Leiho hautsien teoria

Leiho hautsien teoria –

“Leiho hautsien teoria” jarrera inmoral edo antisozialen kontrasteei buruzko teoria da. 1969an Philip Zimbardok egin zuen esperimentu batean oinarritzen da, Stanford-eko unibertsitatean. Esperimentu hori, kotxe bat kalean uztea matrikula gabe eta ateak irekita datza. Helburua, zer gertatuko zitzaien ikustea zen.

Leiho hautsien teoriaPhilip Zimbardo (1933 martxoaren 23a- gaur egun) psikologoa eta ikertzailea estatubatuar ospetsua da. Stanford unibertsitateko maisua izan zen 2003. urterarte. Hainbat ikerketa famatu egin zituen, Stanford unibertsitateko esperimentua famatuena izan da. Leiho hautsien teoria planteatu zuen 1969.urtean, James Wilson eta George Kelling-en lanean oinarrituta.

Zertan datza esperientua? Zimbardok 2 kotxe utzi zituen, bat Bronxeko auzoan, New Yorken, auzo pobre, arriskutsua, bestea Palo Alton, Californian, auzo diruduna eta lasaia.

Nueva Yorken zegoen autoa, 10 minututan gauzak lapurtzen hasi ziren. 3 egun beranduago ez zen ezer gelditzen.

Leiho hautsien teoriaKaliforniakoa, ordea, aste batez ikutu gabe egon zen. Horregatik Zimbardok kanpotik hautsi zuen kotxea. Ondorioz, Nueva Yorkeko berdina gertatu zen.

Zimbardok atera zuen ondorio nagusia, eraikin bateko leiho bat apurtzen baldin bada, arin konpondu behar dugu, bestela beste leihoak apurtuko dituzte, geroago eraikinan sartu ahal dira eta askenean barruan geratu edo sua eman.

Zergatik? Teoria honen arabera kondukta hezigabea kutsatu egiten da, hau da, bidaltzen digun mezua “hau ez du inork zaintzen, hau hautsita dago” da. Komunitate bateko ordena mantentzen dituzten normak apurtzen hasten direnean, komunitate hori gaizkitzen da, normalean abiadura azkarrean.

Leiho hautsien teoria

Zer duzu buruan “Leiho hautsien teoria”-ri buruz

  • Euskaldun bat 2017-11-23 09:55

    Aspaldi ezagutzen nuen teoria, baina primeran laburbildu duzu, Maitane! Zorionak, benetan eta segi horrela.