Maitasunaren protagonista okerra

Maitasunaren protagonista okerra –

Kupido, erromatar mitologiako jainkorik ezagunenetarikoa da, baita Jupiter edo Juno baino ospetsuagoa ere. Aingeru itxurako ume hegaldun honek, maitasunaren sinbolo unibertsala bihurtu da. Kupido, erromatar jainko gehienak bezala, Eros deituriko greziar mitologiaren jainkoan dauka jatorria, sexu erakarpena, maitasuna eta sexua adierazten duena.

Istorioak, Jupiter, jainko guztien eta argiaren aita, ume hori unibertsoari egingo zion kaltea susmatu zuela eta jaiotzerakoan suntsitu nahi zuela kontatzen du. Baina bere ama, Venus, edertasunaren eta ugalkortasunaren jainkosa, basoan ezkutatuz, umea salbatzea lortzen du, non basapiztiek bularra eman zioten. Basoan bere ama bezain eder eta bere aita bezain ausart hazi zen, baina arrazoiaz gidatzeko ezgaia zen, hezi zioten basapiztiak bezala. Denbora pasa eta Venusek, arku bat eta gezi batzuk eman zizkion, horietako batzuk urrezko puntaz, maitasuna emateko, eta beste batzuk berunezko puntarekin, ahanztura eta eskergabetasuna bihotzetan ereiteko. Horrela hasi egin zen elezaharra, Kupidoren aurkako gezi eta boterearen kontra ezin zuten ezer egin jainkoek zein gizakiek, maitasun edo ahanzturarekiko babesgabe zeuden eta.

Askoz ezezagunagoa, Kupidoren anaia, Anteros, elkarrenganako maitasunaren jainkoa. Kupido lotailuak, loturak ditu begietan, bendak, maitasuna itsua baita. Bestalde, Anteros, elkarrenganako maitasunaren eta pasioaren jainkoa, itxura ona, kapera luzea eta tximeleta hegoak dituen gaztea moduan irudikatzen da eta batzuetan arku eta geziak ere baditu. Hala ere, famatuena Kupido izaten jarraitzen du.

Anteros seme ez-legitimoa izan zela uste da, eta beste Olinpoko umeekin aritu nahi ez zuen haur zakarra zela. Baina esperientzia eta indarra lortu zuenean, Erosekin borrokatu zen. Elkarrekin borrokatu ziren lehenengo aldian batzuek Anterosek irabazi zuela esaten dute, baina berriro borrokatu zirenean, Anterosen porrota erabatekoa izan zen.

Momentu horretatik aurrera, Anterosek munduan zehar bidaiatzen du maitasuna desestaltzen dutenek zigortzen. Bereziki bortitza izaten da, argumentu logikoak erabiliz maite ez dituztenekin, baita, maitearen aldeko apeuak gainditzen dituztenekin ere. Bere etsaien artean grina hori berehalakotasuna eta jarraitasuna pausatzen dutenak daude, adiskidetasuna eta aspertura nahastuz.

Maitasunaren protagonista okerraAnterosekin lotuta dagoen beste kontakizun bat, Meles eta Timagoresen istorioa. Melesek, Timagorasen maitasuna gutxiesten zuen, batez ere, gizonak ez zituelako gustuko. Bere mespretxua indartsuagoa izateko, Timagoras muino baten goialdera igotzea eta bere burua bertatik botatzea eskatu zion bere sentimenduak egiazkoak ziren ala ez probatzeko. Timagoras mendira igo eta bere burua bertatik jaurti zuen, bere maitasunaren froga moduan.

Melesek Timagoras hilda zegoela ikustean, izugarrizko alhadura jasan behar izan zuen. Honi esker, ondorio ilun batera heldu zen, konturatzea iseka bihurtzen denean tragedia batean amaitu dezakeela.

Orduan, Melesek Timagoras igo zen mendi berera abiatu zen, eta maite izan ez zuen gizon batengatik bere buruaz beste egin zuen. Horregatik esaten da Atenasko jendea istorio hau kontatzen zuela, Anteros gurtuz, etorkizunean pentsatu gabe gaur eta orain maitatzen zuten pertsonak mendekatzen zuen espiritua baitzen.

Maitasunaren protagonista okerra
maitasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude