeko proba erraz eta berdintsuena 100 metrokoa dela. 10 segundu ingurutan egiten dute azkarrenek (Usain Bolt bezalakoek 9 segundu inguruan). Proba horietan, adimen probetan ez bezala, Jamaikako korrikalariak nabarmentzen dira. Oro har, gizon eta emakume beltzak dute nagusitasuna (eta bide batez, esan beharra dago asiarrek presentzia eskasagoa dutela). Baina hemen ere, hezkuntza edo prestakuntzak eragina duela ikus daiteke. Alegia, Afrikan beltzez josita dago, fisikoki gaitasun handia dutenak, baina korrika egiteko prestakuntza teknikorik gabe. Baina afrikar jatorrikoek atletismo azpiegitura onak dituzten nazioetan, beltzak nagusi dira proba horietan duela 4 hamarkada (batez ere AEBko beltz edo afroamerikarrak). Proba luzeetan, hau da, maratoietan, Kenia edo Etiopiako korrikalariak nagusi dira (Afrika ekialdean dauden lurraldeak). Txirrindularitza eta igeriketan, ordea, ez da horrela gertatzen. Txirrindularitzan ez dago oso argi zergatik, baina igeriketan, antza, zuntz kontzentrazio handiko gorputzek uretan flotazio maila eskasagoa dute. Hala, igeriketa azkarrago egitea gatzagoa suertatzen zaie afrikar jatorrikoei.

Non daude pertsona azkarrenak?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude