Konformistak izateari utzi behar diogu

Konformistak izateari utzi behar diogu

Historian zehar gizakiaren askatasunaz eztabaidatu da. Benetan gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko gaitasun naturala daukagu? Edo arazoak eduki ditzakegu erabakiak hartzeko orduan? Ez dut uste guztiz askeak garenik, askotan inguratzen gaituen gizarteak determinatuta ikusten baikara.

Konformistak izateari utzi behar dioguOso zaila da askea izatea sortu dugun mundu konformista honetan, non Frommek esan zuen moduan, gizabanakoak bera izateari uzten dion inguruan dituen milioika automaten bezalakoa bihurtzeko. Horrelako gauzak gertatzearen arazo nagusia kanpo zein barne askatasun falta dira. Nahiz eta XXI. mendean egon, eta desberdintasun sozialak hobetzen joan diren, ukaezinak dira askatasun zibilarekin erlazionatuta dauden arazoak. Askeak izateari uzten diogu dugun sexua, nazionalitatea ala azal koloreagatik, lan egiteko orduan, adibidez, salbuespenak egiten direnean. Borondatea librea ez denean, determinazioa sozialak sor daitezke. Askotan konturatu gabe, gure benetako borondatea alda daiteke, besteongan jasotzen dugun presio eta inposaketen erruz.

Bestalde, nahiz eta guztiz askea izatea zaila den pentsatu, askatasuna existitzen dela ere pentsatzen dut, guztiok horren kontzientzia psikologikoren bat dugulako. Bestela, nola izango zen posiblea existitzen ez den zerbaiten sentimendua izatea? Guztiok izan dugu noizbait askeak garen sentimendua ala libreak ez izatean sorrarazi zaigun amorrua. Eta hori soilik posiblea da askatasunaren esperientziagatik.

Askea izateak inplikatzen du bakoitzak murrizketarik gabe nahi duena egitea, eta muga bakarra beste baten askatasuna izatea. Horregatik, guztion askatasuna posiblea izateko, bakoitzaren askatasun indibiduala mugatu beharko genuke, taldeko askatasuna lortuz.

Guztiok dakigunez, askatasuna oso subjektiboa izan daiteke. Descartesek pentsatzen zuen askatasunaren kontzeptua autonomia absolutu batekin osatuta egon behar zela. Sartrek, pertsona bakoitza bere buruaren hautapen absolutua dela pentsatzen zuen. Nik berriz, pentsatzen dut askeak izatea zaila izan arren, askatasuna existitzen dela, baina konformistak izateari utzi behar diogula. Horregatik, egin nahi duzuna, gustatuko litzaizukeena egitea bihurtu baino lehen. Zure etorkizuna idazten duen bakarra zu zeu zara, beraz, libreki aukeratu benetan bizi nahi duzun bizitza.

Konformistak izateari utzi behar diogu Konformistak izateari utzi behar diogu Konformistak izateari utzi behar diogu
Askatasuna, filosofia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude