Matxismoaren itzalpean dantzan

Matxismoaren itzalpean dantzan

Larunbata da eta gauerako planetan pentsatzen ari zara. Zer jantziko duzun pentsatu bitartean dutxan sartzen zara, armairuan dituzun soinekoen zerrenda eginez. Txorrota ireki eta milaka pentsamenduk erasotzen zaituzte: Zer jantzi? Norekin dantzatu?  Ligatzera joan edo lagunekin atera?  Dutxatik atera, orraztu eta sakon arnasa hartu ondoren jantzi egiten zara, ipurdi izugarria egiten dizun soineko beltzak zure gorputza besarkatuz. Ispiluan azken begirada eman eta bai ezpainetakoa bai arropa perfektu dagoela ziurtatuta etxetik ateratzen zara, takoiei zure hankez errukitzeko erregutuz. Matxismoaren itzalpean dantzanGiro onena duen tabernara jotzen duzu lagunekin, barruko musika kaletik entzuten den taberna ilunera. Reggaetoia da gaueko protagonista eta zu dantzan hasten zara, abestiaren letran eta inguruko begirada lizunetan erreparatu gabe… Behin dantzan denbora bat pasata ohartzen zara matxismoaren itzalpean dantza egin duzula, emakumeak gutxiesten dituen letra abesten daramazula ordu-erdi.

Ironikoa da gure garuna. Seguru nago lehenengoa izango zarela indarkeria matxista kasu bat salatzen eta hurrengo egunean manifestaziora joaten, erasotutako emakumearen eta beste milaka emakumeren alde borrokan. Baina gaur gauean zure garuna ez da ohartu zer abesten ari zaren. Ez da ohartu zure aldakek hain gustuko zuten abestiak emakumea objektu gisa erabili duela, emakumea gutxietsi duela, emakumea jo duela. Ez zara ohartu letrak egunerokoan bi aldiz pentsatu gabe zigortuko zenukeen jarrera miresten duela.

Gure gizartea asko aldatu dela inork ez du zalantzan jartzen baina, onerako izan da? Argi dago genero berdintasuna lortzeko borrokak bere fruituak eman dituela, baina gero berri latzak entzuten ditugu noiznahi. 2016n 57 emakume izan dira bere bikotekideen eskuetan hilak. 2003. urtetik 800 emakume baina gehiago erahil dituzte. Gazteak geroz eta feministagoak omen gara, baina gero Reggaetoia bezalako musika generoei ospea ematen diegu, gelditu gabe dantzatuz, etengabe letrak errepikatuz. Eta guk, ohartu gabe agian, letra horien sortzaile matxistak idolotzat jotzen ditugu. Talent show-etan geroz eta ohikogoagoa da halakoak ikustea, eta badirudi musika den aitzakiarekin inor ez dela ohartzen bere letrek ezkutatzen dutenaz.

Emakumea zapaltzen duten letrak, gizarte atzeratu eta matxista batean bizi garela erakusten diguten letrak, geroz eta abesti gehiagotan entzun eta geroz eta gehiagotan abesten ditugunak, zer esaten duten pentsatu gabe. Askotan ez dugu bi aldiz pentsatzen politiko batek hitz misogino eta matxistak esatean hartaz kexatzean. Ez dugu arazorik komentario sexistez ohartzek
o. Orduan, zergatik da desberdina Reggaetoiaren kasua? Zergatik ezin dugu salatu eta galarazi, goraipatu eta saritu beharrean?

Adibide bat jarriko dugu, hala hobeto ulertuko gaituzuelakoan: Donald Trump-ek, bere twitter kontuan hauxe bera idatzi zuen duela urte pare bat: “De 6.000 acosos sexuales no reportados en las fuerzas armadas, sólo 238 han sido sancionados. ¿Qué otra cosa esperaban, si mezclaron a los hombres con las mujeres, genios?”. Argi dugu denok Trump-en politika emakumeen aurkakoa dela, baina adibidez, Blurred Lines abeslaria zenbatetan jarri dugu zalantzan? Ba hau da bere abestietako baten letra liluragarria: Sé que lo quieres, eres la zorra más sexy. Pero eres una buena chica, la forma en la que me agarras, debes querer ponerte indecente.  Mueve tu trasero, abajo, arriba, hazlo como si doliera, como si doliera, qué, ¿no te gusta trabajar?

Eta zein da honen konponbidea? Gustatuko litzaiguke konponbide erraz bat izatea eta zuei orri honetan azaltzea, baina ez da hala, ia taberna guztietan musika mota hau ipintzeak arazoa zailtzen baitu.  Baina taberna batzuetan beste batzuetan baina gehiagotan jartzen da. Alde horretatik begiratuta, gure esku dago Reggaetoia besterik jartzen ez duten tabernak ekiditea eta beste alternatiba batzuk aukeratzea, moda itxu eta matxista honi amaiera emate aldera. 

Alaitz eta Jon

Matxismoaren itzalpean dantzan

egungo egoera, Ez da EZ, matxismoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude