Lil Peep

 

Orain dela 4 urte, 21 urteko Gustav Elijah hil egin zen sobredosi batengatik. Bere benetako izena irakurrita agian ez dakizu nori buruz nabilen hizketan, abeslari hau Lil Peep ezizenaz ezagutzen baitugu. Gazte hau bereiztea erraza da, zeren eta, bere aurpegia eta gorputza tatuajez beteta dago eta bere ilea milaka kolorez jarri izan baitu. Lehenengo tatuajea 14 urterekin egin zuen eta hori hasiera baino ez zen izan. 

Pensilvanian jaio zen, eta eskolan bere notak onak izan arren, gutxitan joaten zen klasera. Bere eskolako urteetan bullying egiten zioten, hori dela eta, depresioan sartu egin zen, eta bere logelatik gutxitan ateratzea erabaki zuen. Hainbeste denbora bakardadean egonda, abestiak egiten hasi zen, eta gaixotasuna zela eta, bere abestiak ilunak ziren.  Ez hori bakarrik, depresioak drogak hartzera eraman zuen bere burua, eta kokaina, extasi eta horrelakoak hasi zen  kontsumitzen 19 urterekin. Hori egiten bazuen ere, bere sare sozialetan beti gomendatzen zien zuen bere jarraitzaileei horrelakoak ez kontsumitzeko, eta bere bizipenak aurkezten zituen drogen munduan.

Lil_PeepBere lehenengo urratsa abeslari bezala, 2015-ean izan zen. Lehenengo albuma aurkeztu zuen LIL PEEP PART ONE, eta abesti famatuena;  album horretakoa eta bere musika ibilbidekoa, ”Star Shopping” izan zen. Abesti hau bere neska lagunarentzat idatzi zuen, Emma izenekoa. Bere lehenengo amodioa izan zena, eta abesti honen bidez eskatzen ziona zera da; berarengan konfiantza izatea, eta harremana ez ustea. Emmak ikusi baitzuen ze nolako bizitza zeukan Gus-ek (drogen munduan sartuta, depresio izugarria izanda) eta interesa galtzen hasi zen. Horregatik Lil-ek eskatzen zuena da, oraindik ez bukatzea beraien arteko harremana prest ez zegoelako. Hau bere hasiera izan zen bakarrik, azkenean 21 urte izanda, 13 album eginik zituelarik, eta heiotza etorri zen. Horren ostean beste 5 album argitaratu zituzten bere ondorengoek, azkena urte honetakoa; CASTLES II. Gusen abesti guztiak antzeko letrak dauzkate baina denek desberdinak dirudite. Depresioari buruz, drogei buruz, iraganeko harremanei buruz eta suizidio pentsamenduei buruz hitz egiten dute. Esan dudan moduan, abesti ilunak dira eta beraien esanahia ere, baina bere ahotsa entzuten duzun bakoitzean oilo-ipurdia jartzen zaizu.

Abeslari honek arazo asko izan zituen bere bizitzan zehar, eta bere musikak erakusten digu ze nolako sufrimendua daraman bere barruan. Askok ez lukete letrak ulertuko ez dutelako inoiz benetan sufritu, baina, benetan malkoak ateratzea nahi baduzu, abestien letrak jarri eta bere ahotsa zugan sartzen utzi behar duiozu. Horrela benetan jakingo duzu ze nolako haustura zeuzkan bere baitan.

Depresioa nerabezaroan ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Arazo handia da.  Nerabezaroa garai zaila da. Norberak bere burua onartzen ikasi behar du eta bere frustrazioei aurre egin. Nerabe edo gazte askok ezin dute arazo hau gainditu. Zorionez gehienek depresioa gainditzea lortzen dugu. Hala ere, drogak tartean badaude, arazoak larritu daitezke. Lil Peep-ena adibide esanguratsua da. Horien antzekoak gogora ditzagun: Curt Covain (Nirvana), Amy Whinehouse, Michael Jackson, Chester Charles (Linkin Park).

Bere abesti arrakastatsuenetako bat “WITCHBLADES” da (sorgin labana bezala itzuli daiteke). Hemen gutxi gorabeherako itzulpena egin dut:

Aberats pose

Ooh, burua taupadan.

Switchblades, kokaina

GothBoiClique astindu ezazu

Larru beltza, beroki beltza.

GothBoiClique atzeko aldean.

Switchblades, kokaina

GothBoiClique arima hartu arte.

Praka beltzak, apo erdi beltzak.

GothBoiClique gazteluan

 

Institutuan, ezkongabea nintzen.

Baztertua izan nintzen, posatzailea.

Nortasun anitzak, bipolarra naiz.

Zin dagizut, esan nahi dut, oraindik infernura noa.

Sorginkeria, maitasun-kantak.

Belarrira xuxurlatu, trantzean jarri.

Kokaina gau osoan

Hiltzen naizenean, lurperatu nazazu izotz guztiarekin.

Sorginkeria, maitasun-kantak.

Belarrira xuxurlatu, trantzean jarri.

 

Kokaina gau osoan

Hiltzen naizenean, lurperatu nazazu izotz guztiarekin.

Hiltzen naizenean, lurperatu nazazu izotz guztiarekin.

Hiltzen naizenean, lurperatu nazazu argirik gabe.

Argiak itzalita, gau-argiak.

Erantzi arropa, maitea.

Arropa kendu, maitea.

 

Kontaidazu sekretu bat eta esango diot minetako bati.

Hitz egin nahi dut, ez borrokatu.

Galdetu ongi ote nagoen, gezurra esatea nahi duzu?

Switchblades, kokaina

GothBoiClique make a ho shake

   Larru beltza, beroki beltza.

GothBoiClique atzeko aldean.

Switchblades, kokaina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude