Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan –

Azken asteotan, ibilgailu elektriko berriak pil-pilean egon dira. Denok ikusi dugu komunikabidetan, nola Ada Colau, Bartzelonako alkatea, prest dagoen patinete elektrikoak debekatzeko, zirkulazio legegintza berria garatu arte. Honekin batera, hauxe Katalunian pasatu zen bitartean, Bilbon, garraiobide zinegotziak azaldu zituen udalaren azken neurriak Bilbotarrak hobeto mugitu daitezen: bizikleta elektriko publikoak. Jadanik hainbat hiritan martxan jarritako eredua ezarriko dute. Batzuen esanetan, ibilgailu berri hauek eredu ekologikoenak dira hirien auzo guztiak hurbiltzeko. Beste batzuen ustez, ordea, alferkeria baino ez da. Esanak esan, ondo iruditu ala ez gailuak hirietan heldu dira geratzeko.

Ildo beretik jarraituz, esan genezake azken bolada honetan benetako iraultza egon dela garraiobideen arloan, gurpil bakar edo biko gailuetan batez ere. Izan ere, sektore honen arabera, klima aldaketak hiriak kaltetu ditu bereziki eta autoek ez dute inolako etorkizunik bere kaleetan. Horrexegatik, kaleko ibilgailu indibidualek azken 5 urteetan gorantz besterik ez dute egin. Zehatzago esanda, baterien autonomía eta potentzia handitu da eta honek aukerak zabaldu ditu. Horrela, jendeari dagokionez ibilgailu elektrikoak gero eta fidagarriagoak dira eta kontuan hartzen hasten ari dira etxetik lanpostua edo eskolara abiatzeko. Izan ere, makina hauek abantaila handia dute autoen aldean, lantokira joateko erabili ez ezik etxean, eskolan edo beste eraikinetan sartu ahal direlako ere aparkalekuaren arazoa konponduz.

Gaur egun ibilgailu elektrikoen artean eskaintza zabala dago:

  • Segway: bi gurpil horizontala eta tartean xafla bat. Heldulekua dute, perpendikularrean xaflarekiko…

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

  • Patinete elektrikoa: 2 gurpil xafla batean bertikalki jarrita daude (goitik begiratzen badugu). Heldulekua izaten dute aurrean.

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

  • Gurpil bakarrekoa (monopatína): oinak gurpil bakar horren alboetan jartzen da. Agian ikusgarriena.
  • Umeen monopatina: Segway modukoa, baina gurpil txikiagoekin eta helduleku barik.

 

 

  • Bizikleta elektrikoak: handienak dira, baina abiadura eta autonomia handiena lortzen dute. Merkantzia edo zamak eramateko aukera onena da, baina astunagoak eta handiagoak dira aurrekoekin alderatuz.

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

Ikus daitekeenez, iraultza honetan, ibilgailu tradizionalez gainera, umeen monopatina edo bizikleta elektrikoak esate baterako, asmakizun guztiz berriak agertu dira. Hauen artean, “Segway” eta “Gurpil bakarrekoa” izeneko gailuak azpimarratzeko moduak dira izugarrizko arrakasta lortu dutelako. Izan ere, mundo osoko hiri askotako espaloiak gaur egun “segway” ibilgailuz erabat beteta daude eta ez dago inolako arautegirik hauen inguruan. Hortxe dago koska. Nahiz eta abiadura gehiegi ez izan, auzokide elkarteek udalaren aurrean salatu dituzte gailu hauek bere kaleetatik oinez ibiltzeko eskubidea ez errespetatzeagatik. Kataluniako hiriburuan bere debekua airean dago.

Gehiegi luzatu ez naizelakoan, esan behar dut ibilgailu elektrikoek jendea bere klima aldaketarekiko axolagabetasunetik atera dutela eta jakinarazi digutela beste garapen eredua posiblea dela. Edonola ere, “segway”en kasua adibide bizia da nola ekimen baikorrak eta justuak porrot egin dezakeen presarekin ezarriz gero.

Ibilgailu hauen guztien ezaugarri amankomunak: 

-Ibilgailu indibidualak.

-Azken 5 urteetan hedatu dira. Bateriaren autonomia, fidagarritasuna eta potentzia handitu da. Ondorioz, aukerak zabaldu dira eta asmakizunak ere agertu dira (adibidez, aurrera egiteko eta balaztatzeko sistemak, pedalik edo botoiak erabili ordez, aurrera makurtuz aktibatzen direnak).

  • Abantailak:
    • Errazak eramateko: etxe, lanpostu edo eskolara sartu ahal dira.
    • Auto, autobus, tren, metro edo oinez joateari alternatiba eskaini.

 

  • Desabantailak:
    • Ezin da merkantzia handirik eraman.
    • Ez dira oso azkarrak (mugatuak daude zentzu horretan). Gehien jota 80km/ordu bizikletan -kasuan eta 10 km/h patinete batzuetan.
    • Ez dute euritik ondo babesten.
    • Alferkeria eta gizentasuna sustatu. Oinez ez ibiltzeko joera bultzatu daiteke.
    • Leku askotan ez dago arautegirik ibilgailu hauen inguruan. Hiri batzuetan ordenantzak ezarri dituzte, ibilgailu batzuk espaloitik eramatea debekatuz.

 

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan

2 pentsamendu “Ibilgailu elektriko berriak: Alternatiba bideragarriak distantzia laburretan”-ri buruz