Google, hitz egin behar dugu

Google, hitz egin behar dugu –

Google bilatzailean ‘emakumeak‘ idazten hasi munduko hainbat hizkuntzetan eta… ‘Emakumeak… bere lekuan jarri beharko genituzke’ bezalako esaldirekin osatuko digu bilatzaileak gure lehen hitz hori.

Google, hitz egin behar duguEz dut esan nahi Google erreminta matxista denik, baizik eta hitz horiek bilatzen dituztenak matxistak direla. Bilatzaileak proposamena egiten dizu jendeak gehien erabiltzen duenarekin. Adibide asko daude: ‘Emakumeak… ezin dute gidatu’, ‘Emakumeak… etxean egon behar dute’. UN Women, Nazio Batuen Erakundeko agentziak, emakumeengandik kezkatzen dena, diskriminazioaren aurka kanpaina bat egin du Interneten.

Erabili dituen argazkiak lau izan dira, emakume ezberdinak ahoa estalita Google bilatzailearen barrarekin, jende askok bilatzen duen esaldi matxistekin. Behar bada pentsatzen dugu ‘emakumezkoek… ez lituzkete eskubide guztiak izan behar’ edo ‘emakumezkoek… jakin beharko lukete zein den haien lekua’ bezalako esaldiak oso urrun daudela denboran, baina bilatzaileka ez du gezurrik esaten eta memoria digitala oso luzea da.

Kanpainaren sortzailea Christopher Hunt izan da. Bilaketa gehienak Dubain egin ziren, baina ez zen herrialde bakarrean egin bilaketa eta erantzunak oso antzekoak izan ziren leku guztietan. Google enpresari proposamen hauek 2013ko martxoaren 9an egin zizkiotela zehazten dute.

Esperimentuaren erantzunak bakarrik ingelesez agertzen da, baina gaztelaniaz bilatzerakoan, erantzunak askoz hobeto izan dira. Bilatzen baduzu ‘las mujeres deben…’ Agertzen diren lehenengo erantzunak dira: ‘ser sumisas’ eta ‘usar velo’. Baina guztia ez da txarra, gehiago bilatzen baduzu, ere aurki dezakezu ‘las mujeres deberían… trabajar’, beti geratzen da esperantza pixka bat.

Esperimentu hauek gaztelaniaz eta ingelesez egin dira, baina euskaraz? Ez, euskaraz ez dira egin, horregatik, nik egitea erabaki dut.

Proba batzuk egin ditut eta esango nuke, zorionez, euskaraz bilatzen dugunok ez garela hain matxistak. ‘Emakumeak…’ bilatzerakoan, ‘…historian’, ‘…eta kirola’ eta ‘…zientzian’ dira agertzen diren erantzunak.

Zer gertatuko da genero femeninoa aldatzen badugu genero maskulinoagatik? Emandako proposamenak nahiko bitxiak dira: ‘los hombres deben…tomar ácido fólico’ lehenengo erantzuna da. Baina Googlek gehien erabilitako esaldia erakusten du: ‘los hombres no pueden hacer dos cosas a la vez’.

Kanpaina hau ez da bakarra izan, 2012an Eusko Jaurlaritzak ikastaro bat egin zuen ‘la desigualdad de género y sexismo en las redes sociales’ deiturikoa. Ikastaro honekin lortu zutena izan zen jakitea neskek aukera gehiago dituztela eraso birtualak jasotzeko, mutilek baino.

Garrantzitsuena da konturatu behar garela Google, berez, ez dela matxista, azken finean bilatzaile bat besterik ez da. Googlek bakarrik gordetzen ditu jendeak idazten dituen proposamenak, eta zoritxarrez, lehen esan ditudan guztiak dira esaldirik bilatuenak.

Google, hitz egin behar dugu