Konduktismoa

Konduktismoa –

Konduktismo hitza “Behaviourismo” hitzetik dator (ingelesetik). Konduktismoa edo jokabidea, pertsona desberdinen erreakzioak edo jokaerak aztertzen ditu egoera desberdinen aurrean. Erreakzio horiek egoera horien aurrean egokiak (moralki ondo daudenak) edo desegokiak (moralki txarto daudenak) izan ahal dira.

Jokabide horiek gu definitzen gaituzte,eta gure erreakzioak geroago aipatuko ditudan faktoreek sortutako ondorioak edo produktuak dira. Jokabide horiek aldarazi daitezke sari eta zigorren bidez (umeekin) 7-8 urte dituzten garai horretan zeren etapa horretan(haurtzaroan) umeek haien izaera eratzen ari dira eta ondorioz ikusten edo entzuten duten guztia haiengan eragin handia du. Horregatik da hain garrantzitsua haurtzaroan haiengan arreta handia jartzea, ondo hezitzeko eta gero nagusiak direnean, moralki ondo ikusita dagoena egiteko.

Tratu txarren emaileek dituzten konduktak, ostera, ezin dira zigorren edo sariekin aldarazi, jadanik haien izaera edo jokatzeko modua garatuta edo definituta dutelako. Haien jokabideak aldatzeko, nire ustez, modurik edo irtenbiderik hoberena, geroago aipatuko dut.

John Broadus Watson - Konduktismoa
John Broadus Watson

Psikoanalisiak zer ikusi handia du konduktismoarekin. Azken finean, konduktismoaren faktore bat, psikoanalisia baita. Hau da, psikoanalisiak gure izaeraren atal oso garrantzitsua da.

Nia (oreka mantentzen duen atala), supernia (polizia morala, ondo dagoena eta txarto dagoena bereizten laguntzen digu) eta zera (gure desirak momentuan asetu nahi dituen atala, umeek atal hau oso garatuta dute).

Superniak zera kontrolatzen du. Tratu txarren emaileek ez dute supernia garaturik. Hortaz, haien zera (desirak= boteretsu sentitzea) ezin dute kontrolatu. Beraz, boteretsu sentitzeko ez zaie axola zer egin behar duten edo zer nolako eragina edukiko duten besteengan, soilik haien desira asetzeko helburua edo nahia baitute. Horregatik, ez dutenez supernia garaturik (ez dute ikusten moralki onak ala txarrak diren haien jokabideak), haien jokabideak oso agresiboak dira eta biktimarengan ondorio oso txarrak eragiten dituzte.

Jokabide horiek dituzte, biktimarengan boteretsu sentitzeko. Nola zera ezin dutenez kontrolatu, ondorioetan pentsatu gabe jokatzen dute. Berdin zaie biktimari min egitea. Ez dituzte haien jokabideak emozioekin, sentimenduekin… asoziatzen, ez dute enpatiarik.

Defentsa mekanismoak, gure burua babesten dute. Nolabaiteko oreka psikologikoa edo oreka mentala ematen digu. Tratu txarren emaileek bi defentsa mekanismo erabiltzen dituzte hainbatetan:

Ukapena, haien kondukta txarra izatea ukatzen baitute, ez dute onartu nahi biktimari zer nolako mina egiten dioten. Arrazionalizazioa haien konduktak edo jokabideak justifikatzeko, arrazoiak ematen dituzte (itxuraz, erdi-logikoak direnak).Haiek erabilitako esaldi oso komunak hauek izaten dira “haren onerako egiten dut”, “hezitzeko era bat da soilik”…

Konduktismoan eragina izan duten faktoreak hainbat dira. Faktore horiek tratu txarren emaile matxista hauen konduktak sortarazi dituzte. Lehen aipatutako faktore bat, Superniaren falta edo gabezia da (zera deskontrolatuta izatea). Baina beste 3 faktore garrantzitsu ere badaude:

  1. Autoestimu baxua.Tratu txarren emaileak direnak, orokorrean, autoestimua baxua dute. Horren ondorioz, haien autoestimu igotzeko, nolabaiteko boterea sentitu behar dute. Beraz, haien emaztea jipoitzen dute edo tratu txar psikologikoak ematen dizkiote , haiek boteretsuago sentitzeko eta horrela nolabait haien autoestimua baxua igotzeko. Biktimei autoestimua jaisten diote, haiekiko dependentzia edo menpekotasuna lortzeko. Beraz, haien biktimei gutxiestea eta horrela, boteretsuago sentitzea da haien energi-iturria.
  2. Haurtzaroko ingurunea. Lehen esan bezala, haurtzaroa oso etapa garrantzitsua da, izaera edo jokabideak definitzen edo eratzen ari direlako. Tratu txarren emaile askok, haurtzaroko ingurune txar batean bizi izan dira. Askok (ez guztiek), tratu txarrak jaso izan dituzte. Tratu txar horiek jasotzean, ahul sentitu izan dira, eta hori haien autoestimua jaisteaz aparte, haiek geroago beste batzuei tratu txarrak emateko arrazoi nagusienetariko bat da. Nola ahul sentitu izan diren, sentimendu horren beldur dira, ez dute sentimendu hori berriz sentitu nahi, eta horregatik, beste bat ahultzen dute haiek boteretsu sentitzeko eta berriz ahul ez sentitzeko. Hortaz, beste bat ahulduz boteretsu eta asetuta sentitzen dira, hau da, sadikoak dira.
  3. Sozietatea. Aurreko faktoreak eragin dituen faktore nagusiena da. Sozietate matxista hau horrelako ideologia matxistarik edukiko ez balu, gizonek ez lukete pentsatuko emakumeok baino boteretsuagoak direla. Bizi garen sozietate matxista honek, emakumeak gutxiesten ditu, gizonak indartuz. Mediaren bitartez hainbat mezu ezkutu matxistak sartzen dizkigute haurtzarotik heldu izan arte, guk ideologia horrekin hazteko eta hezitzeko eta hori “normaltzat” hartzeko eta kuestionatu ez dezagun. Printzesa filma guztiak dituzte mezu matxistak (emakumea ez da zoriontsu printzea etorri arte, printzea oso indartsua da eta berriz, printzesa ahula…), mezu horiek txikitatik (hezitzen ari garen momentuan) irakasten dizkigute. Mediak eragindako ideologia matxista aparte, baita esaldi matxista oso ezagunak daude (baina ez gara konturatzen matxistak direla zeren txikitatik entzun ditugu eta “normaltzat” hartzen dugun. Adibidez, “gizonek ez dute negar egiten” “garbitzea eta janaria egitea emakumeen kontua da” “ez jo emakume bat bezala baizik eta gogor”… Gizonei eman zaien “botere” hori emakumeengan, da faktore eragile bat zeinek gizonei tratu txarrak ematera edo emakumeak bortxatzera bultzatu edo eraman dituztenak.

Tratu txarren emaile matxista hauen kondukta hainbat ondorio txar dakartzate, arrazoi horrengatik da gomendagarria haien kondukta edo jokabidea aldatzea lehen bai lehen, min gehiago egiteko.

Ondorioetako bat da biktimari eragindako zauri psikologiko sakonak. Biktimaren autoestimua jaisten du, maltratu psikologikoen bidez. Horren ondorioz, biktima tratu txarren emailerekiko dependentzia du. Hortaz, maltratadorearen konduktak eragindako ondorio bat da biktimaren askatasuna erabat desagerraraztea.

Horren eraginez, biktimak erlazio edo harremanak edukitzearen beldur da. Asko kostatzen zaio hasieran, beste pertsona batzuekin harremanak edukitzea.

Esan bezala, kondukta horiek hainbat ondorio txar dakartzate, batez ere biktimarengan. Beraz, tratu txarren emailearen kondukta erabat aldarazi behar da. Horretarako, ez dira ez sariak ez zigorrak erabili behar zeren horiek agian tratu txarren emailearen kondukta aldi baterako aldatzeko balio dute, baina ez dute efektu eraginkorrik izango.

Lehen esan dudanez, tratu txarren emaile matxistek ez dute supernia-rik eta ondorioz, zera deskontrolatuta daukate. Haien jokatzeko modu agresiboa, soilik boteretsu sentitzearekin asoziatzen dute. Haien helburu bakarra zeraren desioa (boteretsu sentitzea) asetzea da soilik, berdin zaie zenbat min egin beharko dioten biktimari (ez dutelako moralaren termometroa, hau da, supernia). Hortaz, haiek biktima ahultzen dute (bai fisikoki bai psikologikoki), boteretsu sentitzearen helburuarekin. Hortaz, kondukta horiek botere horrekin asoziatzearen ordez, emozio, sentimendu edota enpatiarekin asoziatu beharko lukete.

Horretarako, terapietan,  haien kondukta enpatia, sentimendu edota emozioekin asoziatzea izan beharko litzateke helburu nagusia. Hortaz, terapia horietan, haien morala, hau da, supernia berreskuratzea lortu beharko litzateke. Hau da, maltratadorea berriz hezitzea.

Eta baita, tratu txarren emaileen  haurtzaroan jasotako maltratuen trauma hura ezabatzea. Eta horrela, ez dute berriz sentituko beste bat ahultzearen beharra.

Eta irtenbide nagusiena tratu txarren  konduktak aldatzeko eta baita beste tratu txarren emaile gehiago egotea ekiditeko, sozietate matxista erabat aldarazi beharko litzateke. Hura da, tratu txarren eta matxismoaren jatorri nagusienetarikoa. Sozietateak erabilitako media (mezu ezkutu matxistak hedatzeko eta gure gizartean integratzeko), aldatu beharko litzateke ere bai. Horrela ez litzateke egongo ideologia matxistak eragindako tratu txarrik edo abusu sexualak…

Nire ustez, orokorrean, tratu txarren emaile matxistak daude gaurko gizartean, gure sozietatearen ideologia matxistagatik eta mediak hedatutako mezu ezkutu matxisten ondorioz. Beraz, hori aldarazten bada, eta lehen aipatutako terapia horiek egiten bazaie, ez litzateke tratu txarrak ematen dituen sadiko matxistarik egongo.

Tratu txarren emaile horiek, haien superniaren gabeziaren ondorioz, ez dute moralik. Eta nire ustez, morala, emozioak, sentimenduak eta enpatiak dira guri, gizakioi, definitzen gaituzten ezaugarririk nagusienak. Horiek baitira beste espezietatik bereizten gaituzten ezaugarriak. Hau da, humanitatea edukitzea. Eta haiek, pertsonak dira, eta humanitatea berreskuratzearen behar handia daukate.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude