Komunikabideen iraultza eta mugikorren III. iraultza

Komunikabideen iraultza eta mugikorren III. iraultza

Gaur egun norbaitekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, baliabide eta aukera asko ditugu. Mugikorra erabil dezakegu, ordenagailua, posta, etab.

Baina hauetako gauza asko ezinezkoak ziruditen orain dela berrehun urte. Gizakiak betidanik izan du komunikatzeko beharra, horregatik sortu ditu idazkera eta hizkuntzak, hasieran, urruneko pertsonekin harremanetan egoteko seinale eta kodigoak erabiliz.

Komunikabideen iraultza eta mugikorren III. iraultza
Bilakaera: handitik txikira eta buelta. Bitxia ezta?

Historiaurretik musika instrumentu edo soinu espezifikoei esker lortzen zuten urruneko pertsonekin komunikatzea; nahiz eta elkarrizketa bat eduki ezin, gauza gutxi batzuez abisatzeko baliagarriak ziren metodo haiek. Adibidez, Ameriketako indiarrakek danborrak erabiltzen zituzten guda egongo zela ohartarazteko; erdi aroan, guda garaian, soldaduei mugimendu zehatz bat egin zezaten jakinarazteko adarrak erabiltzen zituzten. Metodo hura urte askotan zehar erabilia izan zen eta oraindik gauza gutxi batzuetarako erabiltzen da (kanpaiak elizetan, elizkizunak edo orduak adierazteko; eskolako txirrina; etab.). Papera eta papiroa asmatu zenean idazten zekiten gutxi batzuk gutunak bidaltzen hasi ziren. Elkarrizketa bat mantentzeko erabilgarria zen hori, baina posta norbaitek entregatu behar zuen eta, egun, aste edo hilabete asko itxaron behar ziren erantzuna jasotzeko.

.

Lehenengo aurrerapausoak

1864an telegrafoa asmatu zen, horrek izugarrizko iraultza ekarri zuen mundura. Edonongo pertsonekin kontaktuan egon zintezke asmakizun horri esker, elektrizitatearen bidez seinaleak bidaltzen zituen eta seinale horien arabera esaldiak sortzen ziren morse alfabetoan. Oso garestia zen esaldi luzeak bidaltzea, horregatik, soilik hitz gako batzuk erabiltzen zituzten (adibidez: Hasi erasoa. Stop. Tropak bildu. Stop). Nahiz eta oso erabilgarria izan, horrek asko mugatzen zuen elkarrizketa bat mantendu ahal izatea; hori dela eta, posta izaten zen garai horietan eta biak elkar osagarri ziren. Telegrafoa gauza garrantzitsuez edo erantzun azkar bat behar zuten gauzez hitz egiteko erabiltzen zen, ez elkarrizketa bat mantentzeko.

.

I. Iraultza

Komunikabideen iraultza eta mugikorren III. iraultza
Gogora dezagun duela gutxira arte kalean telefonoz aritzeko aukera bakarra kristalezko kutxatxo hauen bidez zela posible. Gaur egun, jadanik, ikusi ere ez ditugu egiten!!

Horren ondoren,  1876an Graham Bell-ek eta Elisha Gray-k telefonoa “asmatu” zuten. Gaur egun badakigu hori gezurra dela, aurreko biek soilik asmakizuna patentatu zuten; telefonoa asmatu zuena Antonio Meucci italiarra izan zen, baina nola diru gutxi zeukan ez zuen patentea lortu. Telefonoari esker ahotsa transmititu zitekeen munduan zehar. Gaur egun ezagutzen dugun telefonoak ez dauka antz handirik Meucci asmatutakoarekin. Garai hartan soilik aberatsek/boteretsuek (ejerzitoak, agintariek…) eduki zezaketen telefonoa, oso garestia zelako dei bat egitea. Hasieran ez zegoen zenbakirik, izan ere, deitzerakoan, emakume batekin hitz egiten zenuen eta berak konektatzen zuen deia egiten zuen pertsona hartzailearen telefonoarekin.

Telefonoari hobekuntza batzuk jarri ostean lortu zen edonork telefono bat eduki ahal izatea. Telefonoa material merkeagoekin egiten zen eta deiak konektatzen zituzten emakumeak kendu egin ziren. Haien ordez, dena automatizatu zuten, eta telefono linea bakoitzari zenbaki propio bat eman zioten makinak azkar identifika zezan dei horren hartzailea. Horri esker edonorekin hitz egin zezaketen diru gutxi ordainduta. Kalean ere telefono kabinak jarri zituzten eta horri esker kalean egonagatik, telefonoz hitz egin zenezakeen. Hori izugarrizko iraultza izan zen, telegrafoa eta gutunak alde batera utzi zituen eta aukera asko zabaldu zituen.

.

II. Iraultza

Urte gutxi batzuk pasa ondoren telefono finkoa merkeagotu eta zabaldu zenetik, garai horretako zientzialariek telefono finkoa hobetu beharrean, telefono mugikorra asmatu nahi zuten. Lehenengo telefono m

Komunikabideen iraultza eta mugikorren III. iraultza
A ze komeriak, teklatu honekin hamar zenbakiak markatu izan beharra ere!!!

ugikorra 1983 urtean lortu zuen Motorola konpainiak, mugikorra izan arren, nahiko handia eta pisutsua zen, soilik deiak egin zitzakeen eta ez zeukan denbora askorako bateriarik. Garestia  zen eta normalean jende garrantzitsu eta boteretsuen kotxeetan zihoan instalatuta. Horiek izan ziren telefono mugikorren hastapenak, handik aurrera tamaina eta pisua txikitzen joan ziren eta bateriaren iraupena handitzen (garai hartan Nokia etxea zen jaun eta jabe merkatuan), baina ez zen beste aldaketa garrantzitsurik egon 2007an Apple-k bere lehenengo mugikorra mundu mailan merkaturatu zuen arte (arrakasta urte gutxitan lortu eta gerora Android sistemadun telefonoak I-phone-aren sist
ema eragile antzekoa atera eta arrakasta are handiago lortu zuen arte).

Apple-ek egin zuen aldaketa, mugikorrean internet eta pantaila ukigarria sartzea izan zen. Horri esker mugikorrak aukera askoz gehiago zituen, ez soilik deiak egitea eta mezuak bidaltzea. Aukera horiekin guztiekin Apple-ek lortu zuen etxean dauzkagun hainbat gailu gailu bakar batean batzea. Gaur egun dauzkagun mugikorrek bideoak eta pelikulak ikusteko aukera ematen digute; bideoak eta argazkiak ere egin ditzakegu; baita lagunekin txateatu edo sare sozialak ikusi ere… ordenagailu, grabagailu, telebista, irrati eta telefono dena gailu berean sartuta dago (pentsa, 2000 urtean, 15 gailu 1.000€ren truke, orain gailu bakar batean!!).
Bukatzeko, gure buruari ea mugikorraren inguruan zer aldaketa eta aurrerapen egongo diren galdetzea ezinbestekoa da.

Gaur egungo zientzialariak gehien kezkatzen dituena telefonoaren pantailaren tamaina da, zeren eta handituz gero, mugikorrak behin betirako ordezkatuko lituzke ordenagailua eta telebista. Baina bestalde, mugikor edo eramangarri izaten jarraitu behar du eta horrek arazo asko dakarkie zientzialariei. Pantaila tolesgarriekin eta hologramekin lanean dabiltza edo beste aukera batzuk kontuan izaten, baina lortu behar dute merkea, pisu gutxikoa eta erabilerraza izatea. Horrek buruhauste ugari eragiten die gaur egun teknologia berri horietan lanean dabiltzan pertsonei. Baina argi dago telefono mugikorren III. iraultzaren atarian gaudela.

Komunikabideen iraultza Komunikabideen iraultza Komunikabideen iraultza