Gaur egungo hezkuntza

Gaur egungo hezkuntza

Hezkuntza, mundu guztiak eduki behar duen eskubidea da. Oinarrizko gauza da, ezinbestekoa gure etorkizunerako. Hezkuntzari esker, bizi ahal izateko funtsezkoak diren kontzeptuak dakizkigu.. baina gaurko hezkuntzak, alde onak zein txarrak dauzka.

Gaur egungo hezkuntzaHasteko, gaurko hezkuntza, teknologia dela-eta, aintzinakoa baino askoz aurreratuagoa da. Hezkuntzarik gabe, ezjakin hutsak izango ginateke. Esate baterako, telebistan esandako guztia sinetsiko genuke, batez ere politikariek esaten dutena. Hezkuntzak gizarte-arazoak modu “baketsuan” konpontzen laguntzen digu; gure arteko elkar-bizitza ere errazten digu.

Beste aldetik, hezkuntzak hainbat arazo ere sortzen ditu. Nire ikuspuntutik abiatuta, gure hezkuntza oso txarto antolatuta dago. Adibidez, osasun-zientziak ikasten ari den batek, “matematika aurreratua” derrigorrezkoa du. Baina berak egin nahi duen ikasketarako ez du behar. Gainera, berak matematikan lortutako nota oso txarra da. Ondorioz, batez bestekoa merezi duena baino baxuagoa izango da. Hori bidezkoa al da?

Esan dugun bezala, hezkuntza funtsezkoa da, beraz, kontrolatuagoa izan beharko genuke. Nire ustez, txarto azaltzen edo interesik jartzen ez duten irakasle gehiegi daude. Batxilergoetan eta institutuetan, ikasleak ebaluatzeaz gain, irakasleak ebaluatu beharko lituzkete ere. Batzuetan, horrelako irakasle bat duzunean, zure etorkizuna suntsitu ahal du. Adibidez, ikasgela batean, irakasle batekin hainbat suspentso badaude, hori aztertu beharko litzateke. Baina beti errazagoa izan da errua ikasleei botatzea, irakaslearen irakaste-metodoa kritikatzea edota kuestionatzea baino.

Gaurko hezkuntzaren beste arazo bat honako hau da: Dena buruz ikasten da. Akaso sinesten duzue buruz ikasitako gauza bat, bihar gogoratuko dugula? Barkaidazue, baina ez. Beste toki batzuetan, adibidez, Finlandian, saiakuntzekin, adibide gehiagorekin eta, liburu eta teoria gutxiagorekin ikasten da. Modu horretan ikasiko bagenu, dena gogoratzeaz gain, arrazoi logikoak emango genituzke. Eta ez genuke liburuan buruz ikasitako teoria guztia loro bat bagina bezala errepikatuko.

Baina gauza guzti hauetatik larriena, “selektibitate” edo “errebalida” azterketak dira, zure etorkizuna mugatzen dizutenak. Baina, daukagun presioaren ondorioz, ez litzateke harrigarria izango, azterketa horietan blokeatuta geratzea. Eta blokeatzen bagara, uste duzue neurtu ahal izango dutela gure benetako jakinduria? Ez. Beraz, zertarako egiten dituzte horrelako azterketak? Orduan, hainbat urteetan zehar ikasitakoak, ez du ezertarako balio?…

Nire iritziz, hezkuntzak, baditu aldatzeko hainbat gauza. Baina, ez larritu, oraindik badaukagu denbora hezkuntza aldatu ahal izateko. Ez da erraza izango, eta politikari hauekin are gutxiago; baina posiblea izatea lor dezakegu, denok elkarrekin borrokari ekiten badiogu.

Gaur egungo hezkuntza
azterketak, eskubideak, hezkuntza, ikasleak, irakasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude