Genero rolak: Beharrezkoak?

Genero rolak : Beharrezkoak?

Genero rolak: Beharrezkoak?Gizon eta emakumeek aspalditik izan dute estereotipo ezegokiko rola ezarrita. Lehenik, esan beharra dago pertsona askok okertzen duela genero hitza sexu terminoarekin. Norbaiten sexua haren ezaugarri biologikoak definitzen du. Aldiz, pertsona bakoitzaren generoa norberak identifikatzen duena da, eta populazio gehienak ez dakiena da genero binarioak baino gehiago existitzen direla.

Hori esanda, nire ustez egia da historian zehar genero rolak jasanberagoak bihurtzen joan direla, baina oraindik bide luzea falta zaigu berdintasunera iritsi arte. Nik uste dut pertsona bakoitzak nahi duen moduan portatu edota jantzi ahal dela etiketarik jarri beharrik gabe. Genero rol nagusiak hurrengoak dira, mutilen kasuan; kolore urdina, autoen jostailuak,etxe kanpoan lan egin, ariketa fisikoan interesa… Nesken kasuan; kolore arrosa, panpinak, sukaldeko jolasak, etxean lan egin, modan interesa…

Nire iritziz, genero roletatik libratu behar gara. Ez bakarrik hain nabariak diren rolez, baizik eta egunero jakin barik ikusten ditugunez. Esate baterako, denda gehienetan saltzen dituzten produktuak “neska” edo “mutil”-entzat sailkatuta daude. Inork ez du debekatzen gizon batek emakumeen arropa erostea adibidez; baina kasu askotan gizon hori ez da ausartuko soineko bat janzten, nahiz eta benetan nahi duena izan daitekeen. Eta hori da nire ustez gizartearen arazoa. Ez bakarrik gaur egungoa, zeren eta lehen esan dudan moduan, arau hauek antzinetik datoz, non familia batean aita etxetik kanpo lan guztia egitea hobeto ikusten zen, ama umeak zaintzeaz eta etxea garbitzeaz arduratzen zen bitartean. Zoritxarrez, oraindino dago ideologia hori jarraitzen duen jendea.

Bestalde, aipatzekoa iruditzen zait nola gizarteak beti erabakitzera destinatuta gaituen, batez ere generoaren kasuan. Hasieran esanda bezala, azpimarratuko dut genero bitarikoak baino gehiago daudela. Hau da, zerrenda luze bat egin daiteke gizakiak identifikatzen diren generoekin, eta ez dut imajinatu ere egin nahi nola sentitu ahal diren pertsona horiek testu honetan aipatutako gehiena gertatzen zaienean. Esate baterako, zein komun publikora sartu behar dira?

Normala da gehienok kasu hauek ez aditzea, horrelako egoerak ez baitira ugariak. Baina saiatu pentsatzen besteengandik desberdina edota ez ulertua sentitzen zarela. Zure lekua mundu honetan zein den ez jakitea. Horregatik, nahiz eta gai konplexua izan, genero roletatik libratu behar gara.

Gener rolak: Beharrezkoak?