M17 ikasle greba dela eta

M17 ikasle greba dela eta

Gero ez etorri laguntza eske ikasleongana esanez ikasleon borroka dela eta abar. Lotsagarria izan da gaurkoa, benetan!

Eta zuek zarete hezkuntza publikoa aldarrikatzen dutenak? Hezkuntza hobe bat nahi dugu, bai, baina ez suntsitu baduguna!

Euskal Herria Bilduren (EHB) alde hitz egiten dudanean, ez naiz ari homofobiaren alde. Eta homofobo bat omen dago hauen zerrendetan…

Errespetutik eta errespetu osoz esaten dudanean ez zaidala “beldurra aldez aldatuko da” leloa gustatzen, ez naiz ari mugimendu feministaren kontra.M17 ikasle greba dela eta

Esaten dudanean baietz, Arnaldo Otegik belodromoan euskara gutxiegi erabili zuela, ez naiz ari Arnaldo Otegik irudikatzen duen guztiaren kontra.

M17 ikasle greba dela etaEsaten dudanean EHBren izenean egin ohi diren adierazpen asko ez direla bat ere trebeak, eta soberan daudela, ez naiz ari Euskal Herriaren burujabetzaren kontra.

Esaten dudanean oso ondo iruditzen zaidala Barakaldoko Irabazi partidu politikoa Bruselasera joan izana Oiolako urtegia dela eta (EHBrekin batera), ez naiz ari esaten Irabaziko militante naizenik edo…

Esaten dudanean NAIZek batzuetan oso terminologia “larria” erabiltzen duela, eta euskara gutxiegi beharbada, ez naiz ari esaten NAIZeko kazetariak parora bidali behar direnik.

Esaten dudanean oso ondo iruditzen zaidala egungo Podemos Euskadiko burua emakumea izatea, ez naiz ari esaten independentista ez naizenik edo bozkatuko ditudanik.

Esaten dudanean oso ondo iruditu zitzaidala Gazte Komunistakek Gasteizko unibertsitatean maitasun erromantikoaren inguruko tailer bat egitea, ez naiz ari esaten ezer Ikasle Abertzaleaken aurka.

Esaten dudanean iraultza garaia blogari esker irakurri ahal izan dudala manifestu komunista euskaraz, hori baino ez naiz ari esaten.

Esaten dudanean gurekin kritikoa den jendea entzuten jakin eta ikasi behar dugula, ez naiz ari geure buruari oztopoak jartzen.

Esan nuenean Gure Esku Dagoko zelaien ekitaldia soberan egon zela, ez nintzen Gure Esku Dagotik atera.

Hau ez da beste munduko ezer. Hau pertsona kritikoa izatea da, ez besterik.

Hau ez da beste munduko ezer, hau proiektuetan eta helburuetan sinestea da, ez besterik.

Hau ez da beste munduko ezer, hau benetako mundu hobe batean sinestea da, ez besterik.

Eta helburuotara eta proiektuetara hurbiltzen den oro (nire ustez, noski) da txalotzen dudana, edo txalotzen saiatzen naizena, kasu batzuetan ez baita erraza oreka mantentzen asmatzea.

Eta zeozer gure kontrara doala sentitzen edo pentsatzen dudanean, hura kritikatzen dut, beste askok egiten duten bezala. Horregatik hau ez da beste munduko ezer.

Beraz, hau esan eta gero, goiko esaldiak edo antzekoak jartzen dituztenei esan nahi diet:

Kritikatu, kritikatu nahi duzuen guztia, oso ona da-eta, baina kritikatu zentzuz, kritikatu arrazoiak emanez. Kritikatu, baina kritikatu gustatu eta gustatzen ez zaizuena, kritikatu zuen ustez guretzat onuragarria ez dena. Baina ez nahastu gauzak. Kritikatu, baina ez kendu garrantziarik aldarrikapenari, kritikatu metodologia, baina ez ahaztu zein den sakoneko arazoa. Kritikatu, askok gustora entzungo ditugu-eta kritikak. Kritikatu, baina guztion hobebeharrez. Kritikatu, baina ez gurutziltzatu mugimendu edo borroka oso bat, kritikatu, baina ez gurutziltzatu hezkuntza sistema errotik aldatu (hobetzeko!) nahi duen mugimendu bat. Kritikatu, baina aktibatu, kritikatu, baina herri babes handiago bat lortze aldera, kritikatu, baina bildu gaitezen guztiok, denoi zipriztintzen baigaitu hezkuntza sistema zuri-beltz honek.

Azkenik, elkartasun osoa bidali nahiko nieke ikasle langile eta borrokalari guztiei, eta nire mespretxurik handiena fokoa benetako arazoan ez beste edonon jartzen dabiltzan hedabide eta botere guztiei!

Gora ikasle borroka!

Gora Ikasle Abertzaleak!

M17 ikasle greba dela eta / M17 ikasle greba dela eta

Begi bistan nahi baina ez banauzue, bila nazazue hitzen artean, beharbada, han egongo naiz.