Gizarte “perfektua”

Gizarte “perfektua”

Esteriotipoak era pasibo batean zerbaiti buruz onartzen ditugun ideiak dira, hau da, inolako esperientzia edo jakintzarik gabe egiatzat hartzen ditugun kontzeptuak. Normalean uste komunak dira, horixe baita haien existentziaren arrazoi nagusia. Gizarte edo talde handi batek zerbait ontzat hartzen duenean, haren kideek ez dute haien arrazoi propioarekin edo saiakerekin bermatzen, baizik eta egiatzat hartzen dute. Horixe da, lagunak, determinismo soziala.

Esteriotipoak, beraz, aurreiritzien menpe daude. Gainera denboran zehar helarazten joan dira, askotan etnia, erlijio, gizarte eta nazioen generalizazio akastunekin nahasiz. Mundu gehienak talde hauei buruz duen pertzepzioak esteriotipoen espantsio arinaren adibide nabarmena da.

Gizarte “perfektua”Esteriotipo asko ez daude ondo ikusita, baina beste batzuk bai. Honek batez ere gazte ugari haien itxura eta nortasunaren zenbait alderdi aldatzera eramaten die, gaur egungo sozietatean leku bat lortzeko. Nire ustez, egoera hau gure kreatibitatearen aurkako eraso bat da, gazteak modak eta gizarte-irizpenak jarraitzen dituzten klon otzanak bihurtu garelako. Antzeko egoera gertatzen da generoko esteriotipoekin, urdina eta arrosa, gizona eta emakumea, maskulino eta femeninoa…. oso desberdinduta dauden mundu batean bizi garelako. ¿Zergatik gure afizioek, arropak, itxurak… genero bat izan behar dute?

Ondorioz, gizartea nolabait formateatzea ezinbestekoa dela uste dut. Esteriotipoak alde batera utzita benetako askatasuna lortuko genuke. Zorionez, gaur egungo belaunaldietako pertsona askok nahiz nagusi batzuk ni bezala pentsatzen dute. Baina, behin behineko aldaketak ez dira gertatuko herritar guztiek ideologia honekin ados egon arte. Ordurarte, itxaroten egongo naiz, gizarte faltsu eta sailkatzaile honek pixkanaka bere burua suntsitzen duen artean.

Gizarte “perfektua”