Markak: kontsumitzaileak erabakia!

Markak: kontsumitzaileak erabaki dezala! –

Kontsumitzaileak erabaki dezala!

Nori ez zaio gertatu supermerkatuko apal aurrean, produktu bat erosi nahi dugularik, dilema bat azalaratzea; supermerkatuko marka zuria edo telebistan iragartzen dutena eta ospe ona duena hartuko dut? Adibidez, Eroski markako pizza edo Buitoni markakoa?

Markak: kontsumitzaileak erabaki dezala!Baina zer da bada, markako produktua edo zehazki “marka ezaguna”? Esan genezake, kontsumitzaileak edo gizartean, oro har, ezagunak diren markak direla, euren arloan espezializatuak. Gehienetan, publizitate bidez iragartzen dira.

Marka zuriak, ordea, enpresa banatzaile batek egindakoak dira. Enpresa banatzaileak normalean, kate handiak dira eta supermerkatuak dituzte. Euren funtzio nagusia partikularrei eguneroko produktuak helaraztea da, baina ez dira berez, ekoizleak. Normalean ekoizleak beste enpresa espezializatu batzuk dira. Enpresa banatzaileetariko batzuk; Eroski, Carrefour, Mercadona, Aldi…

Baina marka horien artean zein da fidagarriagoa? Eta kalitate/zapore aldetik, zein aukeratu beharko genuke? Merkatua oso zabala da. Produktuak hainbat esparrutan ditugu; elikadura, garbiketa, jantziak, elektrotresnak…

Alemaniaren kasuaz arituko naiz: ezagutzen al dituzu Aldi, Lidl edo Media Markt? Horiek denak Alemaniatik etorritakoak dira. Holako kateak krisi garaian ezagun eta zabaldu egin ziren. Alemaniar gehienek ekonomia arloan primeran dabiltza. Aurreko hau, motorgintza arloan antzeman daiteke, hau da, jakin badakigu Alemanian anitzak direla goi mailako autoak (Mercedes, Audi, BMW eta holakoak baitituzte). Hala ere, supermerkatuko erosketak egiterakoan egoera ezberdina da: alemaniar gehienei luxu bakoa erostea eta aurreztea gustatzen zaie.

Horregatik baliteke Alemania marka zuriko paradisua bilakatu izana. Lehen, marka zuriak alemaniarrentzat ez ziren ospe onekoak, baina produktua ondo landu eta kalitatea hobetu zutenez, kontsumitzaileak hasi ziren holako produktuak erosten.

Markak: kontsumitzaileak erabaki dezala!Honezkero, gai honen gainean gogoeta egiteari garrantzitsua deritzot. Betidanik erosi izan ditugu lehenengo markako produktuak, baina beti, ez dira izan espero genuena. Beste batzutan, ostera, niri neuri gertatu izan zait, supermerkatura joatea erosketak egiten eta lehenengo markako produktuak ez izatea espero nuen bezain onak. Marka zuriko jaki batzuekin, aldiz, aldrebes gertatu zait: erosi izan ditut horrenbesterako ez zirela pentsatuz eta harritu naiz kalitate hobea zutela ikusita. Hau, zer dela eta gertatzen da? Baliteke marka zuriak kalitate txarrarekin zerikusirik edukitzea pentsatzea eta lehenengo markak kalitate hobe batekin lotzea, baina hori ez da beti honela.

Askotan, marka errekonozituak ekoizten dituzten lantegi berean, banatzaile handientzat ere ekoizten dute. Batzuetan, kalitate bera da. Hori bai, gerta liteke, soberakinak edo kalitate baxuagokoak erabiltzea marka zurietan. Baina milaka dira produktuak eta jokatzeko erak, beraz, zaila da baieztapen borobila ematea.

Nire gomendioa; lehenengo markak marka zuriekin alderatuz ez daukate ezberdintasun handirik, azala edo kanpokoa da gehienbat aldatzen dena, horregatik probatu barik ez nituzke konparatuko, pertsonen antzera ezin ditugu janzkeragatik “epaitu”. Hau da , nolabait ez baditugu probatu nolatan jakin zelakoak diren?

Markak: kontsumitzaileak erabaki dezala!

Aida Suleiman

Bizi izanak, bizitza aldatu egin zidan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude