Internet ahalguztiduna

Internet ahalguztiduna

Iritzi eta kezka batzuekin hasi aurretik, Internet orokortu denetik bolo-bolo dabilen termino bat azalduko dut. “Big Data” edo “Datu Masiboak” kontzeptuak interneten sortzen diren datuak eta euren biltegiratze eta prozesatzea azaltzeko balio du.

Internet ahalguztidunaNabigatzean, webguneetan alta ematean, artikulu bat argitaratzean, bozkatzean, klik bakoitzean… informazioa ematen dugu. Datuak ematen ditugu. Zer interes dugun, ze hizkuntza erabili nahi dugun, zer behar dugun… besteak beste.

Jarraitzeko, argituko dut “datu”, “data”, “dato” eta “date” ez direla berdinak. Hizkuntza ezberdinetakoak gainera.

  • Datu (euskara)=Data (ingelesa)=Dato(gaztelania)

Ez nahastu:

  • Data (euskara)=Date (ingelesa)=Fecha (gaztelania)

Horregatik, ez ezazu nahastu ingelesezko “data” eta euskarazko “data”.

Azken bolada honetan, internet, “big data”, eta intimitate ezak sarean, oro har, ika-mika sortu dute gizartean, batez ere denok egoera berrien aurrean babesgabe sentitzen garelako. Era berean, hedabide batzuek, nola ez, gobernuaren aurka daudenek jakinarazi digute  sarean sartzen ditugun datu pertsonalak, enpresen artean saltzen direla geure baimenik gabe, euren  mozkinak areagotzeko asmotan.  Ez da kontu berria aldian-aldian geure posta elektronikoetan  ez ezik mugikorretan ere eskaintza-deserosoak jasotzen ditugula. Hau guztia dela eta, neure buruari galdetu diot: Zergatik pairatu behar ditugu bidegabekeria hauek? Edo gauza hauek egiten utzi behar ditugu? Gai honek, ni behintzat, sutan jartzen nau eta hortaz, lerro hauen bidez partekatu nahi ditut nire hausnarketak ez ezik aholku batzuk ere .

Denok dakigunez, sarea beteta dago debalde diren aplikazioekin. Hala ere, horiek lortzeko geure datu pertsonalak sartu behar ditugu, eta ez dago beste aukera aplikazioak eskuratzeko. Horretan datza negozioa, geure datuentruke haiek ematen dizkiguten aplikazioak. Halaber, galdetzen dizuet, egon liteke beste modu bat interneteko zerbitzuak lortzeko? Nik, dida batean, baietz erantzungo nuke, baina enpresetako onuren aurka (software librea adibidez?). Adibide argia izan daiteke, datuak eman aurretik ohar bat ipini lezakete adierazten nora bidaltzen duten geure informazioa eta zer egiten duten horrekin. Beraz, aukera honekin guk libreagoa izango ginateke eta ez ginateke egongo enpresen menpean.

Ildo honetatik jarraituz, ez dugu ahaztu behar “cookie” deserosoak edozein webgunetan agertzen direla. Ez naiz oso aditua kontu honekin, baina nik uste dut ez direla zilegiak, nahiz eta beti onartu behar  web-a ikusteko.

Internet ahalguztidunaFuntsean, artikulu honekin bakarrik adierazi nahi ditut interneteko arrisku batzuk, besterik ez. Beraz, ezagutuz gero, kontu handiago eduki genezake. Aitortu behar da erakunde eta enpresek eskainitako produktuak baliagarriak eta erosoa suertatzen zaizkigula. Baina era berean, ez dago zalantzarik  enpresetako gehiegikeriak nozitzen ditugunok, agian poliki-poliki elkar bat egin dezakegula, nola ez, geure eskubideak aldarrikatzeko gobernuen edo enpresetako zuzendarien aurrean . Garbi dago geure esku dagoela geure bizitza, oro har, babestea, bestela nork egingo ote du? Edo beste moduan esanda nork babestuko  gaitu guk ez badugu egiten?

Artikulu honen ildotik, gaiarekin harremana duen artikulu bat topatu dut. Zehatz mehatz mugikorreko aplikazioen inguruan aritzen da. Interesgarria suertatuko dakizukeelakoan, hona hemen lotura.

Internet ahalguztiduna Internet ahalguztiduna