Itxaropen baten bila

Itxaropen baten bila

XXI. mendean ditugun arazoak ez dira makalak ez, baina niretzat, errefuxiatuen gatazkak arazo horien gainetik daude. Oraintxe ditugun jazarpenen eta guden ondorioz, estatistiken arabera, 24 pertsona etxerik gabe geratzen dira minutuko, harrigarria ezta? Baina badakigu zenbat inplikatzen diren Europa osatzen duten herrialdeak. Ez gara gu izango hilketa masibo honen parte hartzaileak?

Europa osoak 7.951 errefuxiatu hartu zituen bere babespean, hitz eman zuten %3 – %4 bakarrik, ekainean eginiko ikerketa batean adierazten den moduan. Badira 3.800 hildako Mediterraneo itsasoan urte honetan eta zifra hori gora doa. Esan beharra dago Italiak 4.000 errefuxiatu hartzen dituela bere gain hogeita lau orduro; Espainiak, aldiz, 400 bederatzi hilabetetan. Ez zait batere bidezkoa iruditzen ni bizi naizen herrialdean hori gertatzea, inplikazio gehiago behar dugu. Guk beraien herrialdera joaten garenean noiz eduki ditugu arazoak sartzeko? Ez dut uste hori inoiz gertatu denik. Badaude hamaika pertsona oraintxe bertan, ni hau idaztean ari naizen bitartean eta zu nire idatzia irakurtzen ari zaren bitartean, Melillako harresian edo Mediterraneo itsasotik nabigatzen ari direnak hona heltzeko asmoz eta bizi itxaropen bat lortzeko esperantzan. Gudak herrialdeak despopulatzen ari dira eta badaude emakume, gizon eta umeak milaka kilometro arakatu behar dituztenak amets gaizto batengandik ihes egiteko. Egia da hemen erauzita daude gaixotasunak ekartzen dituztela, baina ez dugu ahaztu behar gaixotasun horiek jasaten dituzten pertsonak haiek direla. Gainera, gu bezalako pertsonak dira eta ez da batere bidezkoa zaborra bezala tratatzea. Nire ustez hau ez da arrazoi bakarra errefuxiatu horiek ez babesteko; aurreiritziz betetako gizarte batean bizi gara, pentsatzen dugu terrorista guztiak musulmanak direla, beltz guztiak lapurtuko digutela eta herrialde horietatik datozen pertsona guztiak min egingo digutela.

Baina, zer gertatzen da beste herrialdeetatik etorritako pertsonekin etxea eta lanbidea aurkitzen ez badute? Edota hemen bizi diren pertsonekin egoera berdin horretan? Esklusio soziala gure inguruan dugun arazo larri bat da. Espainian herritarren %28,6ak esklusio soziala jasan dute beste herrialdetatik etortzeagatik, drogengatik edo bizitzeko baliabide urriak edukitzeagatik. Nire ustez herrialde guztietako gobernuek “plan” berezi bat martxan jarri behar dute bizitzeko beharrezkoak diren baliabideak (etxebizitza, lanbidea, osasuna, hezkuntza …) herritar guztien eskuetan egoteko. Onargarria ahal da batzuk bere bizitza osoan gastatuko ez duten dirua edukitzea, beste batzuk kalean bizitzen ari diren bitartean, beraiek eta beraien umeak elikatu ezinik? Lehen esan dudanez, bizi garen gizartea aurreiritziz beteta dago; kalean bizi diren pertsonak arriskutsuak dira? Zergatik tratatzen ditugu “gauza arraroak” bezala? Gauza batengatik edo besteagatik hor daude, batzuk gaixotasun sendaezinen menpean eta beste batzuk, substantzia kaltegarrien ahalmenean.

Amaitzeko, zer gertatuko litzateke gu beraien azalean egongo bagina? Gure herrialdetik ihes egin beharko bagenu eta beste herrialde batera joan beharko bagenu babes bila. Niretzat heroiak dira baldintza horietan bizi diren pertsonak, eta uste dut hasteko gehiago baloratu behar genituzkeela.

itxaropen baten bila

irudia – https://www.flickr.com/photos/climatalk/8972220637

Itxaropen baten bila

5 pentsamendu “Itxaropen baten bila”-ri buruz

  • manu torralba 2016-11-09 11:30

    Se nos tenia que morir un niño de hambre o frio en nuestros brazos, y a lo peor ni asi.Hipocresia generalizada, incluso la mia.

  • Idoia Blas

    Guztiz ados nago zurekin, gainera primeran azalduta dago neskato!

  • Ainhoa Agirrezabala

    Ze ederki idatzita dagoen honako testu hau, benetan tristura hutsean murgildu nau zure testuak. Bikain adierazita dago dana. Mirari hutsa zara neskato! Segi horrela.

    • Andrea Collazos
      Andrea Collazos 2016-11-20 15:01

      Ez daukat hitzik zure hitzak eskertzeko! Zu bezalako pentsamendua duten pertsona gehiago behar dira mundu honetan. Ondo izan, txo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude