Nola biziko gara 50 urte barru?

Nola biziko gara 50 urte barru? –

Etorkizuneko teknologiak egungo gizartea inbaditzen du egunero, datozen hamarkadetan egongo diren berrikuntzak erakutsiz zientzia fikziozko filmetan. Izan ere, pelikula horietan agertzen diren aurrerapen guztiak ez dira bakarrik iruditzen zaizkizun horiek, mundu errealekoak baizik. Gaia jorratzeko honako puntuak erabiliko ditugu.

Nola biziko gara 50 urte barru?Orain hamarkada batzuk atzera begiratu besterik ez, eta pentsa ezazu garai horretako jendeak ez zuela telefono mugikorra bezain oinarrizko den zerbait. Haiek beste teknologikoak ez diren beste objektu batzuen jabe ziren. Horrek guztia edozein gauza sortzea posiblea dela pentsatzera eramaten nau. Era berean, epe laburrean, gizartea ohitu da nahi duen lekutik edo edozein momentutan deia egin ahal izatera. Beraz, etorkizunean oso litekeena da orain urrunekoa iruditzen zaigun teknologia herritarren artean ezartzea normaltasun handiz. Bestalde, gizarteak, jakin-mina osatzeko, inguratzen gaituen fenomeno guztien ezagutzaren bila jarraituko du, eta horrek aurrerapen teknologiko berriak sortzeko aukera emango digu, baina, ba al da teknologia fidagarria?

Batetik, egia esan, adimen artifiziala bezalako berrikuntzak aro berri bat sortu dute, non modu naturalagoan lan egin dezakegun teknologiarekin. Baina, batzuek diote, teknologiatik ihes egin beharko genukeela, izan ere, gauzak lortzen saiatu beharrean alferrak izatera jotzen dugu erasotasuna bilatuz; hala nola, Alexia, Rumba, Termomix eta antzeko gailuak erosten. Hortaz, halako gauzez baliatzen gara egin begarrejo lana egin beharrean. Are gehiago, gure egunerokoan ikusi dezakegu zenbat ordu ematen ditugun esate baterako eserita ordenagailu baten aurrean, edo telefonoari begira pasatzen dugun denbora luzea. Halaber, ezer egin gabe gelditzen gara halako gaurko modernoekin, energia gastatu gabe, gure gorputzeko giharrak ia mugitu gabe. Are gehiago, azkenaldian hain modan dagoen patinete elektrikoa da adibide hoberena.

Oro har, teknologia arlo askotan laguntza ikaragarria da ondo erabiltzen badugu, baina, esan dudanez, gauzak burua baliatuz egin ditzagun, bestela arazo larriak izango ditugu. Besteak beste, etorkizuna teknologiaz beteta egongo dela ziur gaude, halaber, gure erabakia da zer nolako bizitza izango dugun 50 urteren buruan. Batetik, teknologiaren menpean ala bestetik teknologiaren laguntzaz.

Nola biziko gara 50 urte barru?

15 pentsamendu “Nola biziko gara 50 urte barru?”-ri buruz

  • Testu hau oso interesgarria eta entretenigarria da. Ados nago esaten duzun guztiarekin. Zorte on!

  • Asko gustatu zait, oso interesgarria da

  • Zein ondo hitz egiten duzu. Zelako testu hain interesgarria eta betea. Oso ondo neskato.

  • Oso testu intersgarria da eta etorkizuneko teoria horiek zentzu asko dute eta zurekin ados nago. Oso ondo Paula!!!

  • Arrazoia daukazu, nik ere uste dut horu gertatuko dela.??

  • Asko gustatu zait

  • Zelako idazlan! Interesgarria da nola erabiltzen dituzun ideiak.

  • Idazlan ikaragarria iruditu zait!!! Oso ondo egituratuta eta ulerterraza, dudarik gabe aspaldi irakurri dudan onena

    Eskerrik asko idazlan hau egiteagatik, benetan!

  • Idazlan bikaina! Super interesgarria, oso landuta dagoela nabarmentzen da, zorionak!??

  • josu naberan 2021-11-17 19:53

    garrantzitsuena, irudimena ez ahultzea da.
    Ordu gehiegi ematen dugu, uste dut, robotek ematen digutena hartzen eta hartzen, buruari bueltak emateko asti barik.

    Egungo gizakiek Neandertala baino irudimen askoz apalagoa dugu.

  • Duda zipitzik gabe, ehun aldiz irakurri begarrejo artikulu puxka. Maisulana.

  • Oso interesgarria

  • Oso interesgarria!!! Sorteo on

  • Eskerrik asko!!

  • Bai askotan irakurri ditudala gai honi buruzko artikuluak, baina gutxitan aurkitu ditut zer pentsatu handiak eman dizkidanak. Begi-bistan da ez naizela interesa sortu diozun bakarra, ZORIONAK!