Gazte, ZUZEUk saritu nahi zaitu

Gazte, ZUZEUk saritu nahi zaitu

Atsotitzak “maiatz lore, lore eta lore” dioen arren, Zuzeu Gaztea Saria ez du udaberriak loratu eta partaidetza eskasa du, oraingoz, maiatzean.

Kontua da lehiaketak 150 eurorekin saritzen duela hilero-hilero 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena (izan daiteke testu soil, argazki bilduma, bideo, marrazki…); Azkue Fundazioaren laguntzarekin ematen dena.

150 euro ditugu zeuretzako, ez galdu aukera!

Lehiaketan parte hartzen duen gazteak benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, bere argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).

Euskaraz idatzi gura duen gaztea akuilatzea du helburu 2016ko urtarriletik banatzen den sariak.

.

Gazte, ZUZEUk saritu nahi zaitu
Gazte, ZUZEUk saritu nahi zaitu

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere hartuko da kontutan: argazkiak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.

.

Zuzeuko Gaztea sariak azken lau hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen.  Orain arteko irabazleak, hauexek izan dira:

.

Gazte, ZUZEUk saritu nahi zaitu

.

Zuzeu Gaztea Sariak 150 euro ditu zeuretzako
Gaztea, kazetaritza, lehiaketa, maiatza, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude