In vitro hiriak, ezerezetik sortuak

In vitro hiriak, ezerezetik sortuak –

Mendebaldeko hiriak, demokraziaren milaka iragazkik dirauten bitartean, metropoli berriak ari dira loratzen Asia aldean. Kapitalismo globalizatzaile eta errukigabeak, hala nola, estatu-enpresen malgutasunak hauspotua, beti ere. Guztitetaik Kazajistango Astaná dugu adibide harrigarri zein zalantzagarria.

In vitro hiriak, ezerezetik sortuakMendebaldeko hiriak, aipatu berrikoen aldean, berean jarraitze dute. Eta ez da bertakoak euren errealitateaz asetuta daudelako, baizik eta barneko demokrazia, erregulazio, hedabide eta eragile ezberdinek oreka-borrokari eusten baitiote. Jakina, aurreko horiek gizarte osasuntsuaren ikur dira. Kapitalismoa azkarra da eta benetako demokrazia, motela. Mugarik gabeko kapitalismoak estatuak modu gaseoso edo likidoan iraunarazten ditu. Txina eta Pertsiar Golkoko autokraziak, kapitalismoaren eraikitze-burmuinaren pean ditugu. Gezurra badirudi ere, kapitalismo ankerraren ispilu dira, baita Txina bezalako eredu komunistan (eredu ekonomikoa bestelakoa da, oso). Hirien etengabeko eraldaketa beldurgarria da.

Shangai-tik haratago –New York imitatu nahi duen gune loriatsuena-, bestelako megalopoli globalizatuek izua eragiten dute; in vitro hiriak dira. Ezer-ezetik eraikitako hiribilduak dira, aurretik basamortua izandako lurretan sortuak. XX mendera arte, gizakien edozein bizigunek gauza bat zuen amankomunean: bertatik ibai bat igaro behar zen edo ura pilatzen zen toki baten inguruan kokatzen ziren. Ura, txorroten bidez etxeetan eroso-eroso lortu aurretik, ezin zen bestela izan. Ura beharrezkoa zaigu edateko, garbitzeko, janaria prestatzeko. Berau lortzeko joan etorri luzerik egitea ezinezkoa zen. Kanal artifizialek muga zuten. Gaur egun, ordea, ura leku batetik bestera mugiarazteko teknologiari esker, hiriak sortu dira basamortu erdian. Pertsiar Golkoa da horren lekuko.
Baina erabaki horiek fundatzaile autokrata eta urre beltzaren -batik bat- eskutik etorri dira.

Horrez gain, eraikitze abiadura, gaur egun konpara ezina da duela 100 urte zegoenarekin. 400 metro altuera duten haize-orratzen egiturak 2 urtetan badira dagoeneko skyline-ean. Abu Dhabi, Dubai, Qatar… ez dira bakarrik abiadura handiaz eraiki. Harritu eta txunditzeko eraikinak izan dira. “Altuena” edo “handiena” adjektiboak bilatzen dituzte. Burj Khalifa, 800 metrotik gorako eraikin zorrotz eta erraldoia. Munduko eraikin altuena. Baina badira marka hori apurtzeko bidean dauden egitasmoak. Gehienak ez bakarrik petrolioan oinarritutako ekonomietan, oro har, gainontzeko Asiako beste herrialdeetan. Garapen bidean baino, errekorren bidean.

In vitro hiriak, ezerezetik sortuakBaina hiri hauek ez dira bakarrik miresmen eta liluratik behatu behar. Izan ere, goraka eta alboetara hedatzen diren gune hauetan, langileen eskubideak etengabe urratzen dira. Dirua gurtzen den toki hauetan, kapitalismoaren ikur hauetan -Pertsiar Golkoan bereziki- eraikuntza eta garbiketa langile xumeenek ez dute langabezia eskubiderik, nagusiak bere behargin atzerritarren pasaporteen jabe dira eta sindikatuek ez dute ia ahotsik. Inperio handienak askoren sufrimenduan eraikiak izan dira. Oraingoan ere, ez gabiltza urrun.

In vitro hiriak, ezerezetik sortuak