Ni naiz

Ni naizNi naiz. Banaizela badakit, baina nor naizen? Ba al dakit nor naizen? Zenbateraino naiz nik nahi dudana, eta zenbateraino gizarteak baldintzatua? Zenbateraino egiten ditut gauzak nik nahi dudalako, eta zenbateraino gizarteak nik nahi izatea nahi duelako?

Egiten ditudan zenbat gauza egiten ditut gizarteak horretara bultzatu nauelako, eta zenbat egiten ditut nahi dudalako? Eta ni sentitzen naizen horretan, benetan nor naiz? Nire zein zati da ni benetan naizena, eta zein ez? Baina… zer da benetan ni izatea, nortasuna hein batean behintzat gizarteak baldintzatzen badigu? Mundutik isolatua izan banintz jaio nintzen unetik, nor izango nintzatekeen? Izango al nintzateke inor?

Gizarteak erakutsi bezainbeste mugatzen eta oztopatzen dizkigu gure nahiak, baina inoiz ere ez dugu jakingo nahi horien zein zati den GURE nahia, eta zein zati gizarteak erakutsi, eta hori dela eta nahi dugunarena.

Artaunsoroko konplexu eta autoestima tailerra.

Ni naiz

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!