Loditasuna, arazo potoloa

Loditasuna, arazo potoloa –

Loditasuna, arazo potoloaGizentasuna lehen mailako gizarteetako arazo kroniko bihurtu da. Gorputzean gantz gehiegi pilatzen denean eta pisua ideala baino askoz ere altuagoa denean, orduan, loditasunaz hitz egin daiteke, hots, gizentasunaz.

Mendebaldeko gizarteetan eta herrialde aberatsenetan, txiroetan baino gehiago ematen da. Beraz, herrialde aberatsen gaixotasuna dela esan genezake.

Zer dela eta herri aberatsetan? Eta zertan datza gizentasuna? Arrazoiak ugari dira eta desberdinak. Bata jatorri genetikoa da. Pertsona askok genetikoki loditzeko joera izaten dute. Beste batzuek sistema endokrinoaren gaixotasuna dutelako edo metabolismoaren funtzio txarra ere badutelako. Baina arrazoi nagusia eta gehien ematen dena, hartzen eta galtzen diren kalorien arteko desoreka da. Behar baino kaloria gehiago hartuz edo behar baino gutxiago erretzen dugunean, orduan gizentasunaren menpe egon gintezke.

Gorputzak olio gehiegi pilatzen duenean, loditasuna agerian geratzen da ondorio bezala. Baina loditasunarekin batera agertu eta ikusten ez direnak dira arriskutsuenak: hipertentsioa, arrisku kardiobaskularrak, diabetesa eta hainbat gaixotasun gehiago. Denak kezkatzeko modukoak. Horregatik, gizen daudenek medikuarengana joan beharko lukete behar dituzten kontrolak egitera, odoleko analisiak besteak beste, jakin arte zergatik edo nondik datorren loditasun hori.

Medikuak, lehenengo eta behin, dieta eginaraziko dizu gorputzaren olioa gutxitzeko. Dieta beti medikuaren kontrolpean egon behar da. Kirola egitea ere aginduko dizu oso beharrezkoa izaten baita dietarekin bat eginda. Pilulak hartzea ere agindu ahal dizu, ohiturak aldatzea eta azkenik eta kasu larrienetan kirurgia egitea.

Azkenengo urteetan arazo larria da umeei eragiten diena. Gero eta ume eta gazte gehiagok sufritzen dute gizentasuna eta urtero goraka doa kopurua. Nire ustez, elikadura txarraren eta kirol gutxi egitearen ondorioa da. Osasun arazoa izateaz gain, ondorio psikologiko larriak ere ekartzen ditu, itxura kontua dela eta ez dela. Gazte askok oso txarto pasatzen dute lagunek baztertzen dituztelako.

Hau dena kontuan edukita, ez da zuzena munduko biztanleen zati handi bat gosez hiltzen ari den bitartean, beste asko gizentasunak jota egon elikagaiak gaizki erabilita. Gaur egun, elikadurari buruzko informazio ugari daukagu erabaki zuzenak hartzeko eta askotan albora begiratzen dugu eta ez diegu aholkuei jaramonik egiten. Borondaterik ezak garrantzi handia izaten du. Beraz, elikadura on bat, kirola egitea, medikuaren kontrola eta borondate handiarekin murriztu daiteke gizentasuna eta askoz ere hobeto sentituko gara bai fisikoki bai psikologikoki.

Loditasuna, arazo potoloa

Zer duzu buruan “Loditasuna, arazo potoloa”-ri buruz

  • Hausnarketa ona, zentzuzkoa, politikoki zuzenaren garaietan beharrezkoa.
    Izan ere, eta konplexu pertsonalak tarteko, batzuk osasungarria ez denaren defentsa egiten saiatzen dira, infantilismo dosi handiarekin eta azkenaldian EHn indar asko hartu duen mugimenduaren laguntzarekin. Lagun bat nahikoa da honen zentzugabetasunaz ohartzeko: https://www.facebook.com/Lodifobiarik-ez-807121689397865/