Jaiotza tasa handitzeko, ekonomia ez da erabakigarria

Jaiotza tasa handitzeko ekonomia ez da erabakigarria – 

“Ni zure adinarekin ezkonduta nengoen eta alaba bat nuen bidean” amamak esan zuen orain dela urteak eta oraindik gogoratzen dut nire harridura. Hemezortzi urte neukan, eta hain goiz umeak izatea ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Gizarte honetako familia ereduak asko aldatu dira nire amama ezkondu zenetik. Horren harira, nire iritzia ematea erabaki dut ZuZeu webgune honetan.

Hasteko, nire burua aurkeztu behar dut. Ainara nauzue eta nire mutil-lagunarekin 2016an hasi ginen elkarrekin. Nik hogeita hiru urte ditut eta mutil-lagunak, berriz, hogeita lau. Argi dago gizartea aurrera doala, nolabait, etengabe berrituz. Gaur egun egiten diren gauza asko ezinezkoak ziren gure aitona-amonen garaian. Gauza edo egoera horiek argi ikusi genuen mutil-laguna eta biok gure kuadrillako batek eta bere bikotekideak haien amonei esan zietenean elkarrekin etxea erosi zutela. Haientzat onartezina zen ezkondu gabeko bikote bat elkarrekin bizitzea. Zorionez, amamek onartu egin zuten egoera azkenean.

Amamarekin izandako elkarrizketak zer pentsatu eragin zidan. Familia tradizionalaren eredua ez da bakarra gaur egun, orain aurki ditzakegu dibortziatuak, sexu bereko bikoteak, izatezko bikoteak, guraso bakarrekoak etabar. Alde batetik, aipatutako eredu berriak dauzkagu eta bestalde, familia tradizionalaren genero-rolen aldaketa izan dugu. Adibidez, ama etxean geratzen edo aita lanean aritzen egun osoan umeak ikusi gabe. Familia eredu eta genero-rolen eredu berriei gehitu behar zaie jaiotza-tasaren jaitsiera. Antza denez, biztanleria zahartuta dago eta ume jaiotza-tasa sustatu behar da. Nahiz eta egoera horrelakoa izan, gazte gehienok ez ditugu umeak ikusten gure etorkizun hurbilean. Arrazoi andana dago baina nagusitzen dira lan finkorik ez izatea eta gaztaroa disfrutatzeko nahia.

Ni hogeita hiru urteko emakumea naizen aldetik, esan ahal dut zaila dela familia bat sortzea. Oraindik gurasoen etxean bizi gara asko eta geure lan-baldintzak kaskarrak izaten dira gehienetan. Egiari zor, jendartean zabaldu beharreko mezua zein den erabaki behar dugu. Nire aburuz, jaiotza-tasa berpizteko instituzioek hainbat neurri hartu behar dituzte baina benetako aldaketa izan nahi badugu, gazteen iritzia umeei buruz ulertu behar dugu. Alde ekonomikoak alde batera utzita, balio-eskala ezberdina dugu. Biztanle materialistak eta kontsumistak gara. Izan ere, aberastasun ekonomikoak jaiotza-tasarekiko alderantzizko proportzionaltasuna du. Alegia, herrialdeak zenbat eta diru gehiago izan per capita orduan eta jaiotza tasa txikiagoa. Adibideak: Japonia, Alemania eta Euskal Herria (emakume bakoitzak ume bat batez beste). Munduko txiroenak ostera, tasa altuenak dituzte, hala nola; Niger, Mali eta Somalia (emakume bakoitzak bost ume). Aldagai ekonomikoa gurean, garrantzitsua da bai, baina ez erabakigarria.

Jaiotza tasa handitzeko ekonomia ez da erabakigarria

Arazoa da zailtasunak ditugula gurasoak izateko (aldez aurretik aipatutakoak lan baldintza kaskarrak direla eta) edo umeek sortarazten dituzten “zailtasunak” saihestu nahi ditugula eta gaztaroaren plazerak disfrutatu Epikurok* esaten zuen bezala? Hori da nire ustez gertatzen dena, beraz, konponbide bakarra da gure buruenganako jarrera kritikoa izan eta bai, gu, bai instituzioak benetan onartzea gizartea aurrera doala eta eredu berriekin konpromisoa hartzea. XXI. mendean ezin dugu onartu gure amamen garaiko pentsamoldeak mantentzea, ezta jaiotza-tasak alde batera uztea.

*Epikuro, Grezia Antzineko maisu filosofoa izan zen. Berarentzat bizitzaren helburua zen zoriontsu eta atsegin izateko lasaitasuna bilatzea.

 

Jaiotza tasa handitzeko ekonomia ez da erabakigarria

9 pentsamendu “Jaiotza tasa handitzeko, ekonomia ez da erabakigarria”-ri buruz

  • Gizarte honek ardurak ez ditu gustuko, eta mundura umeak ekartzea ardura handia da, aisialdirako denbora asko kentzen du, eta gazteak( hogei urtetik berrogeitamar urteetara) ondo pasatzea dauka lehentasun moduan.
    Soldata ziztrinek eta lan prekarioak ere umeak eukitzeko orduan ezer gutxi laguntzen duten.

  • Gurasotasuna gaizki ikusia dago. Neska gazte bat ama dela ikustean, istripua, txiroa ala hezkuntza eskasekoa dela pentsatzeko joera dugu.
    Mutil gazte bat aita dela ikustean berdin pentsatzen dugu.
    Guraso gazteak ezagutu ezean, inoiz ez dugu pentsatzen gogoeta eta erabaki aske baten ondorioz izan dutela umea.
    Eta horrek bikain isladatzen du gainbeheran dagoen gure gizarte-eredua, eta are gehiago, geure norberaren pentsamoldea ere bai.
    Orain plazerra eta une atsegin eta ezberdinetaz gozatzea dugu helburu, eta gurasotasuna ez dugu plazertzat, atsegintzat edo ezberdintzat jotzen.
    Ardiak gara, artzainak non ote?

  • Euskaldun berrizahartua 2022-03-31 09:31

    Nire irakasle batek esan zigun behin bikote bakoitzak 4 haur abertzale ukan beharko genituzkeela.
    Demografiaren kontu hau edonondik begiratzen dela ere kritikoa da.
    Nazionalismoaren ikuspegitik berebizikoa eta estrategikoa.
    Lan indarraren erreleboari dagokionean berebizikoa eta estrategikoa.
    Zaintza lanei dagokienean berebizikoa eta estrategikoa.
    Ez gara behar bezainbeste demografiaz mintzatzen.
    Atzerriko ordezkapenarekin gauzatu ezin daiteke, gainera, arrazoi ezberdinengatik, hiru puntuei dagokienean. Lehenbiziki puntuari dagokionean, nazionalismoaren ikuspegitik, bertakoen erreprodukzioa hobesten ez bada, aldaketa kulturalean eta minorizazioan sakonduko da.
    Bigarren eta hirugarren puntuei dagokienean, herenmunduko demografia aldatuz doa baita ere eta helduko da momenturen bat non haiek guk ditugun arazo berdinak izango dituzten populazioaren zahartzeari dagokionean.
    Libertate indibidualari dagokionean bakoitzak ikusiko du, baina ea nork demontrek zainduko gaituen hemendik hamarkada batzuetara kristo guztia zahar-zaharturik dagoenean. Bizitza aprobetxatu beharraz dudarik ez, gozatu beharraz dudarik ez, baina pertsona horiek onartu beharko dute ordezkapenik gabe oso litekeena dela haien zahartzaroan bakardadea egitate bat izango dela.
    Haurrak izateko bi gauza gertatu behar dira: babes ekomomikoa eta balio aldaketa, hala nola zaintzaren eta heztearen uztarpen egokia.
    Gazteei lan duina eta etxebizitza eskubidea bermatu behar zaizkie, hori gabe honetaz hitz egiten den guztia antzua da.

    https://www.gaindegia.eus/ugalkortasuna-euskal-herrian

  • Oso bitxia da nola gai honek politikan inolako oihartzunik ez daukan ikustea. Itxuraz gure politikariei ez die lar axola. Agian B planen bat izan dezakete, baina hala bada, behintzat, jakinaraztea ondo legoke, nik nire ikuspuntutik etorkizuna oso beltza ikusten baitut.

  • Beharbada politikariei, boterean daudenei batez ere, biztanleria zahartuta egotea interesatzen zaie, zaharrengandik jasotzen baitute agintzeko behar dituzten botoen parte inportante bat.

    Horrekin lotuta, hona 2015eko datu batzuk (EAE):

    “La edad media de los votantes en las últimas elecciones autonómicas muestran que el PP roza los 70 años, seguido por el PSE, con 62 años de media y el PNV con 55,8 años de media. Formaciones como Ezker Batua (51) o UPyD (50) recortan la edad. EHBildu aparece como la formación más joven, con 45,6 años de media por votante”.

  • josu naberan 2022-04-01 12:26

    Hala da. E,Hko jaiotze-tasa jaitsierari ez zaio ematen, egitan, hemen eta orain arazo horrek den mailako garrantzirik.

    Neronen gogoeta ekarri nahi diat hona, 80 urte borobileko naizen arren.

    baina ZERGATIEN ZERGATIAK galdetzeko mania dun.

    Izanen dira zergati frango (hemen berto, Foro honetan aipatu dira batzuk)

    Arrazoi gehienen gainetik, BESTE ZERBAIT GERTATZEN ZAIGULA, barka, gertatzen zaiola uste diat euskaldun jendarteari.
    Gezurra badirudi ere, eta azaleko jai, ospakizun eta erromeriek bestelakoa ematen badu ere…

    EUSKAL JENDARTEA ETSIAK HARTUA DAGOELA (Ertaroan “deabruak hartua” erranen zuketen)

    Zehatzago azalduko dinat: EUSKAL JENDARTEAK BERE BURUAREKIKO ETSIPENA DADUKA SAKON-SAKONEAN.

    Horrexetan datza, ene ustez, egungo euskal jendartearen patua: BURUAZ BESTE EGIN GURA DUELAKOAREN EZAUGARRIAK ditu. Bestela ezin konprenitu gertatzen dagoena.
    ULERTU BAI, esanda geratu diren zailtasunak, hedonismoa…, baina EZIN KONPRENITU.

    Sistoma guztia erakusten dinate ezen BERE BURUAZ BESTE EGIN GURA DUELAKOAREN JARRERA, DATZALA SAKON-SAKONEAN.

    Sistoma bat, are “ezaugarri printzipaltzat” jotzen dudana, BERE AMA-HIZKUNTZAREKIKO DESATXIKIPENA dun.

    KOnpreniezina izango, baina hala deritzot diruediela.

    Baina… zer diot? Ez al dakusak KORRIKA, EUSKERALDIA…? jendartearen emozio horiek…?

    Tira, bada, emozio horiek “desahogotzat” har ditzaket, barneko euskerarekiko “desahogo” eta kontzientza txarraren adierazpen-ekintzatzat…

    Psikologo eta psikoanalista batek HORIXE DIAGNOSTIKA DEZAKE… ete nire ustez zuzen dagoke.

    Sakonean “deabruak hartuta” gaudela.

  • Naberan,
    Cembat seme-alaba eduqui dituçu çuc.
    Neuc bi seme. Bi seme euscaldun.
    Spero dut nire arraça ethorquiz africarrac iraunen duela.
    Ez dagoquit niri, hala ere!

  • josu naberan 2022-04-01 16:01

    Zorionak, hi, Lavinovski heure bi sembe kromañoiekin!

    Nik ez diat euki seme-alabarik; anai, bai, ordea, hik baino gehiago.

    Baina zein larru-lodi duk hik, eta zein muturra, hire orri partikularrean zentsuatu, eta hona erasoan etortze hadin?

    Hemengoa ere zentsuratzeko asmoz, agian.
    Eta nik espainolista indeseable honek erranen diat, poeta harekin batera: “mala gente que camina”

  • josu naberan 2022-04-04 08:58

    barka Ainara, gure diskutia zurera ekartzearren. Badirudi hortxe geratu dela baztertuta, hik plazaratu duan gai sakona bezain interesgarria.

    Halere, gai hori jorratu nahi duenak, bazeukan zer eztabaidatu eta landu hire gai horretaz.

    Neuk erran dudana ere hor zegok; Euskaldunok ETSIAK HARTUTA gaudela sakon-sakonean.

    Eta hori esan badinat. KORRIKA bete-betean eta sekulako emozioez ari delanik erraiten dinat, eta berresten.

    Eta hik planteaturiko gai horri dagokionez (umerik ez ekartzearen arazoa), uste dinat oso garrantzitsua dirudiela gurasogaiak ETSIPENA SENTITZEA, nahiz eta KORRIKA bete-betean eta ozenki aldarrikatu… Baina gero, aldiz, Korrika amen batean pasatu eta gero, euskeraren egiazko aurpegi etsia agertzen dun: erabilpena beherantz dihoala, eta KORRIKA igaro den kaleetan euretan ere, EUSKERAREN ERABILPENA GAINBEHERA jaisten dihoala

    Beraz, hemen eztabaidatu nahi duenak benetan, bazeukat jaun-andreok, ezabaidatu ahal izateko GAI POTOLOA.

    Eta egoera honen aurrean MUTU geratzen denak ez zeukena aitzakiarik, nahiz eta bik (hark eta nik) gure diskutiaz enbarazu egin dugun… eta barka horregatik, barriro, Ainara.