Azken egunak abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzeko

Hartu parte abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian

Hartu parte abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian

Gazte, gogoratu jairik jai edo itsasertz urrunen batean galduta ibili arren, edo toki turistikoren bateko jatetxeren batean jo eta su lanean, Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzeko aukera duzula abuztuan ere.

Hilabetearen bi herenek igarota ditugun honetan, eta opor sasoia finitzear dela, buruan zer darabilkizun jakiteko irrikaz gara.

2016a geroztik, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, Zuzeuk 150 euro banatzen ditu hilero-hilero 30 urte azpiko sarrera onenarentzako. Lehiaketak gazteak euskaraz idaztera xaxatzea du helburu.

.

Kontutan hartu

Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna; idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea; eta testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a.

Abuztuko Zuzeu Gaztea Saria, zeuk noiz idatziko zain! Abuztuko Zuzeu Gaztea Saria, zeuk noiz idatziko zain!
Hartu parte abuztuko Zuzeu Gaztea Sarian

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.