Getxo hasi da HHSen edukiontziak berritzen

Getxo hasi da HHSen edukiontziak berritzen

Getxo hasi da HHSen edukiontziak berritzenUdala hasi da herriko edukiontziak berritzen. Guztira, 1.789 edukiontzi berri ipiniko dira.

Urdinak (papera eta kartoia), horiak (ontziak) eta marroiak (organikoa); hauek denak 422 toki ezberdinetan banatuta egongo dira. Toki batzuetan edukiontzi berdea (beira) eta laranja (landare-olioa) ere jarriko dituzte. Edukiontzi marroia otsailaren amaiera aldera ezarriko da eta aurreikusita dago guztiak 2017ko lehen lauhilekoaren amaierarako ipinita egotea. Hura irekitzeko txartela bat behar izango dugu. Aurreikusita dago paper, ontzi eta errefusaren edukiontziak urtarrilaren amaierarako guztiak ipinita egotea. Edukiontzi berrien diseinuari esker, kargatzean eta deskargatzean sortzen den zarata txikitzen da.

Auzotarrek, ahalik eta hondakin kopuru handiena bidaia bakar batean uzteko aukera izango dute. Antolamendu berriarekin, edukiontzien guneak berdinduko dira eta hemendik aurrera, gutxienez, 4 edukiontzi egongo baitira gune bakoitzeko:organikoarena, paperarena, ontziena eta errefusarena. Beste toki batzuetan, 5 izango dira (beirarena gehituz), edo 6 (olioarena sartuta). Horren ondorioz, zenbait guneetan trafikoa berrantolatu behar izan da, esate baterako, Lañomendin eta San Nikolasen, Algortan. Bestalde, toki gutzi batzuetan, gaur egun dauden edukiontzi berberak utziko dira, alde horietan bilketa zerbitzua ezarri nahi baita.

“Berrikuntza hauekin, eta eskaintzen ditugun gainerako zerbitzuekin, gure eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakinak sailkatzeko lana errazten da. Eta horretarako, berriro diogu, guztion laguntza ezinbestekoa da”, azaldu du Imanol Landa alkateak. Informazio-liburuxkak bananduko dira gutunontzietan edukiontzi bakoitzean zer material utzi daitekeen gogoratuz. Ala eta guztiz ere, bideo bat ere argitaratu da, proposatzen den zerbitzua laburtzen duena, eta udal webgunean ikus daitekeena.

Nire ikuspuntutik, Getxon edukiontziekin egiten ari den berrikuntza proiektua, ideia oso egokia, eta batez ere, erosoa iruditzen zait. Orain direla urte gutxi batzuk, edukiontziekin zegoen planteamendua ez zen txarra, baina esana beharra dago sistema horren banaketa ez zegoela oso ondo bananduta. Hala ere, aurtengo sistemarekin konparatuz, 2017 koa erabat erosoagoa da, bai langileentzat eta bai zaborra sortzen dutenentzat.

Getxo hasi da HHSen edukiontziak berritzen

Zer duzu buruan “Getxo hasi da HHSen edukiontziak berritzen”-ri buruz

  • Oker ez banago organikoaren eta errefusaren edukiontziek txipa edukiko dute, ezta? Trazabilitatea garrantzitsua da emaitza onak lortzeko. Artikuluan hori bota dut faltan, helburuak aipatzea. Askotan hondakinen bilketaz hitzegiten da helburuak aipatu gabe, Horrekin egiten dena ondo dagoen ala nahikoa ez den jakitea ezinezkoa da.
    Nire ustez oringo urratsa ez da nahikoa hondakin guztiak gaika biltzeko, baina norabidea ona da eta helburuak garbi edukiz gero urrats berriak ezartzeko aukera ematen du.