Lehenengo zita

Lehenengo zita

Bigarren solairuan dago. Pasa pasa. Eskerrik asko.

Hemen da. E… barkatu, zita eskatuta dugu 11etarako Begoñarekin. Bai, itxaron hortxe eta gutxi barru deituko zaituztegu. Bale ba, eskerrik asko.

Nahi duzu zeozer jateko? Ia, egia da bai. Beno, ez dut uste oso luzerako joko duenik gaurkoak.

Xabier? Ale, zure txanda da. Hemen itxarongo zaitut.

Lehenengo zitaKaixo, Begoña nauzu. Egon nintzen hitz egiten lehengo egunean pixka bat zure amarekin, baina beno, nahiago dut zu entzun beste ezer baino lehen. Kontaidazu.

Bai.

Bai bai, ondo ulertzen da esaten ari zarena, lasai. Jarraitu.

Hara: nik uste dut lan eginez honetatik atera ahalko zarela, eta hobeto ezagutuko duzula zeure burua. Ez zara lehenengoa honetan. Hobeto bizitzeko aukera izango duzu. Lan handia dugu aurretik baina lortuko dugu. Pazientzia da behar dena. Eta jakin dezazu ere, hemen egotea badela pausu txiki bat, ez baitira guztiak pausu hau ematera ausartzen. Are gehiago gazteen inguruan ari garenean. Bihartik aurrera hasiko gara.

Bai, noski, egun bakarra astean gutxi iruditzen zaizu.

Lehenengo zitaGehiago behar duzu, bai. Baina hemen publikoan ez dugu horretarako aukerarik izango, lepo dut agenda. Paziente zerrenda. Aukera onena, beharbada, pribatutik egitea izango da, badut-eta nik neuk kontsulta. Lasaiago ibiliko gara horrela. Hauxe txartela, bertan duzu helbidea, prezioa eta nire telefono zenbakia. Ondo iruditzen bazaizu, komentatu orain amari, eta bihar jarriko dizut zita bostetan. Ondo?

Bale ba, Xabier, hitz egingo dugu gero. Bai agur.

Oso ondo, laztana, ados. Aurreztu behar badugu zure osasunaren mesedetan, egingo dugu, lasai, ez kezkatu horregatik. Ez luke hala izan behar, baina ez daukagu beste erremediorik.

Bihar bostetan? Ez zinen geratua lagunekin? Ia… arrazoia duzu, bai. Ze esango diezu? Ze jarrera hartuko dugu honekin? Batez ere galdetzen dutenean eta abar. Batez ere hurbilekoek…

Ados. Bale ba, ba momentuz momentuaren arabera asmatuko ditugu eta dituzu “gauzak”.

Badakit, bai, ez genukeela zertan asmatu behar ezer baina ulertzen ditut zure beldur, urduritasun edo dena delakoak.

Lehenengo zita
Mikel Perez

Begi bistan nahi baina ez banauzue, bila nazazue hitzen artean, beharbada, han egongo naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude