Izurdeen eta orken sufrimendua

Izurdeen eta orken sufrimendua –

Gaur egun, mundu osoan zehar orka eta izurde espektakuluak ikustea nahiko ohikoa da. Jendea, ikuskizun hauekin denbora bikaina igaro arren, ez da konturatzen munduko zenbait lekutan animali hauek pairatu behar dituzten egoera larriez.

Orken kasuan, haien arazorik larriena itsas parkeetan aurkitzen dira. Normalean, arrantzaleek orkak txikiak direnean harrapatzen dituzte, fortuna baten truke itsas parkeetara eramateko asmoarekin, izan ere, hor hasi egiten da orken benetako infernua. Beraien bizitzeko era guztiz aldatzen da toki hauetara heltzen direnean, berez, egunaren zati gehiena askatasunik gabeko espazio txiki batean ematen baitute aspertuta, eta espektakuluak emateko momentuan, hainbesteko estresa jasan behar izaten dute publikoa poz dadin. Egoera eta kondizio hauek, batez ere ikuskizunak prestatzeko egiten diren entrenamenduak, orken jarrera aldatzen dute, eta maiz, entrenatzaileen aurka jotzen dute beraien bizitzarekin amaituz.

Izurdeen eta orken sufrimendua

Bestalde, izurdeek antzeko egoera pairatzen dute. Hala ere, beste arazo bati buruz hitz egitea nahiago nuke, hain zuzen ere, Japonian batik bat urtean zehar ematen diren izurdeen hilketei buruz. Hilketa gehien gertatzen den tokia Taijin deituriko hirian ematen da, non bertako hondartzan gertatzen diren ekintzak beldurgarriak izaten dira. Orken kasuan ikusten genuen bezala, harrapatzen diren zenbait izurde itsas parkeetara saltzen dira garesti, hala ere, egunero izurde gehiegi harrapatzen direnez, eta guztiak saltzeko aukera lortzen ez dutenez, hainbat izurde sakrifikatu behar izaten dituzte haien okela saltzeko.

Arazo larria iruditu ez arren, egia esanda, izurdeen okelaren kalitatea nahiko txarra da eta merkurioz beteta dago, gizakientzako kaltegarria dena. Are gehiago, Japoniako herritarrek ez dira jabetzen Taijiko hondartzetan gertatzen ari denaz, izan ere, beraientzat izurdea animali sakratua da. Zoritxarrez, sarritan herritarrak ez dira konturatzen baleen okela erosi beharrean, izurde okela kutsatua erosten ari direla.

Japonian merkurioaren irenspena dela eta, “Minamatako afekzioa” deituriko gaixotasuna sortu zen. Normalean, emakume haurdunak jasan behar izaten dituzte arazo larrienak, euren seme-alabak arazo larriekin jaiotzen baitira, adibidez, haur batzuek ez dute dastamenik izaten, batzuk gorrak jaiotzen dira, beste batzuk elbarriak…

Bi animaliei buruzko aipatutako arazoak, nahiko larriak dira nire ustez, eta berehalako aldaketa behar da, bai animalien, bai Japoniako herritaren bizi-baldintzak hobetzeko. Azkenik, esan beharra dago gertatzen ari denari buruz ezagutzeko bikain diren bi dokumental ikusi ahal direla, The Cove eta Blackfish izenekoak hain zuzen ere.

Izurdeen eta orken sufrimendua