Gure gazteak Europako azkenak

Gure gazteak Europako azkenak –

EINk orain dela gutxi argitaratutako ikerketa bati begiratuz, ez da zaila konturatzea Euskal Herriko gazteon ingeles maila Europako batez bestekoaren azpitik dagoela. Baina, zer nolako garrantzia du ingelesak gaur egun gazteon artean?

Gure gazteak Europako azkenakIngelesak gero eta garrantzia handiagoa du bizi garen mundu globalizatu honetan. Euskal Herrian haurrak Europar Batasuneko beste herrialde askotan baino lehenago hasten gara eskolan ingelesa ikasten, hala eta guztiz ere, ez da nahikoa eta ehunekoek hori erakusten dute; eskolako ingelesarekin ez da nahikoa. Horregatik, ikasle asko akademia pribatuetara joaten gara; ingelesak laguntzen duelako atzerrian ikasteko, lanerako, eta bidaiatzeko ez ezik beste kultura batzuk ezagutzeko ere.

Hala ere, eskolan astean bizpahiru ordu ikasten ditugu bakarrik, eta haur asko horrekin konformatzen dira. Arrazoi horrengatik, hasten garenean, lana bilatzeko eta bidaiatzeko aukera gutxi ditugu, eta horri, konponbide bat jarri behar zaio ahalik eta lehen; adibidez, beste herrialde batzuetan, filmak eta telesailak ingelesez ikusten dituzte eskolan edota etxean, azpitituluekin, noski. Beste herrialde askotan, ikasten dituzte zenbait ikasgai ingelesez, hala nola, matematika edo biologia, edo barnetegietara joaten dira eskolarekin.

Euskal Herriko hezkuntza sistema ez da txarra, areago, ona da; baina hobetu dezakegu zenbait gauzetan. Adibidez, eskola askotan hasi dira irakasgai gehiago ikasten ingelesez, eta lortu dituzten emaitzak aldekoak dira eta bide onean daudela diote.

Agian, etorkizunean arazo horretarako irtenbide berriak aurkituko edo sortuko ditugu. Atzerrira joatea ikastera aukera bat izan ahal da bilatzen dugun irtenbide gisa. Ingelesez hitz egiten den herrialde batera joatea eta bertako jendearekin elkarrekin bizitzea eta hitz egitea oso lagungarria da, hizkuntza praktikatzen delako. Laburbilduz, Euskal Herriko hezkuntza sistemak ingelesarentzako duen ikasketa plana ez da efektiboa eta begibistan dago irtenbide bat bilatu behar dugula lehenbailehen.

 

Pablo eta Daniel

Gure gazteak Europako azkenak

11 pentsamendu “Gure gazteak Europako azkenak”-ri buruz

  • Euskal Herriko hezkuntza sistemak ez ahalbidetzen euskaraz ikastea ezta urrririk ere! Eta gainera gainbehera doa gazteen euskara maila. Gure herrian esate baterako D eredu publikora joaten dira, besterk ere ez baitago, eta euskaraz ez dakite. Ez, ez, tutik ere ez dakite. hizkuntza informla entendatu ere ez. Zer egin hekatonbe honen aurrean? Ingelesa gehiago?

  • Demonio deabrua 2021-11-04 15:44

    Artikulu-iruzkin-komentario txiki honek akats larri bat dauka, Pablo eta Daniel. Zein da Euskal Herriko hezkuntza sistema? Berdin irakasten al da Seaskan, Amaran, Lauaxetan edo Balmasedako institutuan? Zergatik ez irakatsi frantzesa eta espaƱola Euskal Herri osoan atzerriko hizkuntza gisara? Ezin da Euskal Herriko hezkuntzaz ez eta hezkuntza sistemaz unitate bat bailitzan.

  • Listening and reading 2021-11-05 09:42

    Min handia ematen badizu ere, onartu behar duzu ingeles ona izatea askoz garrantzitsuagoa dela etorkizunari begira, eta euskarak baino ate gehiago irekitzen dizkizu. Egia da euskara-maila gainbeheran dagoela, baina ingelesak ez du garrantzirik galtzen horregatik. Eta nahiago dut nire seme-alabek ingeles maila ona izatea euskara baino.

  • Euskal Herriko institutu guztietan berdin irakasten ez bada ere, ikasketa-plana berbera bada, irakasgai bera irakasten da alde guztietan. Eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteari dagokionez, ez dut uste horri erantzun behar zaionik.

  • Listening eta reading-i: ez etorri hona euskara iraintzera. Horretarako badituzu ultraeskuineko foroak eta gainontzeko simaurtegi supremazistak. Hemen ez dugu zu bezalako troll baten gorrotoa eta kolonizazio mentala jasateko gogorik.

  • Mikel Haranburu 2021-11-05 10:35

    Ingelesa ez da garrantzitsuagoa etorkizunari begira; etorkizuna ez da gauza bat eta bakarra guztiontzat, baldin eta ez bazara proposatzen ari munduko hizkuntza bakarra Ingelesa izatea eta beste 6.000 hizkuntzak galtzea. Norberak bere etorkizuna du, eta horretarako tresnak aukeratuko ditu. Tresnak, ez hizkuntzak. Hizkuntza, gurea, Euskara da. Horrek ez du zerikusirik Ingelesa edo Katalana ikastearekin. Horiek euskaldunontzat tresnak dira. Nork bere etorkizunari begira diezaiola. Eta ez Ingelesa ikasaraztea den negozio itzela sustatzeari.
    Ate asko ireki dezake hizkuntza bat jakiteak, baina, zenbat eta jende gehiagok ate horietatik pasa nahi duen, hainbat eta gutxiago balio du horrek. Gainera, ateak irekita izateak korronteak sortzen ditu, eta hori ez da ona…

  • Ion Urrutikoetxea 2021-11-05 10:40

    Independentziarekin ados zaude edo ez zaude ados? 1998az geroztik, euskal soziometroaren inkestatzaileek urtean hirutan errepikatu dute galdera bera, eta orain arte inoiz ez dute baztertu Euskadi Espainiako gainerako lurraldeetatik bereiztea % 41eraino iritsi izana.
    DATUAK, EZ IRITZIAK.

  • Listening eta Reading-i, ados nago ingeles maila ona izatea funtsezkoa dela gaur egun. Nire zalantza da, zergatik planteatzen duzu euskara vs. ingelesa, eta ez gaztelania vs. ingelesa. Munduratzeko hizkuntza bat behar badugu, zeinek zabaltzen dizkigu ate gehiago, ingelesak edo gaztelaniak?
    Nik ingelesez badakit, euskaraz ere bai. Zertarako behar dut gaztelania? Etxean, lagunekin, lanean, bikotearekin… euskaraz egiten badut, eta atzerrian ingelesez, gaztelania zertarako dut nik?
    Baina ez, ingelesa euskararekin aurkatu duzu. Aztertu ezazu zergatik egin duzun hori.
    Nik nire seme-alabei argi dut euskara erakutsiko diedala, eta koxkortzen direnean, ingelesa. Gaztelania soberan dut.

  • Demonio deabrua 2021-11-05 20:20

    Ez dakit, bistan delako, irakasleren batek ariketa moduan bidalitako hezi gabeko nerabeen etxeko lana debatitu beharko genukeen, baina, Pablo M., Euskal Herria eta Hego Euskal Herrian Espainiak ezarritako administrazio autonomikoa nahasten zabiltza. Halaber, egizu(e) Euskal Herria izen horretaz hausnarketa, “euskal” hitzak pista txiki bat emango dizu(e)lakoan nago.
    Mikel Haranburuk iruzkindutakoarekin %100ean egiten dut bat.

  • Demonio deabrua 2021-11-05 20:25

    Euskal Herria hitzaren inguruko hausnarketa zuk gazteleraren atzerrikotasuna eztabaidatzeari uko egin diozulako diotsut, bestela onartu ezazu frantzesak “Euskal Herriko hezkuntza sisteman” beharko lukeen lekua, zure terminoen nahasmenari jarraiki gaztelerak beste leku beharko lukeelako.

  • Euskara jakitea beharrezkoa da EAEko administrazio publikoan lan egin ahal izateko, hau da, lan-baldintza onenak dauzkaten milaka eta milaka lan postuetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude