Matxismoa eta feminismoa

Matxismoa eta feminismoa

Jende askok pentsatzen du feminismoa emakumeak gizonen gainetik egotean datzala, baina ez da horrela. RAE hiztegian “machismo” eta “feminismo” hitzak bilatzen baditugu hau da agertzen dena:

Matxismoa eta feminismoaMachismo: ‘Actitud de prepotencia de los varones respecto de las mujeres’.

Feminismo: ‘Ideología que defiende que las mujeres deben tener los mismos derechos que los hombres’.

Matxismo eta feminismo hitzak, harrigarria bada ere, ez dira Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian agertzen.

XXI. mendean, oraindik badago jendea XVIII. mendeko pentsamendu matxistak dituztenak. Pertsona hauek pentsatzen dute emakumeok etxean lan egin behar dugula, gure senarrei dena egin behar diegula, emakumeak gizonak baino maila “baxuago” batean gaudela, eta abar. Hau guztia aldatzea lortu behar dugu, urte batzuk barru gizonak eta emakumeak eskubide berberak edukitzeko.

Jende askok matxistak diren jokabideak normaltzat hartzen ditu filmetan, telebistan, kalean… etengabe ikusten direlako. Adibidez, “Dalas Review” deituriko Youtuber bat Twitterren arazo asko izan ditu gauza matxistak esateagatik. Beste egunean, adibidez, aurkezpen batean “Hola me llamo Dalas y soy machista” esan zuen eta bera bakarrik barrezka hasi zen. Entzuten zegoen jende gehienari ez zion batere graziarik egin iruzkin hori.

matxismoa-eta-feminismoaEmakume askori gertatu zaigu kaletik bakarrik joatea eta mutil batek edo talde batek zerbait oihukatzea, hala nola, “guapa”, “tía buena”, “eman zure telefono zenbakia” edo halako zerbait. Baina mutil bakar bat edo mutil talde bat zurekin badoa, inork ez du ezer oihukatzen. Emakumeok ez dugu nahi beti mutil bat alboan edukitzea kaletik beldurrik gabe joateko, gu geuk bakarrik joan nahi dugu beldur barik.

Nire ustez, matxismoa ez da inoiz amaituko zeren eta beti egongo da matxista den norbait. Lehen aipatu dudan bezala, hau guztia aldatzea lortu behar dugu denok pozik eta ondo bizi ahal izateko.

Dalas aurkezpenean

Matxismoa eta feminismoa

Matxismoa eta feminismoa