Hesien artean

Hesien artean – 

Hesien artean

Txikitatik gure inguruan animaliak izan ditugu, eta zoologikoetara edo zirkoetara eraman gaituztenean hur-hurretik ikusi ahal izan ditugu animali basatiak, esaterako. Beti egon dira horrelako lekuak non animaliak erabiltzen baitira gu entretenitzeko baita gure arreta deitzeko ere. Ikusi eta ikutu ditugu eta nagusitu gara haien artean. Ikustea besterik ez dago urtero hemen alboan egiten diren ikuskizun basatiak. Bilboko Aste Nagusian Etxebarria parkean ikusten direnak. Baina, ziur zaude haiek gustura daudela? Galdetu diozu zure buruari nolako tratua jasaten duten?

Mexikon adibidez, 10 zirkutik 6k tratu txarra ematen dizkiete animaliei, eta ziur aski munduko hainbat lekutan ere bai. Guztiok dugu gustoko animaliak ikustea, baina horren atzean ikusten ez ditugun gauzak hobe da estalita geratzea. Elikadura desegokia, maitasun falta, eraso fisikoak… Heriotza. Beharrezkoa da animaliak arriskuan jartzea gu arratsalde desberdin bat izateko? Ez.

Animaliarik gabeko zirkuak ez dio uzten zirkoari izaten. Gaur egun dagoen teknologiari esker, ikuskizun desberdinak egin daitezke ikusleak harritzeko. Azken batean, animaliekin lortu nahi duten bakarra ikusleok erakartzea da, jakina dirua irabazteko. Bestalde, ikuskizunekin irabazten duten diruaz gain, animalien, batez ere exotikoen, izugarrizko trafikoa egiten jarraitzen dute.

Hitz gutxitan, ez bazaigu etikoa iruditzen pertsona bati tratu txarrak ematea, zergatik ongi iruditu beharko litzaiguke animalia bati plazer hutsagatik gauza bera egitea. Izan ere, horrekin egiten dugun bakarra animalien bizitza eta askatasuna lapurtzea da. Haiek beren habitatera egokitu badira, ez gara inor beren lekutik ateratzeko. Horregatik, bada, merezi duten askatasuna izan beharko lukete. Horregatik, udalek ez lukete diru publikorik gastatu behar horrelako espektakulu ankerretan, gauza garrantzitsuagoak daude eta.

Alba eta Iraia

Hesien artean

7 pentsamendu “Hesien artean”-ri buruz

  • Animalia guztiek dituzte eskubideak, aske izan beharko lukete eta beren kabuz bizi. Egin beharreko aldaketa dela uste dut.

  • Animaliek ez dute eskubiderik, Soraya. Printzipio eta arau juridikoek pertsonok gizartean dugun jokabidea nolakoa izan behar den zehazten dute, ez animalien portaera nolakoa izan behar den.

    Eta artikuluarekin orokorrean bat egiten dudan arren, esan beharra daukat zoologiko batzuei esker espezie ugari babestuta daudela.

  • Zer nolakko gauzak jasan behar duten animaliak…

  • Penagarria oraindik horrelako gauzak jarraitzea egiten.

  • Guztiz ados nago testu honekin! Animaliak gizakiok bezain askatasuna merezi dute.

  • Hego, zera diozu: “Animaliek ez dute eskubiderik, Soraya. Printzipio eta arau juridikoek pertsonok gizartean dugun jokabidea nolakoa izan behar den zehazten dute, ez animalien portaera nolakoa izan behar den”.

    Gauza bat da printzipio eta arau juridikoak zer diren gaur egun, eta bestea, zer izan behar luketen etikaren ikuspuntutik. Zeren printzipio eta arau juridikoek gizarteari eragin behar diote, noski, baina pertsonen animaliekiko jokabidea ere arautu dezakete (berez, egun egiten duten bezala), ikuspegi etikoago batean oinarrituta.

    Animalien sufrimenduarekiko apurtxo enpatikoagoak izateko tartea badugu, ez duzu uste?

  • Ipar, arrazoia eman didazu.

    “pertsonen animaliekiko jokabidea ere arautu dezakete”. Pertsonen jokabidea, ez animaliena.

    Txakurrek ez dute katuak ondo edo gaizki tratatzeko eskubiderik.

    Zuk txakur bat izateko eskubidea duzu, baina baita txakurra ondo zaintzeko derrigortasuna.

    Erabil dezagun ondo terminologia.