Izen Abizen konbinazio bitxiak

Izen Abizen konbinazio bitxiak – 

Iaz pandemia garaia izanda ere, bidaitzeko aukera izan nuen. Bai, badakit garai egokiena ez zela, baina egin nuen. Hortaz, hauxe nire AITOR MENA izango da. Iaz Amerikara joan nintzen osteratxoa egitera. Han nengoela, pentsatzen nuen, non ote dago NERE ETXEBERRIETA URRUTIA? Izan ere, nire etxeak ez ditu urte gehiegi. Baina orduantxe, urrun samar zegoen.

Kontua da, bidaian negoela, Texas eta Mexiko arteko IBAI ZABALA gurutzatu behar izan nuela. Bizkaian badugu ibai bat “Ibaizabal” izenekoa, Nerbioi bezala ere ezagutua. Baina Amerikako Estatu Batuak eta Mexicoko Estatu Batuak (izan ere, hori da bere Mexico-ren izen osoa) partekatzen duten mugaren kilometro gehientsuenak Rio Grande deiturikoak hartzen du. Nik Ibai Zabala izan nuen bidaide, eta harekin bai eroso! Hegoaldetik iparraldera bizitza hobe bila doazenen gixajo horien zailtasunak ez nituen pairatu. Bidasoa ibaian, estatuen oztopoz jositako mugan alajaina, migratzaileek jasandako lazeria antzeko parecido da. Ameriketatik bueltan, itsaso zabala ere zeharkatuko nuke aipatu berri dudan Ibairekin berarekin, baina zergatik ez ITSASO ZABALArekin, agian hura trebatuago legoke eta! 

Zabaltasunean zabal, itsas-milak milaka gurutzatzea ez da lazgarriena, EKAITZ BAREA baldin badugu behintzat. Eta are gehiago, bidaian zehar HAIZEA ALDEKOA gurekin badugu. Ekaitz zatarrak badira, ostera, olatu eta haize ufada gogorrekin itsasontzi ugari hondoratu eta ITSASO SACONAra bidali dituzte, are gehiago aintzineko karabela edo zurezko ontziak zirenean. Kostaldera heldutakoan, sakonera gutxiko pasarte horietan ordea, arrisku berriak topa ditzakegu. Bertan, Arkaitz, Roca edo dena delakoak mehatxu dira itsasontziko kaskoekin talka eginez gero. ARKAITZ ROCA STONE izenekoa kapitain postuan trebea litzateke? Apustu egingo nuke baietz, laster ikuskatuko luke ikustako beharrekoa, kar-kar! Kontuak kontu, Ameriketatik bueltan nintzen berriro 3 astetako bidaiaren ondoren. 

Beno, tira, behin lehorreratua, oraindik banituen opor egun batzuk eta nire asmoa zen Arrasate parean dagoen EDER MENDIA bisitatzea, alegia, Udalaitx. Mendi hartan, badaude Iratxe eta Asunez jositako mendiak. Hortaz, bertara joateko IRATXE MENDIA eta ASUN MENDIA ahizpei deitu nien. Beraiek pozik lagundu ninduten osteratxoa egitera; gainera, haiek Nafarroako Piriniotan egon ziren berriki eta bertako OIHAN ZUBIETA LARREA ia guztiak ikuskatu zituztela komentatu zidaten. Mendizale amorratuak, Mendia ahizpak! 

Udalaitxen gora gindoazela, hango Kabuena baserritik igaro ginen eta UNAI MENDIKOA ezagutu genuen. Ez dakit jakingo duzun, baina “Unaiak” behien artzainak dira. Beraz, izen egokia berarentzat, nahiz eta orain baserrian behiak baino, beste abere batzuk dituen.

Unai agurtu ondoren, bideari ekin genion berriro. Goizeko hamabiak pasatxo heldu ginen tontorrera eta hango ikuspegi ederraz gozatu genuen. Hura bai polita, hango bista!!

Nire esker onak istorio honetan “parte hartu” duten Aitor, Nere, Ibai, Itsaso, Ekaitz, Haizea, Arkaitz, Eder, Iratxe, Asun, Oihan eta Unairi.

Izen Abizen konbinazio bitxiak

Hemeretzi urteko Bilbotar euskalzalea.

Zer duzu buruan “Izen Abizen konbinazio bitxiak”-ri buruz

  • josu naberan 2022-04-04 09:25

    Neuk oraintxe bertan ezin dinat “eskalatu Udal-Gaitz hori, baina, Irati neska hori, ez ezan erran, batere erraza denik Udalaitzeko aldapa malkartsua igotea, UDALA auzora iristera heltzeko, LAZKANO *en-leh-an-auz-uku-anu-on, anderea, “LEKU ALTUKO ESPARRUKOA”, hots,
    “LEKU (uku) ALTUKO (anu-on) ESPARRU (leh-an) GUNEKOA (en)