Bidezkoa al da heriotza zigorra?

Heriotza zigorra

Heriotza zigorraHeriotza zigorra lege prozesu bat da non pertsona bati egindako krimenengatik Estatuak hiltzeko zigorra ezartzen dion. Gaur egun, 38 Estatuk zigor polemiko hau dute bere legedian. Krimenen kopurua jaisten duela konprobatuta dago, baina benetan bidezkoa al da heriotza zigorra?

Alde batetik, esan beharra dago heriotza zigorra duten herrialdeetan krimen tasa jaisten dela. Adibidez, frogatuta dago estatu batuetan lege hau duten estatuetan krimen gutxiago egiten direla, batez ere herrialde honetan oso polemikoa izan da arau hau, historian zehar herrialde honen legedian egon delako. Hala eta guztiz ere, hainbat estatutan abolitu egin dute. Nire ustez, heriotza zigorrak kriminalek hausnartzea eragiten du, arau hau dudarik gabe gogorrena delako. Delitu larriak egin dituzten gaizkileek hainbat urtez itxaron behar dute, azkenean exekutatuta izateko. Nire iritziz, denbora hori da zigorrik gogorrena. Are gehiago, hainbatek zentzua galtzen dute eta zoratu egiten dira.

Bestalde, estatua gizon bat hiltzeko ea nor den galdetzen diot neure buruari. Eskubidea al du pertsona bat hiltzeko? Nire ustez, bizitza gure ondasunik baliozkoena da eta inork ezin liguke kendu. Pertsonak aldatzeko gai dira eta barkatzeko baita ere. Horregatik, kriminal orori aldatzeko aukera eman behar zaiola uste dut. Beste alde batetik, zenbait herrialdeetan dauzkaten arauak erabat desegokiak eta matxistak dira, hala nola, Iranen adulterioa jardun duten emakumeei baita sodomia jarraitzaileei, heriotza zigorrez epaitzen dira. Gainera, haien exekuzio motak mingarriak eta lotsagarriak dira adibidez harikatzea, non exekuzio bakoitzetik espektakulu bat egiten den.

Azkenik, nahiz eta, heriotza zigorrak alde onuragarriak dituen onartzen badut ere, nire ustez, XXI. Mendeko gizartean ez dago lekurik arau honentzat. Beraz, oraindik ere bere legediaren parte hartzen duen herrialdeetan abolitu egin beharko litzateke.

Heriotza zigorra