Hilketaz inguratutako haurtzaroak

Hilketaz inguratutako haurtzaroak

Hilketaz inguratutako haurtzaroakMundu bat non milioika haur dauden “gerretara jolasten” jostailuzko pistola batekin edo bideo-jokoen bidez. Beste hainbat haur behartuta daude benetako gerra bizitzera, gudari bilakatu behar dira¬† gaztetatik. Beraientzat gerra ez da dibertigarria; haien oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkie.

Etorkizuna zapuztuta ikusten dute egunero. Mundu osoko gatazken, gerrako ankerkerien biktima errugabeak dira haurrak, kaltetuak. Hala ere, beren bizitza eta beren haurtzaroa berreskuratzea, beraiei itzultzea hain da zaila, ia ezinezkoa dirudi. Horietako batzuk bahituak izango dira edo indarrez kontratatuak; beste batzuk pobreziara bultzatuak izango dira.

Haurrak borrokarako kontratatzea legez kanpo dago, haurren eskubideak urratu egiten direlako. Mundu osoko haurrak dira egoera honen biktima, ehunka mila. UNICEFeko kalkuluen arabera, mundu osoan 300.000 haur dira talde armatuetan parte hartzen dutenak; funtzio desberdinekin, hala nola, soldadu izaten, sukaldari, atezain, mezulari edota espioi. Eta neskak harreman sexualetarako bortxatuak dira askotan.

Bizi garen XXI. mende honetan lotsagarria eta jasanezina da umeen ahultasuna dirudiena  baino herrialde gehiagotan hedatuta egotea. Umeak umeei dagozkien jolasetan aritu behar dira, gudak eta armak alde batera utzita.

Hilketaz inguratutako haurtzaroak
bortizkeria, gudak, haurtzaroa, ume soldaduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude