Hain erraz erabili, hain erraz kaltegarri

Hain erraz erabili, hain erraz kaltegarri –

Telefonoarekin denbora gehien pasatzen duen munduko 5. herrialdea da Espainiako Estatua. Mugikorrak gure bizitzako ezinbesteko elementu bihurtu dira, horrek ez du esan nahi haien menpe gaudenik edo beti soinean eramateak obsesio bihurtzen ari dela, ez. Zerbaitek mendekotasuna sor ahal izateko hiru faktore bete behar dira; batetik erabilera arazotsuko patroia, bestetik, abstinentzia-sindromea izatea eta azkenik, joera bat dosiak handitzera bultzatzen duena. Mugikorren kasuan azken bi faktoreak ez dira betetzen (eszepziozko kasuak badaude). Baina, nahiz eta faktore edo ezaugarri hauek ez bete (zorionez), argi dago mugikorra izugarri erabiltzen dugula.

Hain erraz erabili, hain erraz kaltegarri

Lehen esan bezala, mugikorrek gure eguneroko bizitzan parte hartzen dute, hori da, ekintza asko errazten dizkigutelako, eta ez hori bakarrik, aukera mugagabeak eskaintzen dizkigu. Ez dut uste, jada mugikorrek dakartzaten abantailak edo eskaintzen dizkiguten aplikazio, kamera, informazio, teknologia, aurrerakuntza eta abarrei buruz hitz egitea derrigorrezkoa denik.

Gaur egun, denok daukagu mugikorren bat, batzuk Iphone berriena, beste batzuk smartphone sinple bat, baina, baita denetarik daukana, dagoeneko mugikor  guztiek abagune izugarriak eskaintzen dizkigute. Denok telefonoren bat dugula esatera ausartu naiz, ezagutzen ditudalako, konkretuki, klaseko lagunen batek esan didalako, haien aitona- amonek ere mugikorrak dituztela, baina, ez deiak bakarrik egiteko erabili ditzaketen mugikorrak, ez, baita zera ere!

Orain familiako kide jakintsuenek, traketsenek, edadetuenek WHATSAPP daukate. Bai, ni bezala txundituta eta aho zabalik geratu bazara, ulertzen zaitut. Ez dezagun ahaztu umeak badaudela ere, mugikorrak inoiz baino lehenago izaten hasten direnak, orain gabonetan “ME LO PIDO!” edo “HORI NEURETZAT!” esaten duten bakoitzean, eskuetan “juguettos”en aldizkaria izan ordez “the phone house”k mugikorren eskaintzak dakarren aldizkaria dute. Ikus dezakegunez, denok daukagu hain erabilgarria eta polita den aparaturen bat, baina, ziur nago oso gutxik dakitela, mirari honen barruko zirkuitu elektronikoak edo beren erraietan daukaten materiala nola lortzen den.

Mugikorrak ezkutatzen duena

Kongoko ekialdean bizi den gatazka nahiko larria da. Bigarren mundu-gerra amaitu zenetik jende gehien hil den herria da, zehazki, 5.000.000 lagunetik gora. Bertan bortizkeria munduko beste lekutan baino handiagoa da. Gainera, emakumea izanda gogorragoa eta latzagoa da hor bizitzea, bortxaketa sexualeko tasa altuenak ere bertakoak direlako. Urtean 100.000 emakume bortxatuak izaten dira.

Datu hauek aipatzeak garrantzia handia dauka, horrelako egoerak gure kontsumismo altuko bizitzarekin zuzenki erlazionatuta baitaude. Izan ere, mugikorrak egiteko behar diren hainbat materialetatik, haietako lau Kongotik lortzen dira, lau mineral dira konkretuki: urrea, tantaloa, wolframioa eta eztainua.

Hain erraz erabili, hain erraz kaltegarri

Hobetu ulertu ahal izateko; tantalioak mugikorrak zarata egin dezan erabiltzen da, wolframioa dardarak sortzen ditu, eztainua berriz, zirkuituak soldatu ahal izateko eta azkenik, urrea, kableak estaltzeko. Hau horrela izanik, derrigorrezkoak dira material hauek eskura izatea, hainbat aparatu elektroniko martxan jarri edo funtzionatu ahal izateko. Baina, mineral hauek lortzea ez da batere lan erraza, langileak edo esklaboak meategietan sartu behar dira eta bertan lan egin behar dute, mineral hauek lortzeko, aldez aurretik jakinda arriskuak dakartzala bertan lan egitea. Biolentziari dagokion haria ez galtzeko, indarkeria tasa altuen arrazoia aurkeztu beharra daukat. Kongon talde armatuak existitzen dira, zeinek mineralen salmentarekin armak erosten dituzte. Milioika dolar irabazten dituzten mineralen komertzioagatik, hortaz, imajinatu zenbat arma eros ditzaketen. Gurpil zoroaren tankera hartzen duen joera da.

Horregatik deitzen ditugu “gatazkako mineralak”, bide luzea egin ohi dute meategietatik gure mugikorretara. Talde armatuek meategiak kontrolatzen dituzte, zergak kobratzen dituzte eta kontrabando bideak menderatzen dituzte. Haiek ere kontrabando-mineralak ondoko herrietara pasatzeaz arduratzen dira.

Azkenik, mugikorren bizitza amaitutzat ematen dugunean, nahiz eta debekatuta egon telefonoak Afrikara itzultzen dira, zabor teknologiko itxurarekin. Poluzioak eragiten duen ingurumen-hondatzeak, populazio lokalaren bizitza laburtzen du eta bere bizitza-baliabideak hondatzen ditu. Zer esanik ez, talde armatuei buruz, boterea lortzeagatik, berriro ere borroka egiten dute bortizkeria bultzatzen eta populazioa zigortuz. Hau da benetan gure mugikorrek ezkutatzen duten errealitate gogorra…

Hain erraz erabili, hain erraz kaltegarri