Giza dragoia. Generotik gen-erora

Giza dragoia. Generotik gen-erora –

58 urteko gizon bat 20 urtetan egindako ebakuntza eta modifikazioen ondorioz, generorik gabeko giza-dragoi pertsona bihurtu da. Richard Hernandez izenarekin jaioa eta haurtzaro zail eta gogor baten ondoren, egun Tiamat Legion Medusa izenari erantzuten dio.

Giza dragoia. Generotik gen-erora

Txikitan, bere gurasoek bera eta bere 2 arreba baso batean abandonatu zituzten. Aitona-amonek hartu zuten euren ardura, baina, antza, tratu txarrak jaso zituzten. Nolanahi ere, Richard-ek aurrera atera zuen bere bizitza, baita banku bateko goi-kargua eskuratu ere. Baina 1997 urtean HIESa diagnostikatu zioten. Horrek bere bizitzarekiko ikuspegia aldatu zuen. Bere homosexualitatea aitortu zuen (11 urterekin ohartu zen horretaz eta eskolan jazarpena pairatu zuen) eta bere lehen moldaketak egiteari ekin zion, lehenengo “adarrak” azal azpian txertatuz. Garai hartan, bizitza itxaropena HIESdunentzat ez zen oso oparoa, gaur egun ordea, gaitza ia guztiz gainditu du eta birusa ezingo lieke ezta besteei kutsatu ere.

Orduan egindako aldaketa, aldiz, hasiera baino ez zen izan. Aldakuntza erabatekoa izan da. Mihia banandu, atzazal artifizialak erantsi, hortzak erauzi edo zorroztu, belarriak eta sudurra moztu eta moldatu, tatuajeak nonahi azalean zein begietan… Harry Potter-en Voldemort pertsonaian inspiratutako narrasti transespezie izan arte. Tiamat izena aukeratu zuen, Mesopotamiako “kaos eta sormenaren jainkosa”ren ohorez.

Giza dragoia. Generotik gen-erora

Bere lana utzi behar izan zuen eta guztira 75.000$ gastatu ditu bilakaera prozesu oso horretan. Ia amaitutzat du. Datorren urtean Mr. Bojangles, hots, bere zakila erauzteko asmoa du eta horrekin behin betiko bukatutzat emango du, dirudienez.

Berak aldarrikatu nahi duena zera da; berarena bezalako transformazioa egiten dutenak ez direla gen-ero hutsak. Ez dira gutxietsi behar edo zoro moduan tratatuak izan behar. Izan ere, berak erakutsi duen moduan, zientzia-fikzioko pertsonai izan aurretik bizitza “arrunt eta ohiko” gauzatu ahal izan zuen. Edozein pertsona bezain abegitsu, maitakor edo zintzoa izan daitekeela frogatu du eta horrela adierazi  du kazetariekin egindako agerraldietan. Munduan barrena, badira bera bezalako hainbat pertsona bitxi, baina bere kasua muturretakoa da. Hala, egon daitezkeen besteentzat inspirazio iturri eta erreferente izan nahi du.

.

Giza dragoia. Generotik gen-erora

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude