Ipar Koreako aplikazioak

Ipar Koreako aplikazioak –

Pasa den astean artikulu bat irakurri nuen non Ipar Koreako gobernuak zaingo-aplikazio bat erakutsi zuela adierazten zen. Aplikazio hori bertako biztanleek guztiz dohain lor dezakete eta hamazortzi urte baino gutxiago duten gazteei mugikorra kontrolatzeko balio du. Hilabete hauetan gobernuak aplikazio hau sustatzeko hainbat iragarpen egin ditu.

Ipar Koreako aplikazioak

Aplikazio hau Whatsapp-aren bidez bidaltzen dituzten mezuak aztertzen ditu; baita sare sozialetan argitaratzen diren mezuak.“Suizidio”, “haurdunaldi” edota “bullying” hitzak hautematen dituenean, adingabekoen gurasoei jakinarazpen bat heltzen zaie mezuaren informazio guztiarekin.

Hori gutxi izango balitz, gobernuak zure datuak eskuratzeko baimena du, zeren eta aplikazioa instalatzean datu pertsonalak, argazkiak, kontaktuak… lortzeko boterea du. Batzuei aplikazio hau segurtasuna ematen duela pentsatzen dute,  bullyinga, suizidioak edota gazteen arteko haurdunaldiak ekiditzeko baliogarria delako. Baina non geratzen da gaztearen pribatutasuna?

Nire ustez ezin dugu pertsona batek egiten edo esaten duen guztia kontrolatzea. Bakoitzak egin nahi duena eta esan nahi duena egin dezake, besteei kalterik egin ez gero.

Gainera gobernuak zure mezuen edukia, zure kokapena eta atera dituzun argazki guztiak bere jabetzakoak izango dira. Hau da, aplikazio hau gizartea kontrolatzeko erraminta hutsa da.

Zuk bidaltzen dituzun mezuen edukia aztertzen denez Ipar Koreako egoerari buruz zerbait esaten baduzu (Piongyang-ek ezarritako lege batek esaten duen moduan) kartzela-zigorra inposatuko zaizu. Hori dela eta, Ipar Korean ezarritako neurriak oso bortitzak direla iruditzen zait; zeren eta inportanteena biztanleriaren pribatutasuna errespetatzea da.

Ipar Koreako aplikazioak